• El doble tridente / Hiruhortz bikoitza / The Double Trident
  • Capilla gótica
  • El nombre de Universidad / Unibertsitatearen izena / The name of the University
  • La resistencia vasca / Euskal erresistentzia / The Basque resistance
  • El Hermano Francisco Gárate / Anaia Francisco Gárate / The Brother Francis Gárate
  • El sello de estudiante deustense / Deustuko ikaslearen zigilua / The hallmark of students at Deusto
  • La Universidad ganó al Athletic de Bilbao / Unibertsitateak Athletici irabazi zion / The University beat Athletic Bilbao
  • Puertas abiertas a las mujeres / Emakumeek ere ateak zabalik Deustun / Open doors to women
  • El sistema deustense / Deustuko sistema / Deusto’s education system
  • Disciplina externa / Kanpoko diziplina / External discipline
Hiruhortz bikoitza
2012-05-18

Edificio Antiguo del Campus de Bilbao

Deustuko Unibertsitateko Eraikin Nagusiaren oinplanoa simetrikoa da, eta oso marraketa organikoa du. Eraikina etorbidearekiko zuta den ardatz labur baten inguruan dago antolatuta, ataritik hasi eta kaperaraino, sarrera zeharkatu eta eskailera nagusietan gora. Alboetara, bi patio daude (klaustroak), eta eraikinak horietatik hartzen du arnasa, bolumena arinduta. Klaustroen inguruan espazio txikiak antolatzen dira, gelak, zerbitzu orokorrak eta bestelakoak, osotasun organikoa eratuz, zentzuzko plan baten ondorioz. Horrelaxe behar du izan elementu eklektiko batean: ordena versus talentu sortzailea. Nahiz eta eraikina karratu eta angeluzuzen formako espazioen metaketa organikoa izan, ez da poligono erregularra, eta hiruhortz bikoitzaren irudi abstraktua du, iparreko aldean irudi hori nabarmenagoa izanik.

Anaia Francisco Gárate
2012-05-2

El Hermano Francisco Gárate / Anaia Francisco Gárate / The Brother Francis Gárate

Gaur egun, ikaslerik gehienak ez dira itsasadarretik metro gutxitara dagoen atetik,hau da, ate nagusitik sartzen Unibertsitatera, campusaren muturrean, Deustuko zubitik hurbilen dagoen atetik baino. Garai hartan, irakasleek, 350 ikasleek eta Unibertsitateak kanpoko munduarekin zuten komunikazio guztia atezaindegitik egiten zen. Hori dela eta, anaia Francisco Garate izan zen atezain bakarra eguneko ia 24 orduetan –gela, edo hobeto txokoa, pausu batera zeukan- asteko zazpi egunetan eta urteko 365 egunetan, bertako zerbitzuan eman zituen 41 urteetan zehar.

Vintage Style: portadas de la Revista UD
2012-03-14

Jost Amman, Maurits Cornelis Escher, los dioses griegos, las pinturas surrealistas…, no es una combinación semántica para iniciar un texto sobre el arte o sobre los arquetipos y el psicoanálisis, sino que hoy vamos a viajar en el tiempo para conocer más de cerca la Revista Deusto. En su larga trayectoria, los que conformamos la comunidad universitaria de Deusto hemos tenido la oportunidad de adentrarnos en la vida universitaria a través de esta publicación. Por esta razón, os invitamos a visualizar las portadas más singulares de la Revista Deusto durante su historia.

Euskal erresistentzia
2012-01-26

La resistencia vasca / Euskal erresistentzia / The Basque resistance

1936ko urrian Unibertsitatearen urrezko ezteguak ospatzea tokatzen zen. Gelak zabaldu, zabaldu ziren, baina zeregin ez hain akademikoetarako. Uztailean hasia zen gerra zibila, Marokoko militarren altxamenduarekin. Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabaren zati bat, baita Santander eta Asturias ere, Errepublikaren alde zintzo mantendu ziren. Donostia eta ia Gipuzkoa osoa laster jausi ziren militar matxinoen esku, eta Bilbo izan zen euskal erresistentziaren gune. Unibertsitateko eraikinak milizia inprobisatuaren kuartel izan ziren.

La capilla gótica de la Universidad de Deusto
2012-01-17

Capilla gótica

[Se acercaba la primavera. Alguien aseguraba que las obras tocaban a su fin. Chacón se mostraba incrédulo.  El tope sería Semana Santa. Y así fue. Una compañía de monjas, con postulantes y toda la pesca, asaltaron el templo subían a las escaleras, ponían cortinones, intentaron limpiar el suelo hasta dieron cera a los bancos, a juzgar por la incondicional adhesión que mostraron cierta partes de nuestra anatomía.  Quedo todo listo. En el aire del grandioso recinto esperábamos con ansia la primera Misa…]

[Vino la pascua, comenzó el trimestre y entramos a la nueva capilla. ¡Menuda luz! Da la sensación que nos hemos colado dentro de una enorme pupila de piedra o de una oreja electrónica: pita el órgano, chirrían las puertas, siguen los bancos aporreando el suelo, y la socarronamente llamada capilla protestante va cobrando aires de catolicidad…]

(Extracto de un artículo publicado en el periódico de la Universidad de Deusto, Vol. IX, Mayo 1955, Núm. 76, Autor: Fray Papilla)

Deustuko ikaslearen zigilua
2012-01-11

El sello de estudiante deustense / Deustuko ikaslearen zigilua / The hallmark of students at Deusto

Diziplina ikasketa eta aprobetxamendua sustatzeko tresna bat izan behar zen. Bakardadea eta isiltasuna, derrigorrezko eskakizun gisa, erabakigarriak izan ziren Unibertsitatearen kokapena Deustuko inguru horretan izan zedin. Gaur egun ere, urrun samar edo banatuta bezala dago hirigunetik. Sasoi hartan uste zuten urruntze hori beharrezkoa zela gai filosofikoetan eta hausnarketan murgiltzeko, horixe izango baitzen Deusturen ukitua barnean sartuta utziko ziona bertako ikasleari.

Unibertsitatearen izena
2012-01-2

El nombre de Universidad / Unibertsitatearen izena / The name of the University

Deustuk (edo Deustok) eman dio unibertsitateari izena, argi ez baldin badago ere euskal izen toponimiko horren etimologia. Deustuko agintari akademikoek hainbat izen erabili zituzten, batez ere, Goi mailako Ikasketen Ikastetxea. Halaxe ageri da liburutegiko liburu askoren zigiluetan. Antza, Unibertsitate titulua debekatu egiten zuen unibertsitate askatasuna mugatzen zuen 1876ko dekretu batek. Diputazio Probintzialak lortu zuen, nolabait, bertako agirietan Deustuko Unibertsitatea izena ofizializatzea; izen horrekin egin zen hasieratik ezagun Bilbon lehenik eta, geroxeago, Espainian eta atzerrian.

Unibertsitateak Athletici irabazi zion
2011-12-22

La Universidad ganó al Athletic de Bilbao / Unibertsitateak Athletici irabazi zion / The University beat Athletic Bilbao

1920ko otsailaren 17a izan zen Deustuko futbolaren egunik gogoangarriena: Unibertsitateko taldeak Athletici irabazi zion (garai hartan Espainiako txapeldunen artean zebilen Athletic). Emaitza hauxe: 1-4, Athleticen zelaian bertan gainera.

La Universidad de Deusto abrió sus puertas a las mujeres en 1959
2011-10-21

Puertas abiertas a las mujeres / Emakumeek ere ateak zabalik Deustun / Open doors to women

 

El sistema deustense
2011-10-10

El sistema deustense / Deustuko sistema / Deusto’s education systemEl sistema deustense inicial de formación exigía la residencia en el Colegio Mayor durante los nueve meses del curso. La distribución del día era sumamente detallada y rigurosa: la hora de levantarse era a las 6, los domingos y días de fiesta a las 6:30 o 7. Después de la misa y desayuno, un corto recreo, a continuación alternan el estudio y dos clases, cortadas con un cuarto de hora de recreo. Comida, recreo y de nuevo estudio y otras dos clases, con otro recreo. Cena, rosario, estudio, oraciones finales y acostarse hacia las 9:30.

Kanpoko diziplina
2011-09-27


Jesusen Lagundiko ikastetxeetan, garai hartan (XIX. mendea – XX. menderen hasiera) ohitura zenez, kaperara, klaseetara, jantokira eta gainerako tokietara egin beharreko joan-etorrietan lerroetan eta isilik joan behar izaten zuten ikasleek.