Irakasle eta artistak

Deustuko Unibertsitatean irakasle bikainez inguratuta gaude: pertsona konprometituak, dedikatuak, ilusio handikoak eta motibatuak.

Batzuen eta besteen eguneroko jarduna behatu ostean, irakasle ona honako lanbide hauen nahasketa dela ondorioztatu dezaket:

  • Zurgin maisua da, erakutsiz, eredu izanez, zuzenduz, lagunduz… ezin lixatuagoa eta torneatuagoa den pieza lortu arte.
  • Urtez urte ikasleek transmititzen dizkioten jakiturien, tekniken, metodologien eta ezagutzen ikastuna da.
  • Jakintsua da ikasten, ulertzen, hausnartzen eta ezagutza ezberdinak ehuntzen dituelako.
  • Aktorea da eta egunero funtsezko zeregina izaten du agertokian, estatistikarekin dar-dar eginez, filosofiarekiko grina zabalduz edo pedagogiaren oinarrizko printzipioak argituz, jarrera positiboa izanik, euri edo eguzki delarik.
  • “Monitor scout”-a da ikasleen ezaugarri positiboak indartuz, hobekuntza arloak landuz, baikortasunean eta ahaleginean oinarritutako mezua igorriz.
  • Ikasleentzat eta klaustroko kideentzat, aipamenak, goraipamenak, zuzenketak eta ekarpen berriak agerrarazten dituen titiriteroa da.
  • Ikaskuntza giro alaia sortzen saiatzen den Clown-a da, lasaitzeko eta ikasteko ezinbesteko baldintza dena.
  • Helburuak, eskuhartzeak eta ekarpen guneak zehazten dituen estratega da.
  • Iparra galdu gabe, ikasgaiak eta moduluak asteetan zehar nabigatzen dituen kapitaina, haizea lagungarri delarik, tripulatzaile bakoitza leku eta txanda egokian kokatzen dituena.
  • Teknika eta metodologia berriak baliatuz, aztertu gabeko eremuetan barneratzen den sherpa da.
  • Buztin latza landuz, pertsona eta profesional ezin hobeak modelatzen dituen eskultorea da, norbanakoen irudi hobeak eraikiz.
  • Argi ezarritako lege eta arauetan oinarrituz, jarduerak eta frogak ebaluatzen dituen epailea da.
  • Distantzia-lasterketako atleta da, eraman handikoa, saiatua, arnasik galtzen ez duena eta sortzen diren gorabeherak egoera aberasgarri bailiran gehitzen dituena.
  • Probeta ezberdinen arteko nahasketak eginez gozatzen duen zientzilaria da, ohiko teorietan oinarritzen dena eta saiakuntza berriak egiten dituena.
  • Bere ikasleak itxuraz liluragarriak eta sinestezinak diren ekoizpenak sortzea lortzen duen magoa da, zinezko pertsonak eta profesionalak lortuaraziz.
  • Paregabeko artista da, aipaturiko lanbide guztiak elkartzea eta doitzea, ezohizko pertsonek soilik egin baitdezakete.

Irakasle ona

(Bokaziozko maisu-maistra ororen, lanbide hau maite dutenen eta euren ondorengoen omenez.)

The following two tabs change content below.
Almudena Eizaguirre

Almudena Eizaguirre

Vicedecana de estrategia
Almudena Eizaguirre

Latest posts by Almudena Eizaguirre (see all)