zine txokoa EUTSI! lan egoerari buruzko komedia gazi-gozoa. eta ondoren,… solasaldia! OSTEGUNEAN!
Datorren apirilaren 25ean, osteguna, besteetan bezala, euskal filma bat dakarkizuegu begien aurrera: EUTSI!; komedia tonoan egindako filma da, baina azken garaiotan oso egunean dagoen gai baten garraztasunak erakusten dituena: langabeziaren mamua, hain zuzen.
APIRILAREN 25ean, osteguna, goizeko 11etan.
ESIDEko bideo-hitzaldi aretoan
12:45ean, Forum-solasaldia.
Sorpresatxoren bat ere ari gara prestatzen; oraingoz segurtatzerik ez badugu ere, gonbidatu bereziren bat ekartzekotan gara solasaldirako. Ea lortzen dugun! Edozelan ere, zeuok zarete, ikusleok, gonbidatu berezien eta preziatuenak; beraz, ez itzi ikusi barik! Etorri!
Atalak: Orokorra
josemaria.landa
30 apirila, 2013
Eztabaida edo solasaldi interesgarria gertatu zitzaidan niri, behintzat. Gazteenek, behintzat, ez omen dute oso argi ikusten sindikatuen gaur eguneko eginbeharra edo garrantzia. Sinesgarritasuna galdu ote dute?