Kirol zentroak

Gimnasio, pistina edo  yoga, aerobic edo zumba bezalako talde klaseetara joan nahi baduzu orrialde zuzenean zaude. Orain proposatzen dizkizugun aukerak Deustoko Unibertsitateko pertsonentzat dira. Bi formato daude: eguneko tiketekin edo hileko harpidetza.

Egunekoak

Eguneko sarreren bidez sartu nahi baduzu zentro hauetan, oso erraz duzu. Arrena, ondo informatu eta intereseko duzun zentro hori aukeratu behar duzu (beheraxeago duzu gimnasio bakoitzaren gaineko informazioa). Behin hori egin duzula, Deusto Campus bulegotik pasa (unibertsitateko txartela ekarririk) eta behar dituzun ticket horiek eska ditzakezu; ondoren, behin gimnasioan zaudela, hantxe bertan ticketa eman, unibertsitateko karneta ere erakutsi eta bertako sarrera merketua ordaindu.

Ticket horiekin jarraiko zentro hauek dituzu aukeran: Donostiako Tenis Elkarte Erreala, La Piscina, Emakumezkoen Onbide Gimnasioa eta Amarako Wellness Zentroa. Katalogo honetan gimnasio guztien informazioa duzue.

Hilabetekoak

Hileko harpidetza egin nahi baduzu Deusto Campus Kirolak bulegora etorri beharko zara izena ematera. Dena den, gimnasio bakoitzak bere araubidea du, katalogo honetan informazio osoa duzu.