“Sarean lotutako mundu baterantz, mundu berritzaile eta iraunkor baterantz” jardunaldia (Bilboko campusa) – Otsailak 8

Eguna eta ordua: Otsailak 8 – 18:30
Lekua: Bilboko campusa, IIBZ Liburutegia

EGITARAUA

Hasiera: Antonio Yábar, Deustuko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko dekanoa

Mahai-ingurua: “Sarean lotutako mundu baterantz, mundu berritzaile eta iraunkor baterantz”
Moderatzailea: Manuel Escudero, Deusto Business Schooleko zuzendari nagusia

HIZLARIAK

Félix del Barrio. Oracle Ibéricako presidenteordea eta zuzendari nagusia
Informatikako ingeniaria Madrileko Unibertsitate Politeknikoan. IESEn Zuzendarien Aurrerabideko Programa bat egin zuen. Olivetti-ATT&T, Unisys eta Digital Equipment enpresetan hasi zen lanean. Oraclen lanean aritu den 17 urteetan, Félix del Barriok zuzendaritzako hainbat zeregin bete ditu marketin eta salmenta arloan, eta, oraintsuago, Teknologiako presidenteorde denez, datu baseen eta middleware-aren negozioko arduraduna da Espainian eta Portugalen.
Jarduera arloak: Informatikako Ingeniaritza
María Zapata. Ashoka, Emprendedores Sociales-eko Nazioarteko Operazioen zuzendaria
María 2002ko urrian sartu zen Ashokan, Espainian eta Europako beste herrialde batzuetan enpresa abian jartzeko eta ezartzeko. Hori baino lehen, General Electric enpresan lan egin zuen 8 urtetan, Mexikon, AEBn, Ingalaterran, Herbehereetan eta Espainian, Finantza, Salmenta, Erosketen Integrazio, Prozesuen Berringeniaritza eta antzeko postuetan lan eginez.
Jarduera arloak: Ekintzailetza, Enpresa Zientziak
Juan de la Mota. Red Española del Pacto Mundial de Naciones Unidas ekimeneko presidentea. Pacto Mundial delakoaren Kontseilu Globaleko kidea
Juan de la Mota Red Española del Pacto Mundial de Naciones Unidas ekimeneko presidentea eta Pacto Mundialeko Kontseilu Globaleko kidea da. Hainbat enpresa eta irabazi asmorik gabeko erakundetako kontseilaria da eta izan da. ICA-Enpresa Kontseilari eta Administratzaileen Institutuko kidea da, eta Madrileko Unibertsitate Complusenteko ekonomia eta nazioarteko merkataritzako irakaslea izan da (ikastegi horretan graduatu zen Ekonomia eta Enpresa Zientzietan).
Jarduera arloak: Ekonomia eta Nazioarteko Merkataritza, Enpresen Administrazioa
Darío Varcárcel. Kontseilari-delegatua, Estudios de Política Exterior SA
Darío Valcárcel Estudios de Política Exterior SAko kontseilaria da, eta bost aldizkariren (Política Exterior, Economía Exterior, Informe Semanal, etab.) editorea. Senen Florensarekin batera zuzentzen du Afkar/Ideas aldizkaria, Magreb ingurura begira ateratzen dena. El Paísen hiru fundatzaileetako bat izan zen, 1975ean, baita bertako lehenengo zuzendariorde ere. ABCko zuzendariorde eta El Paíseko lehenengo zuzendariorde ere izan da. 2.000 artikulu eta editorial baino gehiago sinatu ditu Espainiako eta atzerriko prentsan. Pariseko Institut de Prospective Économique du Monde méditerranéen erakundeko kontseilari izan zen.
Jarduera arloak: Zuzenbidea, Komunikabideak

Eztabaida eta ondorioak

Izena emateko inprimakia.

“2000-2020: Iraunkortasuneko aro berria” jardunaldia (Donostiako campusa) – Otsailak 7

Eguna eta ordua: Otsailak 7 – 18:30
Lekua: Donostiako campusa, Loyola Centrum

EGITARAUA

Hasiera: Manuel Escudero, Deusto Business Schooleko zuzendari nagusia

Mahai-ingurua: “2000-2020: Iraunkortasuneko aro berria”
Moderatzailea: Cristina Iturrioz, Deusto Business Schooleko Ikerketako dekanordea

HIZLARIAK

Pedro Ortún. Zuzendaria. European Commission, DG Enterprise and Industry
Pedro Ortún industria ingeniaria da, kimika eta industria antolaketa arloetan. Madrileko Industria Ingeniarien Goi Eskolako Enpresen Administrazioko doktorea. 2007ko urtarriletik 2010eko abuztura, “Turismo, RSE, Normalización e Industrias de Bienes de Equipo y Construcción” Zuzendaritzaren arduradun izan zen DG Empresa e Industria-n; eta, 2010eko irailetik, “Turismo, RSE e Industrias de Bienes de Consumo” Zuzendaritzaren arduradun da.
Jarduera arloak: Industria antolaketa, gizarte politikak, enpresaren gizarte erantzukizuna
José Luis Blasco. KPMG EMA-ko (Europa, Ekialde Ertaina eta Afrika) Climate Change and Sustainability Services-eko bazkide arduraduna
José Luis Kimika Zientzietako lizentziatua da Unibertsitate Complutensean, eta, Kudeaketa eta Enpresen Administrazioko Masterra, Madrileko Enpresa Institutuan. 2003tik KPMG Climate Change and Sustainability Services zuzentzen du eta enpresentzako proiektuak bultzatzen ditu diseinu estrategikoan, reporting arloan eta jarduera arduratsua egiaztatzen, baita karbonoaren merkatu berrietan ere.
Jarduera arloak: Enpresen Kudeaketa eta Administrazioa, diseinu estrategikoa
Esther Trujillo. Sol Meliáko Erakunde Kabineteko eta Diplomazia Korporatiboko zuzendaria
Esther Trujillok itzulpengintza eta interpretaritzako ikasketak ditu eta Harreman Publikoetan eta Publizitatean diplomatua da. Erantzukizun korporatiboko espezializazioko ikasketak egin ditu Harvard Business Schoolen eta ESADE Stanforden. 2008ko maiatzetik ari da Sol Melián lanean eta bertako Erakunde Kabineteko eta Diplomazia Korporatiboko Zuzendaritzan dihardu. Honako hauek dira bere ardurak: garapen iraunkorreko estrategia eta gizarte erantzukizuna, elkarrizketaren kudeaketa intereseko taldeekin eta enpresaren posizionamendu publikoa gizarte zibilean.

Jarduera arloak: Harreman publikoak eta publizitatea, erantzukizun korporatiboa, garapen iraunkorreko estrategia

Eztabaida eta ondorioak

Izena emateko inprimakia.