argazki tailerra: Argazki hobeak egiteko oinarrizko praktikak. 0rdu erdiko 8 saio, asteazkenetan!, ! egin klik gurekin!
Egin klik gurekin!ย ย Argazkigintza tailerra jarriko dugu martxan, otsailaren 11n hasita ( lehenago irakurri baduzu mezu hau, parkatu agenda aldaketak!)
Egin klik irudian, eta bideo polita ikusiko duzu:
Argazkigintzarako hastapenak: Argazki hobeak egiteko oinarrizko praktikak.
Irakaslea Fabian Laespada izango da, Euskal Irakaslegoko irakasle eta ikusentzunezkoen arduraduna.
Ordu erdiko 8 saio izango dira, asteazkenetan,ย otsailaren 11n hasita eta apirilaren 1a arte, eguerdiko orduย 1:30etik ordu 2:00etara.
Deustuko Unibertsitateko Euskal Irakaslegoko 036.gela izango da gure “kanpaleku nagusia”; hantxe elkartuko gara asteazkenero, baina hortik aurrera mundu osoa dago guk argazkiak egiteko zain, beraz,…
Apirilaren amaieran erakusketa antolatuko duguย Unibertsitatean, ikasleek burututako lanaren erakusgarri.
Egin klik gurekin! baina horretarako izena eman behar duzu otsailaren 6a baino lehen Euskal Irakaslegoko idazkaritzan.ย eta 3โฌ ordaintzeko eskatuko dizugu, atrebentziaz, materialetarako; konforme?ย Bada, ez azkenerako utzi, taldea txikia izango baita!
ARGAZKIGINTZA ikastaro laburra
Irudi batek mila hitzek baino gehiago adieraz dezake. Bai, egia galanta, askotan. Baina ez beti. Izan ere, irudien hizkuntza existitzen da, oso zabala eta sakona da baina batzuetan ez dugu egoki erabiltzen. Egun, edonork du argazkia ateratzeko aukera, sakelakoa erabilita. Horratx horren froga:
โAi ene. Emaitza ez da nire gustukoa, baina ez dakit zer arraio gertatu den.โ Bada, laster batean jakingo duzu. Begira, bestela, beste argazki honi:
Honelako irudiak edonork atera ditzake. Zeuk ere bai, jakina. Ez dago misteriorik; gako batzuk ezagutu eta aplikatu besterik ez duzu egin behar. Horixe egingo dugu hurrengo hilabeteotan, astean behin: argazkigintzaren aurreneko kontzeptu eta gauzatzeak.
Oinarrizko kontzeptuak:
- Enkoadraketa
- Argi naturalaren erabilera
- Garbitasun eredua
- Itxigailua โ Diafragma
- Kontrargia
- โฆ
Ordu erdiko saioak izango dira, arinak eta praktikoak. Zeure ekarpenak ere beharrezkoak izango dira. Anima zaitez!
Atalak: Orokorra