Noticias y Eventos

Sarrera etiketatuak ‘Club DeustoAlumni Comunicación y Empresa’

OTEC

(Español) Curso de Comunicación: Tu Mensaje es el que Interpretan ¡Así que ojo con cómo lo cuentas!

Sentitzen dugu, baina testu hau ezin da euskaraz eskuratu

Sarrera etiketatuak ‘Club DeustoAlumni Comunicación y Empresa’

Deusto

Hoberatu zure Ahozko Komunikazioa

Beste hirietan eduki dugun arrakastaren ondoren, orain eskura daukagu Toastmasters iniziatiba Bilbon.

Toastmasters Ralph Smedley irakasleak 1924ean Californian (EEBB) hasitako irabazi-asmorik gabeko erakunde irekia da. Gaur egun 116 herrialdetan aurkitu daiteke eta guztira 260.000 kide aktibo baino gehiago ditu. Europa kontinentalean 200 talde baino gehiago eta 6.000 kide baino gehiago daude.

 

Taldearen misio nagusiak elkarren harteko laguntza giroa sortzea eta, ikaskuntza positiboaren bitartez, partaide bakoitzak ahozko komunikazio gaitasunak hobetzeko aukera izatea dira.

 

Toastmasters taldeak honako emaitzak lortzeko giro bikaina sortzen du:

  • Aurkezpen teknikak era naturalean erabiltzeko modua ikastea
  • Eztabaida eta ikaskuntza errazten duten batzarrak egiten ikastea
  • Motibazio eta ebaluazio konstruktiboaren arauak ezagutzea
  • Aurkezpenak egiteko kofiantza irabaztea

 

Toastmasters batzarrak komunikazio mailaren eta ahozko komunikazioari lotutako alderdi guztien hobekuntza (enfasia, etenak, laburtasuna, soltura, mugimenduak, interesa, entretenigarritasuna, lidergoa…) bilatzen duen batzar informalak dira.

 

Hurrengo martxoaren 20an 19:00etatik 20:30etara taldearen aurkezpena ospatuko da Deustuko Unibertsitateko Injeniaritza Fakultateko 202B ikasgelan.

 

Aurkezpen sesio hau, aldian-aldian ospatzen diren seasioak bezala, ingelesez ospatuko da. Hizkuntza praktikatu eta segurtasuna irabazteko aukera paregabea izaten da. Beraz, anima zaitez!

 

Aurkezpenera joateko interesatuta baldin bazaude edota informazioa jaso nahi baduzu, bidali ezazu emaila martxo 20a baino lehen honako helbide elektronikora:

toastmastersbilbao@gmail.com

 

Informazio gehiago:

https://www.facebook.com/ToastmastersBilbao

http://www.toastmasters.org/

 

Sarrera etiketatuak ‘Club DeustoAlumni Comunicación y Empresa’

DBS

(Español) Conferencia en Madrid: Hacia un nuevo Liderazgo

Sentitzen dugu, baina testu hau ezin da euskaraz eskuratu


Archivos

Escudo Universidad de deusto