Noticias y Eventos

Loiolako Ignazio: Gogargietsi ortodoxoa?

Enrique García Hernánek Ignazioren gainean egin den azken biografia lana aurkeztuko du DeustoForumen: Ignacio de Loyola. Lan honen nobedadea da ez dela hagiografia bat; XVI. mendean espezialista den historiagile baten ikuspegitik idatzita dago. Lan honek datu historiko ugari batzen ditu, orain arte ezezagunak izan direnak, eta gai sakonak planteatzen ditu, Ignazioren identitateari eta bizitzari buruzkoak.

Aurkezpen ekitaldia egilearen eta José García de Castro SJren arteko elkarrizketa izango da; azken hau, ignaziotar espiritualtasunean espezialista, eta Loiolako Ignazioren inguru biografikoak modu biziagoan eta gaurko ikuspegitik hurbilago ezagutzeko aukera emango digu.

Leku kopuru mugatua. Etortzekoa bazara, mesedez, adierazi hurrengo formularioa betez.

Informazio gehiago: 944 139 020

Eguna eta ordua: 2014ko otsailaren 20a, osteguna, 19.00.

Lekua: Deustuko Unibertsitateko Gradu Aretoa (Bilboko campusa)

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Escudo Universidad de deusto
Scroll to Top