“Enbidia” emateko moduko errezeta: Endibiak entsaladan. Gabonetarako aproposa!
Gure Javik “Enbidia” emateko moduko errezeta eskaini digu: Endibiak entsaladan. Segidan duzue:
Endibiak entsaladan
(erreza, polita eta goxoa…zer gehiago eska dezakegu?)
Osagaiak: Endibiak, Camembert gazta bat, antxoak oliotan eta ozpinetako pepinoak.
Saltsa: ozpin-olioa Javier estiloan.
1-. Endibiak garbitu urpean. Ostoz osto hartzen dira eta plater handi batean edo hobe erretilu borobil batean, polita posible izango balitz, hasten gara erretilu prestatzen eta lore gisan (bitxilore izango balitz) banan banan endibien hostoak kokatzen ditugu.
2-..Camembert (Camembert frantziar jatorriko gazta bigun, koipetsu eta leuna da) zatitzen da falka txikietan, kontuz ibili! pixka eranskorra da eta. Endibia hosto bakoitzak ontzi txiki batentzat har dezakegu, eta osto gainean hasten gara kokatzen camembert falka bat eta gero ozpinetako pepinoa.
3-. Ozpinetako pepinoak zatitzen dira xafla argaletan. (Xaflaren zehar argia ikusi behar da, ukitu bat emateko besterik ez da).
4-. Horren gainean, bukatzeko, antxoa oliotan kokatxen da.
Saltsa: ozpin-oiloa Javier estiloan
3 goilarakada olio bider ozpin goilarakada bat bol batean. Gehitzen dugun gatza pixka bat eta nahiko pipermin beltza ehotuberria, gero erantsi behar dugu tomate erdi, labainaz ahal dugun bezain txikia eginda. Horrela, kolore gorria ere lortuko dugu (dakizuenez koloreak entsaladetan nahiko garrantsitzuak dira) eta barillaren bidez nahazten da pixka, eta horrela entsalada apailatzen da ostoz ozto. Eta erretilu erdian goilara batekin, ozpin-oioloaz tomateekin borobil txiki bat jartzen da apainketa osatzeko.
On egin, eta gainera arrakasta handia lortuko duzue.
Atalak: "Tripontzion lapikotxue", Orokorra