Unibertsitate-txapelketak

Derby-a

_IMG9558

  • 2015-2016

Derby-an Deustuko Unibertsitateko bi campusekoen arteko (Donostia eta Bilbo) lehiaketa da, honako kirol hauetan: futbol 11, futbol 7, areto-futbola, saskibaloia, tenisa eta padela.

Lagunarteko kirol txapelketa bat da eta ikasleen arteko harremana sortzea du helburu. Horrekin batera, euskal zein Espainiako txapelketetan unibertsitatea ordezkatuko duen taldea osatzen da.

Aurten abenduaren 16an ospatu zen eta ezin izan zen ondoren bazkaria egin parte-hartzaile asko izan zirelako. Alabaina, derby-ren ostean bazkari-poltsa bana banatu zitzaien parte-hartzaileei. Hauek dituzu izandako emaitzak:

  1. Futbola 2-2. Irabazlea penaltietan Bilbo.
  2. Gizonezkoen Futbol 7a 3-1. Irabazlea Donostia.
  3. Emakumezkoen Areto Futbola 3-3. Irabazlea penaltietan Bilbo.
  4. Gizonezkoen Areto Futbola 1-5. Irabazlea Bilbo.
  5. Gizonezkoen eskubaloia 23-31. Irabazlea Bilbo.
  6. Emakumezkoen saskibaloia 1-5. Irabazlea Bilbo

Hemen argazki guztiak dituzue.

  • 2014-2015

Aurreko ikasturtean otsailaren 13an ospatu zen eta honako kirol-mota hauek izan ziren: futbol 7, futbol, areto-futbola, eskubaloia, saskibaloia y tenisa (denak gizonezkoenak). Horren ondoren parte-hartzaile guztiek Anoeta zonaldean dagoen jatetxe batean bazkaldu zuten.

Hemen argazki guztiak dituzue.

  • 2013-2014

 2014an Derby-a  otsailaren 12an egin zen eta ondoren Txiskuene jatetxean bazkaldu zuten. Hona hemen izandako emaitzak.

  1. Gizonezkoen Futbola 0-2. Irabazlea Bilbo.
  2. Gizonezkoen futbol 7a 4-7. Irabazlea Bilbo.
  3. Gizonezkoen Areto Futbola 6-12. Irabazlea Bilbo.
  4. Saskibaloia 51-56. Irabazlea Bilbo.

Hemen argazki guztiak dituzue.

Euskadiko Txapelketa

Euskadiko Txapelketa urtero otsailaren erdi aldera ospatzen da. Txapelketa hau hainbat kirol motatan egiten da eta hiru unibertsitatek hartzen dute parte: EHUk, Mondragon Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Antolatzeko ardura urterik urte unibertsitate batena izaten da.

2014an zehar otsailaren 20an Donostian ospatu zen eta EHUk hartu zuen ospatzeko ardura.

Gure campusak eskubaloian (gizonezko eta emakumezkoenean) rugby 7an (gizonezkoenean) hartu zuen parte. Partida guztiak interesgarriak izan baziren ere, lorpenik nagusiena emakuzkoen eskubaloian izan zen; izan ere, historian lehenbiziko aldiz EHU garaitzea lortu zuen eta hortaz, Euskadiko txapeldun izan ziren. Hartara, gerora, Espainia mailako Unibertsitate-Txapelketan esku hartu ahal izan zuten. Horrekin batera, esan, orduko hartan Kantabriako emakumezkoen eskubaloi taldea inguru hartan zebilen eta sailkatzeko lehendabiziko fasean beraiekin lehiatu ostean gure neskak garaile atera ziren. Zorionak!!

Hemen argazki guztiak ikusi ditzazkezue.

Espainiako Txapelketa

Unibertsitate parte-hartzaileek lehiaketa hauek antolatzen dituzte Unibertsitateko Kiroleko (CEDU-etako) Espainiako Batzordearen laguntzarekin. Batetik, talde-kiroletarako, hainbat fase gainditu behar dituzte: Unibertsitateko Euskadiko Lehiaketa irabaztea, eta aurreko fase bat gero iparra dagokion zonarekin irabaztea.

Bestalde, banakako kiroletan gutxieneko baldintza batzuk bete behar dira eta horren ondoren kirol-mota bakoitzean pasa beharreko maila pasatu. Informazio gehiago nahi izanez gero: CEDU.