Ibili zure osasuna hobetzeko

 

Zure helburua erabaki eta ibiltzen hasi! Aste bat duzu lortzeko, eta egitekotan lortutako mailaren arabera, sari bat eramango duzu.

Egindako kilometroak egiaztatzeko, zure mugikorrean deskargatu beharko duzun aplikazio bat erabiliko da.

Zure helburua lortzeko denbora azaroaren 2tik abenduaren 15era izango da.

Hiru mailan proposatzen dizugu:

  1. 35 km/astean. Helburu hau lortzen baduzu Deustuko eskularruak edo bufanda eraman ahalko duzu.
  2. 60km/astean. Helburu hau lortzen baduzu Deustuko USB-a edo giltzatako bat.
  3. 80 km/astean. Helburu hau lortzen baduzu Deustuko kamiseta edo euritako bat eraman ahalko duzu.

Zure saria hautatzeko gure katalogoa ikusi dezakezu.

Helburua lortzen duten guztien artean Deustuko 3 jertseen zozketan sartuko zara. Eta kilometro gehien egiten duen pertsonak jertse bat irabaziko du.

Izen ematea Deusto Campus Kirol zerbitzuan urrian zehar.