“Lan kooperatiboaren esperientziatik ikasiz” Esther Sanchezen mintzaldia.
Benetan interesgarria eta hunkigarria izan zen ostiralean, urtarrilaren 22an,ย Esther Sanchez Fuertes; lankide boluntario, erizain etaย Euskal Irakaslegoko ikasleak eskaini zigun hitzaldia, bai eta ondorengo kafe-solasaldia ere. “Osasunaren alde, lan koperatiboaren esperientzietatik ikasiz.” izan zuen izenburua, eta Estherrek ederto azaldu zizkigun berak parte hartzen duen OSALDE Gobernuz Kanpoko Erakundeak Hondurasen eta Malin martxan izan dituen proiektuak.
Ondoren, kafe eta bixkotxo goxoak dastatuaz batera, taldetxotan komentatu genuen bertan izan ginenok lan kooperatiboaren garrantziaz, eta egiteko daukagunaz.ย Oso solas-giro ederrean aritu ginen. Ikusi bestela argazkiok!
Ostiralean, urtarrilak 22, goizeko 11etan,
Euskal Irakaslegoko 35.gelan
Atalak: Orokorra