Hilabetekoak

Hileko bonoen bidez ere jardun dezakezu Gimasioa pribatuetan, hilabeteka bazkide eginda. Dena den, gimnasio bakoitzak bere araubidea du:

  • Zuhaizti Kiroldegia. Zuhaizti enparantzako lehenengo zenbakian dago kokatua kiroldegi hau. Hemen duzu bere web-orria eta bertan, Deustuko ikasle izateagatik, egin ditzakezun jarduera guztien berri.
  • Easo Emakumezkoen Gimnasioa. Easo Kalean, 53-55 zenbakian, duzu gimnasio hau eta soilik emakumeentzat da. Hau da bere web-orria eta bertan egin dezakezun guztia jakiteko esteka honetan klika dezakezu.
  • La Perla gimnasioa. Kontxa pasealekuan dago. Hemen duzu web-orria eta hor zer-nolako ekintzak eskaintzen dizkizuten ikus dezakezu.
  • Hegalak Kirol Zentroa. Cervantes plazan dago, Londres Hotel ondoan. Hemen duzue bere web-orria eta hor, unibertsitatearekin lortu duten akordioari esker, egin dezakezun guztiari buruzko informazioa.
  • Donostiako Tenis Elkarte Erreala. Zentro hau Antiguo auzoan dago, Haizeen Orraziaren ondo-ondoan. Hemen duzu bere web-orria eta hemen sakatuz gero, horren inguruko informazio guztia ikusi ahal izango duzu.
  • SoccerWorld. Loiolako Erriberak auzoan dago kokatuta zentro hau. Hau beren web orrialdea da eta hemen bertan egin ditzazkezuen ekintzen informazioa duzu.