Badakigu elkarrekintza funtsezko elementu bat dela ikaskuntzan, horregatik gaur blog honetara ideiak adierazteko eta partekatzeko erraztasunak ematen dituzten erremintak eskainiko ditugu. Mural digital interaktiboen izenarekin elkartu ditugu, hauek espazio digitalak dira eta bertan ikasleak beste ikasle batzuekin bere ideiak, iritziak, irudiak edota bideoak parteka ditzakete.

Baliabide hau bai online eta bai ikasgelan erabili daiteke. Lehen kasuan erabilgarritasuna agerikoa da (komunikazioa hobetu, talde lana, lankidetza, informazioaren analisia eta sintesia…) baina bigarrenean, posible izango litzateke galdetzea zerbait hobetzen duten ikasgelan egin daitezkeen beste dinamika batzuen aurrena, adibidez, zergatik erabili ordenagailua edo mugikorra paper ohar itsaskorrak erabili ahala badira?Gure esperientziak esaten digu baliabide desberdinak direla eta asmo ezberdinekin erabiliko ditugula. Mural digitalean posible da ikasleen partaidetza askoz handiagoa lortzea, ez baitira altxatu eta agerian lotu behar (partaidetza anonimoa izan daiteke nahi izanez gero)hala ere, batzuetan, hain zuzen ere, nahi duguna jarrera hartzen eta agerian egotea, horretarako ohiko metodoa egokiagoa izango da.

Nola funtzionatzen dute erramienta horiek? Ia guztiak oso errazak eta intuitiboak dira erabiltzeko. Irakasleak taula/panela sortzen du eta bere ikasleei norabidea ematen die. Ikasleak bere gailuetatik sartzen da eta eskatzen zaion informazioarekin ahora berriak sortzen ditu. Programa batzuetan posible da ikasleak beste ikasle baten oharrean “like” jartzea, puntuatzea, itzura aldatu, eta abar.

Gehien gustatzen zaizkigunak partekatzen ditugu eta horiek probatzera animatzen zaituztegu.

Padlet: zalantzarik gabe, indartsuena da eta bereziki egokia da ikasgelan erabiltzeko. Gure horma pertsonalizatu ditzakegu, multimedia elementu desberdinak jarri eta beste ikasle batzuen iritziak komentatu eta baloratu beste gauza batzuen artean. Bertsio askearekin gaur egun 5 panel baino ez daitezke egin, hori da bere mugarik handiena. Hala ere, hainbat aldiz erabili ditzakegunez gero, merezi du probatzea

Lino: tresna hau dohainik erabili daiteke eta nahi beste horma/arbel sortu daitezke. Arbelean hainbat ohar itsaskor ditugu eta nahi ditugun tokian jarri dezakegu bere edukia eta itxura pertsonalizatuz.

Google-en Jamboard:aurrekoak baino berriagoa da eta ziur asko gutxiago ezagutzen dela. Bere aukerak mugatuak dira, baina datozen hilabeteetan aukera gehiago ematea posible da. Bestalde, estetika garbia eta erraza dauka. Aurrekoekin alderatuz gero, espazio mugagabea izan beharrean, kasu honetan informazio orri desberdinetan antolatzen da.

Answer Garden: brainstorming eta galderak laburrak erantzuteko oso erabilgarria da. Ikasleek galdera bati erantzun behar diote eta sistemak hitzen hodeia sortzen du parte-hartzaileen erantzunekin, gehien errepikatutakoak nabarmenduz.

 

Zein uste duzu dela egokiena zure ikasgelarentzat? Beste erremintaren bat ezagutzen duzu? Partekatu gurekin!

UDeko irakaslea bazara, gogoratu unibertsitateko intranetean erraminta hauen eta gehiagoren inguruan formazio gehiago aurkitu dezakezula zure egunerokotasunean erabiltzeko (bai presentzial eta bai birtual). 

 

.

The following two tabs change content below.
Sonia Arranz

Sonia Arranz

Directora de la Unidad de Deusto Online, soporte y asesoría para la formación online de la Universidad de Deusto.