Elkartasun denda

Deusto Campus barruan egonik, helburu solidarioetara dirua zuzentzen duen denda bat du Kirol Arloak. Gure bulegoan eros ditzakezu produktu hauek eta hartara Guatemalagoko (Puente Beliceko) proiektu batean, oso egoera larrian dagoen gizartea laguntzea helburua duen proiektu batean,  kolaboratu dezakezu. Heziketarako aukerarik ez duten gazteentzako ikastetxe bat eraiki nahi dute egitasmo honen bidez, ez soilik heziketarako aukera emango dien ikastetxea bat, baizik eta lanerako sarbide eskainiko diena. Proiektu hau Alboan GKEk eta Rafael Landivar Unibertsitateak, berorratarako lursailak eman zituenak, bultzatua dago.

Deusto Produktuak

Alde batetik, Deustuko Unibertsitatekoak baino ez diren produktuak ditugu salgai. Jarraiko katalogoan produktu guztiak zein euren prezioak dituzu ikusgai: Deusto Produktuak.

 Deusto Joma Produktuak

Beste alde batetik, Jomarekin tratua egin ondoren hurrengo katalogoan dauden produktuak ere eros ditzakezue: katalogoa.

Informazio gehiago behar ezkero, gurekin harremanetan jarri deustocampus.ss@deusto.es bidez