Bilatu

Atalak

Txat

Erantzunaupaa 16.06.2014 11:00
neskak kirol gehienetan baztertuta uzten dira,mutilak baino kalitate gutxiago dugula uste dute askok
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 11:00
denok omen gaude ez konforme, baina "la viiiddaaaa sssiiiiiguuue iguuuuuaaaalllll!
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 11:00
neskak profesionalak direnean beste soldata bat behar dute baita euren familia aurrera ateratzeko, nire ustez ez da bidezkoa mutilek hainbeste izanda emakumeek beste soldata bat behar izatea
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:58
eta nesken taldeak? noizko profesional?
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:54
Opioa …. nire ustez, hori baino txarragoa da… "Ogi eta zirku" horrekin…kokoteraino nago!!!! Posible baldin balitz, intsumisoa izango nintzateke
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:54
herriaren opioa da zalantzarik gabe, izan ere, orain mundialaren aitzakiarekin murrizketak egiten ari dira, eta hiritarrak futbolarekin tontotuta daudenez ez diete murrizketei kontra egiten.
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:54
ondo ikusten duzue umeak hain gazteri, profesional gisa tratatzea Lezaman eta halako lekuetan?
ErantzunIru 16.06.2014 10:53
Gaur egun futbolak nagusitasun handia du eta bestelako arazoak alde batera lagatzen ditugu, askotan garrantzia handiagokoak direnak.
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:51
dudarik gabe!
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:51
futbola herriaren opioa?
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:49
kotxeak bidegorrietan aparkatzen badute izuna mereziko dute
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:49
Irakurri nuen Bilbon autobusak moldatuko dituztela bizikletak eramateko, atzeko aldean……hori ona izango litzateke, ezta? Nahiz eta bidegorri ez izan, edo aldapatsuegia izatekotan … arazorik ez!!!
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:45
Zaila da hiri oso bat bidegorrien bidez konektaturik egotea. Bidegorriak ondo planifikatu behar dira.
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:43
Nire iritziz, kalitatea kantitatea baino garrantzitsuagoa da. Hain zuzen, bidegorrien arazo nagusia mantenua da.Adibidez, nik behin istripua eduki nuen lurrean motorr olioa izateagatik
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:42
Broma da eh.. :))))))))))
ErantzunItziar 16.06.2014 10:42
Bizikleta hartzea errazagoa izan beharko litzateke, herriko edozein puntutik gai izan beharko ginatekelako erdigunera edota nahi dugun lekura heltzeko. Hori bidegorri gehiago jarriz lortuko litzateke.
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:41
Nire ustez Bilbo da bidegorri onenetakoak dituena
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:41
Nire ustez oso polital dira.
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:40
ez dut uste politikarekin zerikusia dutenik
ErantzunKatxiporreta 16.06.2014 10:40
Herri batzuetan nahiko hedatuta daude bidegorriak, baina Bilbon adibidez nahiko zaila da leku guztietara ailetgatzea.
Publish
😉😐😡😈😯😛😳😮😆💡😀👿😥😎😕

Artxiboak

Iruzkin berriak

Etiketak

Abe 12 2018
0 iruzkin

“De dinero nunca hablo, y menos con una mujer” hara zer bota zuen Athl. Madrid futbol-taldeko presidenteak prentsaurreko batean, kazetarien aurrean!

baina, ez da kontua hor amaitu; edo, hobe esanda bai, hortxe amaitu dela dirudi, inortxok ere ez omen du-eta tutik esan horren gainean; ez kazetariek, ez klubak, ez inork!

Zer deritzozu? anekdota hutsa da, ala kontu larria? txiste soila, ala jarrera sakon baten adierazle?

Utzi hemen zure iruzkina, nahi baduzu!

Aza 05 2018
0 iruzkin

Halloween, Domu Santu,… Heriotza.

Abe 15 2017
0 iruzkin

GABONKARIAK, eta Gabonen inguruko “antzineko” gaurkotu batzuk

GABONKARIAK ZER DIREN?  Irakur ezazue Manu Etxeberriaren testu hau, eta akaso argituko duzue! (Mila esker, Manu!)

 

sakatu gabon kanta entzutekoGabon ohiturak Bizkaia aldeko Gorbeia inguruan
Traducción al español del original en euskera
Juan Manuel Etxebarria Ayesta
Gabonak, pluralean dagoen berba bat dugu eta halaxe da. Abenduaren 24ko Gabon Gauetik hasi eta harik eta Erregeenak igaro arte.
Gaurko honetan, Bizkaia osoko ohiturak barik, Gorbeia ingurukoak aipatuko ditut, neure “Gorbeia inguruko Etno-Ipuin eta Esaundak” liburuko 2.12 atalean batutakoak laburtuz.
Gabonak ospatzeko, gabonkariak behar izaten dira eta, jakina, gure munduko denpora ez doa alperrik eta horrexegatik, ohiturak ere aldatuz doaz.
Lehengo gabonkariak, gehienak behintzat, baserrietan bertan lortzen ziren, esate baterako, txerrikia, zezina, karetako arraultzak, egaztiak, intxaurrak, eztia, labe-ogia, ortuariak, aza batez ere, eta abar luzeago bat.
Guzti hori lortuta ere, beti egiten ziren…/…/

 

Eta gehiago jakin nahi baduzue, irakurri artikulu osoa! : http://www.euskonews.com/0015zbk/gaia1506eu.html

 

gabon otzara

Abe 13 2017
0 iruzkin

Gabon kanten entsegua ostiral honetan, abenduaren 15ean! Zatoz!

Bai, bai, Gabonak datoz laster eta, ohi dugun legez, aurten ere kantuan aritzekoak gara; Hortaz, aste honetan entseotxoa egiteko asmoa dugu:

 

gabon kantari

15 minututan kantu batzuen doinuak errepasatuko ditugu, gero, datorren astean, denok batera kantatzeko.

 

Etorri gurekin kantuan!

 

Eta horrekin nahikoa ez baduzu, hemen dituzu kanten letrak eta musikak, etxetik preparatuta etortzeko!

GABON KANTEN LIBRETOA. (Deustuko LANKOPIn ere salgai, merke eta ondo!)

kanten doinuak-eta entzun nahi badituzue, berton jarri dizkizuegu esteka batzuk, HORRELA entseatu ahal izango duzue. Ez daukazue aitzakiarik ez etortzeko! Zatozte, ederto pasatuko dugu eta!            Alaken   Birjina maite  Hator,hator  Olentzero Dringilin-dron Din-dan-don  Gabeko izar argitsuena Kanpaiak jaietan  Kanta alleluia Mesias    Zatozte kristauak(Adeste Fideles) Pozkarioz kanta dezagun   ez dauko bixiguak  lo dago gure haurtxoa

HATOR HATOR(DOC) OLENTZERO/DOC) MESIAS(DOC) KANTA ALLELUIA(DOC) KANPAIAK JAIETAN(DOC) GAUR GABON(DOC) GAUEKO IZAR(DOC) EZ DEUKO BEXIGUAK(DOC) DINDANDON(DOC) DRINGILINDRON.GABON GABIAN(DOC)  HATOR HATOR.HORRA MARI DOMINGI(DOC) ZATOZTE KRISTAUAK/GAU IXILA(DOC) OLENTZERO(DOC)

Mar 01 2017
5 iruzkinak

Sagardotegira MARTXOAREN 17an, ostirala! Egin txotx!

Egin txotx, bai horixe!  Amorebietako Uxarte baserrira joatekoak gara aspaldiko partez, MARTXOAREN  17an, OSTIRALA. Deustutik arratsaldeko 19ak aldera irtenda eta gaueko 12etarako bueltan Deustun izateko , eta seguru gaudenez oso-oso gustura ibiliko zarela gurekin etorriz gero, animatu nahi zaituztegu izen ematera. Parranda  polit-polita egingo dugu, ez dudarik izan, euskaldun giroan. Eman izena martxoaren 10a BAINO LEHEN Euskal Irakaslegoan!( 10€ko fidantza jarrita)  Egin txox! 

Egin txox!

…eta dantzan, euskara ahoan; eta koplatan, euskara ahoan; eta kantuan, euskara ahoan; ezagutu sagardogintza, euskara ahoan; eta baserri tradizionalaren  erronkak(www.uxarte.com)

kantatu ere, ugari kantatuko ditugu! euskara ahoan

GOGORATU GURE KANTU LIBURUXKA LANKOPI FOTOKOPISTEGIAN DUZULA ESKURAGARRI, EDO BLOG HONETAN BERTAN ERE BAI!

 

Uxarte baserria,Amorebieta.

Arratsaldeko 7ak aldera irten Deustutik, gaueko 12etan bueltan.

Autobusa eta bazkaria, 40€.    IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: OSTIRALA, martxoak 10,

EUSKAL IRAKASLEGOAN.(ADI, GUTXIENEKO KOPURUA BEHAR DUGU BUSA BETETZEKO!)

ETA SAGARDOGINTZAZ GEHIAGO JAKIN NAHI BADUZU, HONA HEMEN GUNE INTERESGARRI BATZUK:

 

UXARTEKO SAGARDOGINTZA

SAGARDOGINTZA

SAGARDOA BIZKAIAN

 SAGARDOGINTZA PAUSOZ PAUSO 

BASERRIKO SAGARDOAREN PROZESUA

Deusto
           Euskal Irakaslegoa

Hizkuntza Zentroa.

 

Abe 15 2016
0 iruzkin

GABON KANTUAK

Kaixo lagunok:

Aurten ere, Gabonak edo Eguberriak hurbil daudela-eta, ABENDUAREN 21ean, asteazkena, eta 22an, osteguna, Mendeurreneko eraikinaren sarreran  elkartuko gara GOIZEKO 11:00etan,  gabon kanta batzuk kantatuaz, garaiari berea emateko; Etorriko zara, ezta?

Ez dituzula kantak ezagutzen? ez dakizula nolako musika duten? Lasai!   Abenduaren 19an, astelehenean, entsegu txiki bat egingo dugu DeustoCampus-en lokaletan(egurrezko eskaileretan gora), goizeko 10:45etik, 11:15era; etorri lasai!

Eta horrekin nahikoa ez baduzu, hemen dituzu kanten letrak eta musikak, etxetik preparatuta etortzeko!

GABON KANTEN LIBRETOA. (Deustuko LANKOPIn ere salgai, merke eta ondo!)

kanten doinuak-eta entzun nahi badituzue, berton jarri dizkizuegu esteka batzuk, HORRELA entseatu ahal izango duzue. Ez daukazue aitzakiarik ez etortzeko! Zatozte, ederto pasatuko dugu eta!            Alaken   Birjina maite  Hator,hator  Olentzero Dringilin-dron Din-dan-don  Gabeko izar argitsuena Kanpaiak jaietan  Kanta alleluia Mesias    Zatozte kristauak(Adeste Fideles) Pozkarioz kanta dezagun   ez dauko bixiguak  lo dago gure haurtxoa

HATOR HATOR(DOC) OLENTZERO/DOC) MESIAS(DOC) KANTA ALLELUIA(DOC) KANPAIAK JAIETAN(DOC) GAUR GABON(DOC) GAUEKO IZAR(DOC) EZ DEUKO BEXIGUAK(DOC) DINDANDON(DOC) DRINGILINDRON.GABON GABIAN(DOC)  HATOR HATOR.HORRA MARI DOMINGI(DOC) ZATOZTE KRISTAUAK/GAU IXILA(DOC) OLENTZERO(DOC)

ETORRI ENTZUTERA, ETORRI KONTATZERA, ETORRI KANTATZERA!

Mai 31 2016
Iruzkin 1

Gorbeian ibili dira Garbiñe eta bere “kuttuntxoak”!

Pasa den Barikuan izan zen, 2016ko maiatzaren 30a. Goizean goiz abiatu ziren, Deustutik Gorbeiara!

 

garbi gorbeian ikasleekaz  1 2016 maiatz 27(Girotu nahi duzu irudia?  Egin gainean klik!)

Eta gora eta gora…

garbi gorbeian ikasleekaz 2016 maiatz 27(uneak behar duen emozioa entzuteko, egin gainean klik!)

Gurutzeraino!

Zorionak!

 

Mai 24 2016
0 iruzkin

zuhaitzak ezagutzeko eta gozatzeko tailerra kanpora daramagu asteon!

Kaixo, zuhaitz zaleok:

Ikasturtean zehar, hilean behin-edo bildu izan gara Euskal Irakaslegoan tartetxo batean zuhaitz batzuk ezagutzeko, eta elkarrekin solasean aritzeko goxo-goxo, ezta?

adarrez_adar 1  2016otsailak 3

Arreta handiz baina, bai horixe!

DSC_0058

Eta maiatzarekin batera, gure “jakituria” guztia “aireatzea” erabaki dugu, eta ostegun honetan, maiatzak 26 Unibertsitateko zelaira aterako gara 10 eta erdietan, ordu erditxo batez edo, zuzen-zuzenean disfrutatzeko hain lagun handiak ditugun zuhaitz eder horietako batzuen laguntasunean. Bazatoz, ala?

hostoak

Api 18 2016
28 iruzkinak

Triste, oso triste; guztiz saminduta; Jabitxu gure lagun eta lankidea zendu zaigu gaur, 2016ko apirilaren 14an. Francisco Javier Subinas Elorriaga, agur eta ohore! Betirarte, Jabitxu!

Jabitxu60

Bilbok irakasle handi bat galdu du.

Ez da bere izena historia liburuetan azalduko, Bilbok ez dio kale bat eskainiko, ez du omenaldi handirik jasoko, baina Jabi Subinasek ondo merezia du gure aitortza eta esker ona. Zenbat pertsona erakarri ote ditu euskararen mundura Bilbo erdaldunean?

Lan isilean, 1981eko lehen eskolako ikasle haietatik hasi eta astearte honetan azken eskola eman dien ikasleetara, zenbat eskola ordu? Zenbat ariketa? Zenbat idazlan zuzendu? Zenbat hitz aspertu? Zenbat?

Atera kontuak 35 urte euskara irakasle lanetan. Herri eta gizarte honen euskalduntzeari egin zezakeen ekarpenik handiena egin dio. Euskara xamur eta gozo irakatsi, ezer egingo ez balu bezala, ikasle zahar eta gazte, hango eta hemengo guztiengan euskararen hazia erein. Bere xumean handi, gizatasunez.

Lankide eta lagunoi esker oneko hitzak baino ez zaizkigu ateratzen. Deustuko Unibertsitatean, Euskal Irakaslegoan, ez dugu ez ahaztuko bere lan handia, eta eskertu egingo diogu astelehenean, hilak 18, Karmengo elizan bere aldeko elizkizunean. Gonbidatuta zaude.

(EGIN KLIK GOIKO “IRUZKINAK” GLOBOTXOAN, MEZU ETA OHAR GUZTIAK IRAKURTZEKO!)

Ots 01 2016
Iruzkin 1

Agate Deunaren koplak, Deustuko Unibertsitatean.

Kaixo lagunok,

Urtero legez, aurton ere batuko gara otsailaren 4an, ostegunean, goizeko 11etan  “Santa Ageda” koplak kantatzeko. Etorriko zara, ezta?

 

Otsailaren 2an, asteartean, entseatzeko bilduko gara 11etan, Irakaslegoko 035. gelan.

badaezpada, hementxe dituzu koplak, zeure kontura entseatu nahi baduzu-edo:

SANTA AGEDA

DIOS TE SALVE