berbalagun DU, berriro dator! eman izena, eta hasi berbaz!
Kaixo lagunok:
Ikasturte berriarekin batera, berriz ere hasiko gara BERBALAGUN taldeak osatzen. Zer? ez dakizula zer den BERBALAGUN? Labur eta erraz esan daiteke: lau edo bost laguneko talde bat da astean behin ordubetez elkartuko dena euren gauzez -honetaz edo hartaz- EUSKARAZ hitz egiteko.Bestetik gabe. Eta ez da gutxi!
Guztiz borondatezkoa da, eta doakoa, ez da ezer ordaindu beharrik. Batez ere Euskal Irakaslegoko ikasleei eskaini nahi diegun ekimena da, baina Unibertsitateko komunitate osoa ere kontuan hartuta.
Tade bakoitzean Berbalagun “laguntzaile” bat ere izan ohi da; hau ere boluntarioa da, eta euskaldun egina da, euskaraz normaltasunez egiten duena.taldearen dinamika apurtxo bat bultzatzen lagunduko du, besterik gabe. BAINA EZ DU IRAKASLE LANIK EGINGO taldean! beste guztiak bezalako taldekide xumea besterik ez da izango! ez ahaztu!
Horixe da, hain zuzen, behar duzuna, ezta? ba erraz daukazu orduan! Parte hartu!
Izena emateko, nahikoa da honako helbide elektroniko honetara idaztea: josemaria.landa@deusto.es
Edo euskal Irakaslegoko bulegotik pasatu eta Junkal gure idazkariari galdetzea.
Bai erraza gero! Ez daukazu aitzakiarik! euskaraz egin nahi baduzu, erraz-erraz daukazu! zatoz gurekin Berbalagun!
Atalak: Orokorra