BERBALAGUN DEUSTON! Euskaraz hitz egin nahi duzu?
Euskaraz hitz egin nahi duzu? Praktikatu?
BERBALAGUN Deuston!
Izan zaitez berbalagun, DUn! Dohakoa da, borondatezkoa, erraza, dibertigarria, ez du kalterik egiten!… Eta ez dago azterketarik!!!
Prest? Konpromiso bakarra izango duzu astean behin ordu betez euskaraz hitzegin nahi duten beste hiru edo lau lagunekin elkartzea. Beste barik. eta ez da gutxi!
ZER DA BERBALAGUN-DU?
Deustuko Unibertsitateko berbalagun-DU egitasmoa, gure unibertsitatean, euskeraren erabilera bultzatu eta indartu nahi duen egitasmoa da, eta ikasten ari denari aukera eskaini nahi dio euskaraz hitz egiteko.
Euskaldun zaharrak eta berriak harremanetan jarriz, euskara praktikatzeko eta bizitzeko aukera ematen du berbalagunek. Aisialdirako ekimena da, guztiz boluntarioa; eta helburua da harreman sare berriak sortzea , eta euskararentzako hiztun eta gune berriak irabaztea unibertsitatean ere.
NOLA FUNTZIONATZEN DU BERBALAGUN-DU PROGRAMAK?
Programen funtzionamendua sinplea baina eraginkorra da: Taldetxoak sortzen dira (hirukoteak, laukoteak,boskoteak) . Talde horietan ezaugarri ezberdinetako jendea elkartzen da (batzuek ohiko euskarazko harremanak dituzte eta beste batzuek ez) eta konpromiso bakarra eskatzen zaie: astean behin gutxienez ordu betez elkartzea, taldekideekin euskaraz jarduteko. Hori da egitasmoak eskatzen duen konpromiso maila bakarra. Hortik aurrerako guztia taldekideek beraien artean arautzen dute, beren harremanaren barruan (non, noiz, zenbat aldiz elkartu,…).
Guk lagunduko dizuegu talde horiek osatzen. Eta gure laguntza izango duzue behar duzuen guztietan, edozein zalantza argitzeko. Taldeon jarraipena egingo dugu; eta unibertsitatean izango diren ekintza osagarrien berri ere (hitzaldi, irteera, jai, afari,…) emango dizuegu.
BERBALAGUN-DU programa hau, berez, Deustuko unibertsitatean matrikulatutako ikasleei eta bertako enplegatuei zuzenduta dago; hala ere, kasuan-kasuan, kanpoko gonbidaturik onartzea ere ez dugu baztertzen.
Deustuko unibertsitatea bitartekari soila baino ez da izango; partehartzaileak elkarrekin harremanetan jartzen lagunduko du, beste barik.
Berbalagun izateko ez da ezertxo ere ordaindu behar; guztiz doakoa da, eta borondatezkoa.
Behin Berbalagun talde bat osatuta daukagunean, interesatuei e-mail bidez emango diegu abisu, elkarrekin kontaktuan jar daitezen.
Denbora tarte batean norbaitentzako lekurik topatzen ez badugu, e-mail bidez emango diogu abisu, eta itxaron-zerrendara pasatuko dugu, aukeraren baten zain.
Ikasturte amaieran, Deustuko unibertsitateak ez die inolako azterketa edo hizkuntz probarik egingo BERBALAGUN-DU programan parte hartzen dutenei.
Deustuko unibertsitateak ez du inolako agiririk eskainiko BERBALAGUN-DU programan parte hartzen dutenentzat.
Deustuko unibertsitateak ez du inolako erantzukizunik hartuko BERBALAGUN-DU taldeen topaketetan gerta litezkeen gorabehera edo arazoen aurrean.
Bete ezazu, mesedez, ESKAERA ORRIA, eta eraman Euskal Irakaslego – Hizkuntza Zentrora, edo e-mailez bidali: josemaria.landa@deusto.es
Seguru gaude oso gustura ibiliko zarela Berbalagun; euskaraz arituko zara, behar duenari lagunduko diozu, eta lagun berriak egingo dituzu! Alimo!
Eskerrik asko eta asko!
Atalak: Orokorra