Enpresen Lasterketa

Unibertsitatetik, maiatzaren 6ko, enpresen lasterketan parte hartzea gonbidatu nahi zaituztegu

Ekintza hauen bidez, alde batetik, kirola bizitza osasuntsuaren parte garrantzitsu bat dela finkatzen degu eta, beste alde batetik, komunitatea eraiki eta bertako kide arteko sentimendua areagotzen da. Gainera Deusto gure ingurunean ezagutzera ematen dugu.

Lasterketari buruzko informazioa:

  • 9 kilometroko luzera duen lasterketa, ia aldaparik gabea, hiriko hiru hondartzen inguruan.
  • Lau korrikalariko taldetan egiten da. Taldeak gizonezkoenak, emakumezkoenak edo nahasiak izan daitezke (nahikoa da taldekideetako bat beste sexukoa izatea). Taldearen denbora azken taldekideak egiten duena izango da.
  • Lasterketari buruzko xehetasun gehiago hemen.
  • Deustoko Unibertsitateak ordainduko du izen emate osoa.
  • Gainera, elastiko tekniko bat ere eramango die parte hartzaileei, unibertsitatearen logoarekin, lasterketan eramateko.
  • Lasterketaren egunean bertan, goizeko 09.30tan elkartuko gara bulebarreko kioskoan, elkarri zortea opa izateko eta argazki batzuk ateratzeko.
  • Lasterketaren ondoren, elkarrekin egoteko eta indarrak pintxo batzuekin berreskuratzeko aukera izango dugu. Tokia: Euskal Bilera elkartea, Mari Kalea, 5 (helmugatik bost minutura). Ikusi planoan. 13.00ak arte egon gaitezke bertan. Gainera, San Ignacio Ikastetxeko lagunak ere bertan izango dira. Bakoitzak beste pertsona bat eraman ahal izango du.
  • Izena emateko azkeneko eguna apirilaren 20a izango da, ostrirala.
  • Kirol materiala jasotzeko, aurrerago bidaliko dizuegu mezu bat.
  • Edozein  informazio behar baduzue edo zalantzaren bat baduzue, idatzi mezua gure helbide elektronikora: deportes.ss@deusto.es

Izen emateak hemen (bai euskaraz bai gazteleraz).

Gogoratu azkeneko eguna apirilaren 20a dela.

Animati zaitez!

¡ Hemen testuaren argazkiak ikus ditzakezu !