Archives for diciembre 2010
Estudios de Ocio en el Magazine de La Vanguardia
El fin de semana pasado semana ha salido publicado en el Magazine de La Vanguardia unas reflexiones de Manuel Cuenca, Director del Instituto de Estudios de Ocio, sobre «el ocio que nos viene». Podeis acceder a la publicación digital.
Irla Izan («Euskeraren Nazioarteko Eguna»)
Modako hitzek badute arrisku bat, berezkoa duten, haiena den balioan erreparatu gabe ondotik igarotzearena. Ohikoak, sarri entzunak, komunak, familiarrak zaizkigun esloganak sarri ez ditugu entzuten. Ez ditugula benetan entzuten, fondoko zarata sortzen dutela.
Halako zerbait gertatzen zaiola uste dut kultura artekotasunari, zuzentasun politikoan bere potentzia galtzen duela. Balio unibertsal eta joera ekidiezin gisa hartzen dugu sarri, eta orohar denok kultura artekotasunarekiko «alde gaudelakoan» gaude, baina azaleko adieratik urrunago dakartzan aukera eta erronkez ez gara ohartzen gure egunerokotasunean. Edo hala gertatzen zait behintzat niri.
Baina kultura artekotasunak baditu, moda eta momentuko joeretaz harago, ezaugarri garrantzitsuak, ezaugarri premiazkoak euskaldunontzat, unibertsitatean gabiltzanontzat. Unibertsitatean euskeraz gabiltzanontzat.
Interculturalidad. Interculturalité. Interculturality. Kultura eta artekotasuna. Definitzen gaitzak diren kontzeptu, bata bestearen alboan jarrita. Eta dakigunez emaitza batura hutsa baino gehiago da: errespetua, berdintasuna, integrazioa, bizikidetza, elkarrizketa, hartu-emana, komunikazioa… berehala azaleratzen diren kontzeptuak dira, kulturartekotasuna mahai gaineratzen dugunean. Ez dugu hain urrun joan behar pisuzko ideiak aurkitzeko, kultura artekotasunarekin lotuta: nazioartekotzea, gizarte erantzunkizuna, eleaniztasuna (elebitasuna erdietsi bagenu bezala), irekiera, bazterkeria eza, erraz aurkituko ditu Deustuko Unibertsitateko 2014rako ildo estrategikoaren dokumentuak aztertzen dituenak.
Berriro ere, sarri entzunak, familiarrak zaizkigun kontzeptuak. Baina entzun al dugu benetan zer dioten? Pentsatu al dugu nola erantzun, euskaldun eta unibertsitateko langile moduan? Aurkitzen al diogu zentzurik euskal unibertsitate moduan?
Duela gutxi zioen Enrique Zuazuak, BCAM Basque Center for Applied Mathematics zentroko zuzendariak, «Azken batean kultura artekotasuna ez dela bakarrik lortzen denak ingelesez egiten dugulako baizik eta gure hizkuntza mantentzen dugulako.» Eta izan ere, nondik ekin kultura artekotasunari, gure kulturari eutsi gabe. Nondik abiatu artekotasuna, zer, nor, nortzuk garen jakin ezean? Zer eskaini, gurera datorrenari, balorerik ematen ez badiogu eskaintzeko dugunari? Eta nondik hasi, hizkuntzarengandik ez bada?
Behin zubi oso bat jan nuen
lehenengo harritik azkenera
hainbeste nahi nuenera
ez joateko.
«Irla izan» deitu zion Anari abeslariak bere 2009ko diskari. Abestiz abesti buelta ematen die sarri entzunda ditugun terminoei Elgoibarkoak, hauen zentzuari buruz pentsaraziz. Iruditzen zait agian hori dela guri ere dagokiguna, une honetan kultura artekotasunari dagokionez. Anariren diskan bezala Irla izatea. Irla bezala gure nortasuna, egiteko moduak, aritzeko erak nonbait eta noizbait kokatuta daudela onartzea. Irla aitortzea.
Ez isolatuagatik, ez bazterreratuagatik, ez irisgaitzak garelako. Nonbaiten txertatua gaudelako baino, eta hortaz mundura irekita, munduaren itsasoan baikaude. Lur eremua izanik, itsasoan gaudela: itsasoan egonik, lur eremu garela. Eta badirela beste irla batzuk ere, hauek ere kokatuak, hauek ere irekiak, hauek ere irisgarriak. Eta badagoela itsasoan nabigatzerik, zubiak eraikitzerik, beste lur eremuen berri izateko, beste lur eremuek gure berri izan dezaten, batzuk eta besteak urpean ezkutatu beharrean.
Xabier Landabidea Urresti
Luis de Pablo: una vida en la vanguardia.
Encuentro con el compositor Luis de Pablo en el Instituto de Estudios de Ocio de la Universidad de Deusto
El Instituto de Estudios de Ocio tiene el gusto de invitarle al encuentro con el compositor Luis de Pablo que tendrá lugar dentro del programa “Disfrutar las Artes”, el próximo día 14 de diciembre, martes, a las 12.00 horas, en la Sala de Conferencias de la Universidad de Deusto (edificio central).
Luis de Pablo, nacido en Bilbao en 1930, cuyo 80º aniversario se ha celebrado este año, es uno de los compositores españoles actuales más reconocidos en todo el mundo. Además de su amplio catálogo, ha dedicado su atención a la enseñanza, impartiendo clases en el Conservatorio de Madrid y en universidades internacionales como Buffalo, Ottawa o Montreal o Estrasburgo.
Su lenguaje musical se ha mantenido en la vanguardia: estuvo en contacto directo con el serialismo alrededor de los encuentros de Darmstadt y fundó el primer laboratorio de música electroacústica en España. Por otra parte, ha desarrollado una importante labor dinamizadora y transmisora de la música actual, creando por ejemplo los grupos Nueva Música (1957) y Alea (1965), que tuvieron gran importancia para el nacimiento de la cultura musical de vanguardia en una época difícil, además de crear y participar en muchos otros ciclos, encuentros y conferencias que perseguían el mismo fin.
Ha recibido innumerables premios y reconocimientos, entre los que destacan el Premio Nacional de Música, la Medalla de Oro a las Bellas Artes, el Premio Jacinto Guerrero, Oficial de las Artes y las Letras de Francia o el Doctorado Honoris Causa por la Universidad Complutense, entre otros.
Día: 14 de diciembre de 2010-12-02
Hora: 12 del mediodía
Lugar: Sala de Conferencias de la Universidad de DeustoEntrada libre.
Se ruega confirmación de asistencia: ocio@ocio.deusto.es