Kantu tailerra, BILINTXi dedikatua, asteazkenean, urtarrilak 22, Euskal Irakaslegoan.
Indalezio Bizkarrondo, Bilintx, Oso bertsolari eta poeta erromantikoa izan zen; eta maitasun poema eta bertso benetan gogoangarriak idatzi zituen. Donostiarra zen, eta bertan hil zen, San Sebastian egunean, urtarrilaren 20an hain zuzen, bonba batek eragindako zauri larrien ondorioz. Horra hor hartu ditugun bi aitzakiak oraingo kantu tailerra (eta hil honen amaierako DU-KANTARI saioa!) Bilintxi dedikatzeko; Batetik, asteon izan da San Sebastian eguna; eta bestetik, Maiteminduen egunaren ateetan gaude honezkero.
Aitzakiak aitzakia, Bilintx handia apur bat ezagutzea benetan merezi duelakoan gaude, eta hona hemen gure eskaintza xumea!
(Indalezio Bizkarrondo, Bilintx en gainean gehiago jakin nahi baduzu, egin klik posterraren gainean)
Kantu tailerra: BILINTX
Gustuko dituzu euskal kantak? ZATOZ!
BILINTXen kantuak
Asteazkenean, hilak 22, goizeko 11etan,
Euskal Irakaslegoko 036. gelan.
Hona hemen kantatuko ditugunak: (Egin KLIK gainean)
Triste bizi naiz eta/Karaoke(Txatanuga band
Triste bizi naiz eta /Txomin Artola)
Triste bizi naiz eta (Biyotz erituba) bertso sorta osoa ezagutzeko, egin KLIK honen gainean
Deusto | |||
Hizkuntza Zentroa. Euskal Irakaslegoa |
Atalak: Orokorra