Deustuko Unibertsitateko irakaslea edo ikaslea bazara, beharbada aldaketa batzuk antzeman dituzu ALUDen (gure plataforma lineako ikaskuntzarako Moodle-n oinarrituta, zenbait garapen zehatzekin). Zer deritzozu hobekuntza hauei buruz? Erabilgarriak izango direla uste duzu? 

Mezularitza: komunikazioa errazten duen interfaz berria, baita taldeen artean ere, espazio pertsonal eta indibiduala ere badauka (“destacados”) non zirriborroak, notak, etab. gorde. 

Aginte-panela: kurtsoak bereiztu ahal dituzu zure lehentasunen arabera, edo “abian”, “igarotakoak”, “etorkizunekoak”.

Foroak: badakizu zer den foroen miaketa? Ez arduratu, aktibatuta daukazu eta irakurri ez dituzun mezu kopurua nabarmentzen dizu.

Gainera irakaslea bazara: 

  • Foroetako parte-hartzeak kalifikatu (foro bakoitzean kalifikazio motak gai/ez gai, eskala. etab.  ajusteetan determinatuz)
  • Modu pribatuan erantzuteko aukera ematen dugu horrela nahi izanez gero, erantsi edo ikus-entzunezko eduki bat bidaltzeko aukera ere ematen du. Baita ekarpena ezabatzeko edo aldatzeko aukera. 
  • Ekarpenak izarren bitartez nabarmendu daitezke. 

Ikaskuntza analitikak: Nola ekartzen ditugu Deustura? Gogoratzen dizuegu UD Txostenak potentzial handiko erreminta diseinatu eta erantsi dela ALUDen. Hemen uzten dizuegu post bat, eta unibertsitateko irakaslea bazara, online emango dugun kurtsoara apuntatu zaitezke. 

Gainera, beste aldaketa txiki asko daude: PDFak biratu, modu errago batean identifikatu kurtsoan bikoiztuta dauden itemak (“copia” hitza gehitzen da bikoizten dugunean)… Nobedade guzti hauek bideoak barne eta gehiago Moodle-en web orrialdean kontsultatu ditzazkezu. Ikasteko plataformak eskaintzen dituen aukera guztiei etekin handia ateratzea espero dugu. Animo!

[:]

The following two tabs change content below.
Matxalen Belausteguigoitia y Ángela García

Matxalen Belausteguigoitia y Ángela García

eCampus - Asesoría y apoyo para la formación online
Matxalen Belausteguigoitia y Ángela García

Latest posts by Matxalen Belausteguigoitia y Ángela García (see all)