Golf

Goiburu Golf Klubarekin akordio bat sinatu da eta gaurtik aurrera Deustuko Unibertsitateko ikasle, langile era irakasleek abantaila ezberdinak edukiko dituzte bertan. Instalazioetara sartzeko Deustu Unibertsitateko txartela erakutsi beharko da sarreran. Txartela galdu izan ezkero, Deustu Campus Kirolak-en baimena eskuratu dezakezu. Egunak eta orduak ondorengoak dira: astelehenetik ostiralera 09.00tatik 18.00tara.

Praktiketako eskolako sarrera doan

Praktiketako eskolara joatea pentsatu ezkero, Ostikoak emateko, approach egiteko eta bolak emateko aukera izango duzue. Gainera, euro batekin 24 bola eskuratu ahalko dituzue.  Makilei dagokionez, era guztietako makilak doan eskuratu ditzakezue bertan.

Ikastaroak egiteko aukera (4 kide gutxienez taldean)

Ikastaroei dagokionez, lehenengo bertako irakasleekin ados jarri behar da egunak eta ordutegiak aukeratzeko garaian. Ikastaro aldiak hurrengo hauek dira:

Telefono zenbakia klaseak erabakitzeko: 943 300845 Rosi edo Andrearekin.

  • Urriak 17tik otsailak 17ra.
  • Otsailak 20tik maiatzak 19ra.

Ikastaro hauek astean ordu-erdikoak dira edo bestela ordu betekoak bi astetik behin. Ikastaroak 28€ balio du.

Zelairatzea

Zelairatzearen inguruan hainbat prezio daude:

  • 9 Zulo egiteko prezioa 20€.
  • 18 zulo egiteko prezioa 27,50€ (9 zuloak bananduko dira)

Zelaira irteteko beharrezkoa da lizentzia eguneratua izatea eta Hándicap-a.

 

Nola joan:

  • Garraio pribatua: (helbidea beherago begiratu)
  • Garraio publikoa:
    • Trena: trena hartu, Tolosarako bidean, eta Andoaingo bigarren geltokian jaitsi (Apeadero). Hortik aldapan gora oinez 20 minutu golf klubera iritsi arte.
    • Autobusa: autobus berdea hartu, Tolosarako bidean, zuzeneko autobusa ez dena. Andoaingo hirugarren geltokian jaitsi, Eroski ondoan. Hortik aldapan gora oinez 15 minutu golf klubera iritsi arte.

Visita Virtual: https://www.youtube.com/watch?v=TKVP71Wawrc&t=4s       

Helbidea

Club de Golf Goiburu (campo de 9 hoyos)

Bº San Esteban – Goiburu, s/n

Andoain 20140 (Gipuzkoa)

943 300 845

club@goiburugolf.com

goiburu1