astelehenean, DU KANTARI, Musikarien egunaren aitzakian: Santa Zizili
Azaroaren 22a Santa Zizili eguna dugu, musikarien eguna. Hori aitzakia hartuta, gure DU-KANTARI saioa, hilaren azken astelehenetan egin ohi duguna, probestuko dugu musikariei gure kantua eta animoa opatzeko, hobe ez!
Datorren astelehenean beraz, azaoak 24, Unibertsitateko klaustroan eta labirintoan batuko gara goizeko 11etan, “Paristik natorren artista bat naiz ni” kanta ezagun, polit, alai eta erraza kantatzeko. Eta musika tresnaren bat edo beste ere izango da bertan, egunari berea emanaz!
Animatu zaitezte zuek ere; eta musika tresnaren bat jotzeko prest bazaudete, ekarri eta guri lagundu! Entseatu nahi baduzue, hemen dituzue letra eta musika:(egin klik irudiaren gainean:
Paristik natorren artista (Izenean klik egin eta letren esku orria agertuko zaizu)
Paristik natorren Artista bat naiz ni. Paristik natorren Artista bat naiz ni Ondo jotzen det! Baita guk ere! Danborra nik jotzen det! Pron, pron, pron,…Paristik natorren…Biolina nik jotzen det! glin, glin, glin, Paristik natorren… Turuta nik jotzen det! Paristik natorren… Txindata nik jotzen det! Tronboia nik jotzen det!
|
|
Atalak: Orokorra