Yoga Iyengar

Astelehenak edo/eta asteazkenak 15:00tatik 16:30tara astero

Lekua: Deusto Campus Antzokia (Donostiako Campus-a)

Martxoak 6an hasiko da ikastaroa eta maiatza erdialdean amaituko da.

Lehenengo bi klaseak doan izango dira! Martxoak 6 Astelehena eta 8 Asteazkena.

Antzinako diziplina da eta norbanakoaren garapenera, armoniara eta asanetan eta  arnasketa ariketetan guztiz kontzentratuz gizakiaren erabateko integrazioa lortzera bideratzen du.

Baliagarria izango da:

  • Muskuluetako, artikulazioetako, barruko organoetako eta bizkarrezurreko Osasuna mantendu eta berreskuratzeko.
  • Gure barruko organoen eta bizkarrezurraren okertzea saihestu
  • Nerbio-sistema indartu
  • Eguneroko tentsioak lasaitu eta baretu
  • Gure gorputzaren kontzientzia garatu

Ikastaroaren hasieran, honako ariketa hauek egingo dira:

  • Oinetako posturak
  • Hanketako luzaketak
  • Gerriko artikulazioen lanketa
  • Abdominalen indartzea
  • Tortsioak
  • Lehen postura inbertidak
  • Erlaxazioaren praktika erregularra

Hileko saio baten prezioa: 20€/hilabetea

Hileko bi saioen prezioa: 30€/hilabetea

Izen-ematea Deusto Campus kirolak zerbitzuan martxoak 3 arte, ostirala.

Plaza mugatuak!!

Aipatu, gimnasio batzuen eskaintzetan Yoga saioak ematen direla: Hegalak kirol zentrua, La Piscina (Tenis kluba), Amara Wellness zentrua eta Zuhaizti kiroldegia