Yoga unibertsitatetik kanpo

Unibertsitatean bertan ematen den Yoga Iyengar klaseetara ezin bazara etorri, beste aukera on bat proposatzen dizugu.

Yoga Shala izeneko leku batean ematen dituzten Yoga klaseetara joan zaitezke, Morlasen betan dago, unibertsitatetik oso gertu. Hemen Yoga mota ezberdinak ikus ditzakezu eta hemen Yoga praktikatzeak ekartzen dituen onurak.

Bi maila daude: hasiberriena eta aurreratua. Klase batera joan nahi baduzu, bete ezazu inprimaki hau eta bertan zure maila eta beste datu batzuk adierazi ditzakezu. (Lehenengo eta azken izenean Deustuko zarela esateko!)

Klase bakoitzak 10€ balio du. Hala ere, denbora gehiagorako konprometituko bazara hauexek dira tarifa murriztuak:

  • Hilabeteko kuota:
    • Klase 1 astean: 40€
    • 2 klase astean: 60€
    • 3 klase astean: 75€
  • Hiruhileko kuota:
    • Klase 1 astean: 110€
    • 2 klase astean: 160€
    • 3 klase astean: 200€