Dantza tailerra bihar,apirilak 30,asteazkena! goizeko 11:10ean, Deusto Campusen.
Iufalaaaaaaa! Berriz ere ekingo diogu dantzari gure dantza tailerrean! Hamabostean behin-edo, ostiraletan elkartu ohi gara taldetxo bat, 15-20 minutuz dantza-pauso batzuk ikasi eta –batez ere– ondo pasatzera! Garbiñe Etxebarria Euskal Irakaslegoko irakaslea dugu gidari fenomenoa, eta taldeko gehienak Irakaslegokoak bagara ere, bada kanpokorik ere; beraz, etorri beldur barik! Normalean ostiraletan batzen gara, baina oraingo honetan asteazkena hautatu dugu, jai-zubia dela eta.
Talde txikia gara, batzuk trebeago, beste batzuk torpeago,… baina denok ere oso gustura ibiltzen gara dantza-tailer hauetan, benetan! eta badakuze zer? ba amaieran beti esaten dugula erlajatzeko eta lasaitzeko “terapia” moduan ere, ederto datorkigula! Eta oso dantza ezagunak ikasten ditugu –zazpi jausi, axuri beltza, chapelois,…– gero, edozein erromeriatan praktikan jarri ditzakegunak, gainera!
Beraz, ez utzi! etorri bihar, asteazkena, apirilak 30, DeustoCampuseko aretora(egurrezko eskaileretan gora, lehenengo pisuan) goizeko 11:10etik, 11:30etara. Ez zara damutuko!
Atalak: Orokorra