kantu tailerra astelehenean:ORDU LAURDEN KANTARI; UDABERRI XIBERUTARRA.
Kaixo lagunok:
Heldu da udaberria eta guk kolorea eman nahi izan dugu, “xiberutar kolorea”, gainera, asteon izan da “ijitoen edo buhameen nazioarteko eguna” ere, eta horiek kontu biak kontuan izanda, bi kanta berezi hautatu ditugu asteleheneko tailerrean lantzeko: “BARATZE BAT” ETA “BUHAMEAK”.
SEGIDAN DITUZUE BAI HITZEN ETA BAI MUSIKEN LOTUNEAK.
BARATZE BAT(entzun) BARATZE BA BaT letra BUHAMEAKentzun BUHAMEAK letrabuhameak (1)
ETA EZ AHAZTU, ASTELEHENEAN, APIRILAK 15, DEUSTOCAMPUSeko gelara etorri! ORDU LAURDENEKO SAIO LABUR BAINA INTENTSOA! GUSTURA EGONGO ZARA! ETORRI!
Atalak: Orokorra
josemaria.landa
30 apirila, 2013
Zein dotore kantatu genuen atzo klaustroan. Behetik ez omen da asko nabaritzen, baina goiko pisuetan daudenek oso ondo entzuten omen dute, eta ederra gertatu zitzaien atzokoa ere. Hori bai, kantu “zailak” aukeratu omen ditugu oraingoan. Ez dira etsegu tailerretara etortzen eta! ea hurrengoan gehiago biltzen garen! Biba zuek!