Noticias y Eventos

[:es]Conferencia DeustoForum: Los efectos de la extorsión y del terrorismo en la economía vasca

ETAren indarkeria terroristaren inguruko ikerketek hainbat gai eta ikuspegi aztertu dituzte. Jorratu ez den alderdi batek enpresaburuen, exekutiboen eta profesionalen kontra zuzendutako estortsioko indarkeria horrekin du zerikusia. Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroak
koordinatutako ikertalde bat ari da gai hori jorratzen gaur egun  “La extorsión y la violencia de ETA contra empresarios, directivos y profesionales” proiektuan.

Urtarrilaren 25ean, Pablo Díaz Morlánek hitzaldi bat eskainiko du, “Los efectos de la extorsión y del terrorismo en la economía vasca”, aipatutako proiektuari buruzko mintegi baten barruan. Ekitaldi horretan, aurkezlea eta moderatzailea Javier Arellano Etika Aplikatuko Zentroko zuzendaria izango da.

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Escudo Universidad de deusto
Scroll to Top