{"id":3920,"date":"2020-04-21T10:01:15","date_gmt":"2020-04-21T08:01:15","guid":{"rendered":"https:\/\/preblogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/?p=3920"},"modified":"2020-04-23T11:05:17","modified_gmt":"2020-04-23T09:05:17","slug":"10-claves-para-mejorar-mi-docencia-en-remoto","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/eu\/10-claves-para-mejorar-mi-docencia-en-remoto\/","title":{"rendered":"10 gako nire urrutiko irakaskuntza hobetzeko"},"content":{"rendered":"\n<p>Hasteko, bereizi egin behar da <strong>online hezkuntza<\/strong> eta <strong>urrutiko\npremiazko irakaskuntza<\/strong>. Covid-19ak\nlarrialdi egoera sortu du eta horrek eskatu du hezkuntza erakundeek egoera\nhorretan berehalako erantzuna eman beharra. Premiazko erantzunak dira. Egungo\negoeran bideragarrienak direlako hautatzen dira, aurrez aurreko irakaskuntzari jarraipena\neman ahal izateko.<\/p>\n\n\n\n<p>Hau EZ da online hezkuntza. <a href=\"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/6-aspectos-clave-para-crear-tu-primer-curso-online\/\">Online <\/a><a href=\"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/6-aspectos-clave-para-crear-tu-primer-curso-online\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\" aria-label=\"hezkuntza (se abre en una nueva pesta\u00f1a)\">hezkuntza<\/a> hasieratik diseinatu eta planifikatzen da, modalitate horretan oso-osorik eskaintzeko. Online irakasleak hilabeteetan prestatu dira online irakas-ikaskuntza estrategia bat sortu eta zehazteko, profil jakin bateko ikasleei zuzenduta. Aproposko programa bat garatzen dute ikaslearen jardunean eta behar diren baliabide eta material lagungarriak diseinatzen dituzte.\u00a0<\/p>\n\n\n\n<p>Online hezkuntzaren esparruan hamarkadetan garatutako ikerketa eta esperientzia oso baliagarriak izan daitezke urrutiko premiazko irakaskuntza garatzeko. Hona hemen laburturik ideia batzuk urrutiko irakaskuntza horretarako erreferentziazko baliagarri izan daitezkeenak.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img fetchpriority=\"high\" decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"436\" src=\"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/wp-content\/uploads\/sites\/7\/2020\/04\/10-claves-para-mejora-rmi-docencia-en-remoto-2-1024x436.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-3932\" srcset=\"https:\/\/blogs.deusto.es\/wp-content\/uploads\/sites\/7\/2020\/04\/10-claves-para-mejora-rmi-docencia-en-remoto-2-1024x436.png 1024w, https:\/\/blogs.deusto.es\/wp-content\/uploads\/sites\/7\/2020\/04\/10-claves-para-mejora-rmi-docencia-en-remoto-2-300x128.png 300w, https:\/\/blogs.deusto.es\/wp-content\/uploads\/sites\/7\/2020\/04\/10-claves-para-mejora-rmi-docencia-en-remoto-2-768x327.png 768w, https:\/\/blogs.deusto.es\/wp-content\/uploads\/sites\/7\/2020\/04\/10-claves-para-mejora-rmi-docencia-en-remoto-2-1536x653.png 1536w, https:\/\/blogs.deusto.es\/wp-content\/uploads\/sites\/7\/2020\/04\/10-claves-para-mejora-rmi-docencia-en-remoto-2-640x272.png 640w, https:\/\/blogs.deusto.es\/wp-content\/uploads\/sites\/7\/2020\/04\/10-claves-para-mejora-rmi-docencia-en-remoto-2-960x408.png 960w, https:\/\/blogs.deusto.es\/wp-content\/uploads\/sites\/7\/2020\/04\/10-claves-para-mejora-rmi-docencia-en-remoto-2.png 1998w\" sizes=\"(max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p><strong>1. <\/strong><strong>Antolatu, berrantolatu eta lehenetsi<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Dagoeneko aldaketak eginda izango dituzu hasierako\nplangintzan, testuinguru berrira egokitzeko. Gaur egungo esperientziarekin,\ngarrantzizkoa da plangintza hori beste begi batzuekin berrikustea. Testuinguru berri honetan, kontua\nez da aurrez aurreko klasea bideokonferentziaz erreplikatzea. Aurrez aurreko irakaskuntzako\ndenboraren banaketa aldatu egiten da, baita eginbeharreko lanak eta ekiteko\nmodua ere. Horrek\nguztiak erronka bat planteatzen digu: gure ikasleen dedikazioko denbora eta\nlana ez gehitzea. Horretarako,\nkomenigarria da irakasgaiaren plangintza berrikustea eta konprobatzea, zein\nbaliabide (jarduera, eduki, bideokonferentziako saio) mantendu aukeratzeko eta\nburutzeko erarik onena zein den aztertzeko.&nbsp;&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Ondoren planteatzen diren galdera batzuek lagungarri\nizan dakizkizuke:&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li>Zein jarduera egin behar\n     dira era sinkronikoan, bideokonferentzia bidez? Zein ez?&nbsp;<\/li><li>Azalpen teoriko batzuen lekuan bideoak eta\/edo talde txikietan egiteko\n     jarduerak planteatu ditzaket?<\/li><li>Bideokonferentziek laguntzen dute taldeko parte hartzea,\n     elkarreragina, zalantzak argitzea, azalpenak argitzea, etab. errazten?&nbsp;<\/li><li>Bideokonferentziarik ez dugun egunetan, badituzte ikasleek egin behar\n     dutenaren inguruko jarraibide argiak? Eskura jarri dizkiegu beharrezko baliabideak? Harremanetan gaude ikasleekin eraren batera?<\/li><li>Uste duzu\n     irakasgaiaren plangintzan aurreikusitako gai guztiak jorratu ahal izango\n     dituzuea? Hala\n     izango ez bada, zeintzuk izango lirateke garrantzirik gutxienekoak?<\/li><\/ul>\n\n\n\n<p><strong>2. <\/strong><strong>Aztertu ikasleen lan-karga<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Gure programan egiten ditugun doikuntzek aldaketak ekarriko\ndituzte ikasleen lan-kargan. Adibidez,\neskolan aurrez aurre talde txikietan egiteko aurreikusita genuen jarduera bat\nurrutiko irakaskuntzan foro asinkroniko batera aldatzen badugu, egun batzuetan\nzabalik utzi beharko genuke, ikasleek parte hartzeko modua izan dezaten. Eztabaida modu berri horrek\nlaneko denbora gehiago eskatzen dio ikasleari, ikaskideen aurreko ekarpenak\nirakurri, erlazionatu eta bere postura edo argudioa defenditu beharko dituelako,\ndatu edo erreferentzia berriak emanez. Azken batean, dinamika horrek lagundu egingo dio\nikasleari ikasitakoa aztertzen, hausnartzen, laburbiltzen, aplikatzen eta\nsendotzen, baina nabarmen gehituko ditu laneko eta ikasteko denbora. Horregatik, ondo aztertuko\nbeharko da zein kasutan merezi duen eta egin daitekeen eta zeinetan ez.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Testuinguru berri honetan, ez luke zentzurik izango\nbideokonferentzia saioak mantentzeak gure aurrez aurreko klase guztien\nordutegian eta, gainera, zeregin gehiago eransteak. Doikuntza egokiak egin beharko\nditugu gure ikasleekin zuzenak izateko eta lehen ematen zuten baino denbora\ngehiago eman ez dezaten ikasten.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p><strong>3. <\/strong><strong>Indartu lankidetza eta elkarreragina ikasleen artean\neta ikasleekin.<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Elkarreragina funtsezkoa da kalitateko irakaskuntza\nsendotzeko, bai aurrez aurreko prestakuntzan, bai online prestakuntzan. Urrutiko irakaskuntzan\nelkarreragina sustatzeko jarduerak eta espazioak bi mailatan bultzatu behar\nditugu: ikasleen artean eta ikasleen\neta irakaslearen artean.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li>Ikasleen artean: adibidez, foroen bidezko\n     eztabaida, kasuen ebazpena edo bikoteka egiteko ariketak,\n     bideokonferentzietan lantalde txikiak sortuz edo talde-lana eskatzen duten\n     jarduerak eta lan-dinamikak erabiliz. Horrek guztiak elkarreragina eta ikasleen arteko harremana sustatzen\n     du, lankidetzan eta erantzukizunez jokatzeko modua ematen du, isolamendu\n     sentimendua saihesten du eta hausnarketa bidezko ikaskuntza eta ikaskuntza\n     sendotzea errazten ditu.&nbsp;<\/li><li>Irakaslearen\n     eta ikaslearen artean: irakaslea\n     erraztailea da, ikasleak gidatu eta laguntza eman behar die banaka eta\n     taldeka. Eginkizun hori funtsezkoa da gauden testuinguruan. Horretarako,\n     gomendagarria da kanal batzuk prestatzea zalantzak argitzeko edo galderak\n     egiteko (irakasgaiko foro orokorra) eta epe laburrean erantzuteko; eztabaidarako\n     foroak dinamizatzea; parte hartzen animatzea eta ikasleak zoriontzea;\n     banakako eta taldeko tutoretzako momentuak mantentzea, gure ikasleen\n     esperientziak, zailtasunak eta feedbacka ezagutzeko.&nbsp;<\/li><\/ul>\n\n\n\n<p><strong>4. <\/strong><strong>Aukeratu edo sortu ikaskuntzarako baliabideak<\/strong><strong>&nbsp;<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Aurreko puntuetan esaten genuenez, seguru asko, aurrez\naurreko modalitaterako pentsatutako programa berrikusi eta aldatu beharra\nizango zenuen. Aurreko\npuntuetako premisa eta gomendioak jarraituz, irakasgaian ezinbestean garatu\nbeharreko gaitasunei dagozkien baliabideak baino ez zenituzke jarri behar\nikasleen esku. Beste\nbaliabide batzuk argitaratzea erabakitzen baduzu, ikasleentzat osagarri edo\nlagungarri izan daitezen, argi adierazi aukerakoak direla.<\/p>\n\n\n\n<p>Seguru asko zeure materialak sortuak izango dituzu, bideoak grabatuta aurkezpen baten laguntzaz, erreferentziazko dokumentuak garatuz, etab. Baina gogorarazi nahi dizugu badituzula hezkuntzako baliabide irekiak Interneten. Horretarako, badituzu <a href=\"https:\/\/www.cccoer.org\/learn\/find-oer\/general-oer\/\">Ikasteko <\/a><a href=\"https:\/\/www.cccoer.org\/learn\/find-oer\/general-oer\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\" aria-label=\"baliabide (se abre en una nueva pesta\u00f1a)\">baliabide<\/a><a href=\"https:\/\/www.cccoer.org\/learn\/find-oer\/general-oer\/\"> irekien biltegiak<\/a> (OER). Horien artean, hauek nabarmenduko genituzke: <a href=\"https:\/\/www.oercommons.org\/\">https:\/\/<\/a><a href=\"https:\/\/www.oercommons.org\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\" aria-label=\"www.oercommons.org (se abre en una nueva pesta\u00f1a)\">www.oercommons.org<\/a><a href=\"https:\/\/www.oercommons.org\/\">\/<\/a> edo <a href=\"https:\/\/canal.uned.es\/educa.html\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\" aria-label=\" (se abre en una nueva pesta\u00f1a)\">Canal UNED<\/a>. 65.000 baliabide baino gehiago dituzte irekian.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>5. <\/strong><strong>Jarduerak, funtsezkoak urrutiko hezkuntza inguruan<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Jarduerak funtsezkoak dira gaitasunak garatzeko. Jarduera desafiatzaileak,\naplikatuak planteatzea, ikasleak egiten duenari zentzua aurkitu diezaion eta\nharen interesa pizteko baliagarri izango direnak planteatzea lagungarri izango\nda ikasle horiek \u201cerakartzeko\u201d eta konektatuta mantentzeko, egungoa bezain\ntestuinguru konplexuan.<\/p>\n\n\n\n<p>Urrutiko irakaskuntzarako erabiltzen ditugun\nbaliabideek (plataformak,\nbideokonferentziek, etab.) testuinguru digitalean honelako jarduerak egiteko\nmodua ematen digute: debateak\neta eztabaidak, kasuen ebazpena edo ariketa praktikoak binaka edo talde\ntxikietan egiteko, simulazioak, bilaketako jarduerak, mapa kontzeptualak\nsortzea, lanak aurkeztea eta feedbacka bideokonferentziaz ematea\u2026&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Jarduera horiek eskatzen dute irakasleak ikasleek\nhorretan emango duten denbora planifikatzea, baita zuzentzeko eta feedbacka\nemateko beharko den denbora ere.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Funtsezkoa da jardueren instrukzioak oso argi egotea:\nemateko datak zehaztuta; egin beharreko jarduerak, instrukzioak eta gomendioak\ndeskribatuta; erabili beharreko baliabideak, ebaluazio irizpideak etab. Oharrak idatziz emateaz gain,\njardueraren hasieran denbora eskaini behar zaio instrukzioak ondo azaltzeari,\nfaseak, ebaluazio irizpideak adierazteari bideokonferentzia bidez edo bideoan.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>6. <\/strong><strong>Planifikatu bideokonferentzia parte hartzaileak eta\ndinamikoak<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Ikasleek informazio argia izan behar dute noiz izango\ndituzten klase sinkronikoak bideokonferentzia bidez, zein iraupen izango duten\neta zelan sartu daitezkeen bertara. Klaseen maiztasunaren arabera, gogorarazteko ohar bat\nbidali dakieke aurretik, baita laburpen bat eta ondoren egin beharreko\nzereginen berri emateko bat ere.<\/p>\n\n\n\n<p>Konektatzeko zailtasunak dituztela adierazi diguten\nikasleak baditugu, komenigarria izango da bideokonferentziak grabatzea edo,\nhorren ordez, berariazko baliabideak sortzea konektatu ezina izan duten\nikasleentzat.<\/p>\n\n\n\n<p>Bideokonferentziak ez dira aurrez aurreko klasearen\nerreplika, bestelako plangintza eskatzen dute. Espazio egokia dira ikasleen\nartean iritziak trukatzeko, taldeko lanak aurkezteko, zalantzak argitzeko,\neskatzen diren eginkizunen azalpen zehatzak emateko, bideokonferentzien\ninguruko taldeko feedbacka emateko, etab.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Azalpen bat emango baduzu, komeni da estrategia batzuk\npentsatzea ikasleek era aktiboan parte hartzeko eta, horrela, interesa mantentzeko. Hona hemen proposamen batzuk:<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li>Banatu azalpena 10 minutu\n     inguruko ataletan.<\/li><li>Erabili txat bat ikasleen zalantzak kontsultatzeko.<\/li><li>Tartekatu edukien azalpena galderekin, zalantzekin edo kasuak\n     planteatzearekin.<\/li><li>Eskatu laguntza ikasleei, azaldutakoarekin lotuta dauden kasuak edo\n     ariketa praktikoak planteatzeko.<\/li><li>Planteatu taldeka kasu baten irtenbidea, teoriarekin lotuta.<\/li><li>Eskatu talde bakoitzari emaitzak labur-labur aurkezteko.<\/li><li>Gorde denbora taldeen arteko eztabaidarako.<\/li><li>Eskatu,\n     azkenean, laburpen edo ondorioen laburpen bat bidaltzeko.<\/li><\/ul>\n\n\n\n<p><strong>7. <\/strong><strong>Zelan aurreratzen dute ikasleek?<\/strong><strong> <\/strong><strong>Zelan daude?<\/strong><strong> <\/strong><strong>Jarraipena eta lagun\negitea<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Online hezkuntzaren arrakastan giltzarri den\nalderdietariko bat ikaslea lagunduta sentitzea da, hau da, nolabait irakaslea\nhartaz arduratzen dela nabaritzea.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Garrantzizkoa da topaketarako espazioak prestatzea,\nikasleek entzun egiten zaiela sentitu dezaten, haien kezka edo zailtasunak\nkonpontzen ditugula eta lasaitasuna, animoa eta ilusioa adierazten dizkiegula\nikusi dezaten.&nbsp; Lagun egite hori\nbideokonferentziaz egin daiteke (banakako eta taldeko tutoretzak) eta foroen\nbidez (lanak emateko datak gogorarazteko oharrak bidalita, intereseko gaiak\npartekatuta, etab.).&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Bestalde, plataformak tresnak jartzen dizkigu eskura\nikasleen bana-banako jarraipena egiteko: konektatzen dira plataformara? Ematen dituzte lanak? Konektatu gabe denbora daraman\nikasle batekin harremanetan jartzea, arazorik duen-edo jakiteko, ikasleak\neskertuko duen keinua da eta aldatu egin dezake irakasgaiari heltzeko modua.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>8. <\/strong><strong>Ebaluatu ikasi dezaten<\/strong><strong>&nbsp;<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Guk zelan ebaluatu, hala ikasiko dute gure ikasleek.\nHorregatik oso garrantzizkoa da ebaluazio sistema eta ikasleek garatzea nahi\ndugun gaitasunak koherenteak izatea.<\/p>\n\n\n\n<p>Etengabeko ebaluazioa aukera bat da ikasleei erronka\nerakargarriak proposatzeko. Hala, gaitasunak garatuko dituzte eta, gainera, guk\nebaluatzeko modua izango dugu.<\/p>\n\n\n\n<p>Horretan, feedbackak funtsezko papera jokatzen du,\ngiltzarri baita gaitasun horiek garatzen laguntzeko orduan.&nbsp; Hobe da zeregin\nglobal zabalago bat eskatzea, tarteko mugarriak dituena, jarduera txiki ugari\njartzea baino. Hartara, ikaslea hobetzen joango da jardueran, feedbacka jaso\nahala.<\/p>\n\n\n\n<p>Garrantzizkoa da ikasleei oso ohar zehatzak ematea\nebaluatuko den zereginari buruz: zergatik da garrantzizkoa? zer egin behar dute? noiz? zer baliabide dute? zelan egingo zaie ebaluazioa? Argi eta garbi adierazi eta\npartekatu behar dira ikasleekin ebaluazioko irizpideak. Irizpide horiek gida\nbat dira irakaslearentzat ebaluazioa egiteko, baita ikaslearentzat ere,\nzeregina egin behar duenerako ere. Batzuetan\nerrubrika edo kontrol-zerrenda batek lagundu diezaguke. Ez dugu ahaztu behar ebaluazioak\ninformazio garrantzizkoa eman behar diola ikasleari hobetzeko.<\/p>\n\n\n\n<p>Garrantzizkoa da kontuan izatea oso egoera berezian\ngaudela eta agian malgutu egin beharko dugula ebaluazioa (adibidez,\nsalbuespenak egin lanak emateko epean, behar bezala justifikatuta).<\/p>\n\n\n\n<p>Azken ebaluazioko proba bat egiteko asmoa badugu, hobe\nda kopiatzea zaila izango den jarduera bat pentsatzen ahalegina jartzea,\nzaintzeko teknologiako geruzak jartzea baino. Kontuan izan behar da, zenbat eta\nteknologia geruza gehiago jarri, aukera handiagoa dagoela egun horretan ikasle\nbatzuek arazoak izateko eta, seguru asko, penalizatu egingo ditugula merezi ez\nzuten ikasleak. Ministerioak\neta CRUEk eman dituzten jarraibideen artean azpimarratzen da segurtasun\nneurriek ez dutela zaildu edo ezinezko bihurtu behar ikasleek probak egitea.<\/p>\n\n\n\n<p>Online azterketek kezka eta larritasun handia sortzen\ndute gure ikasleen artean. Dena\nondo joango dela bermatzeko eta haiek lasaiago sentitzeko, funtsezkoa da\naurretiaz proba bat edo azterketa simulakro bat egitea, zelan sartu ikusteko,\nzelako galderak aurkituko dituzten jakiteko edo haientzako alternatibak\npentsatzeko.<\/p>\n\n\n\n<p>Azterketan zehar garrantzizkoa da edozein gorabehera\ntekniko jakinaraztea eta une horretan erregistratuta geratzea (ez kalifikazioa\nlortu ondoren), ebaluazioari irtenbide edo alternatiba bat aurkitzeko lehenbailehen.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>9. <\/strong><strong>Koordinatu eta aurkitu laguntza beste irakasle\nbatzuengan<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Beste irakasle batzuekin sarean lan egiteak erantzun hobeak\neta koordinatuagoak sortzen lagunduko digu, ikasleei begira. Gainera, elkarri laguntzeko modua\nematen digu; bata besteari lagun egitekoa; ideiak, zalantzak, jardunbide\negokiak, zailtasunak kontsultatu eta partekatzekoa. Hori programatutako bileren bidez\negin daiteke, baita espazio informaletan ere (kafe birtualetan edo online\nforoetan).<\/p>\n\n\n\n<p><strong>10. <\/strong><strong>Ilusioa giltzarri da<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Ikasten ari gara eta gure urrutiko irakaskuntza lana\nhobetu egingo da egunez egun. Gainera,\nikaskuntza horiek guztiek gure irakaslana hobetzen lagunduko digute, aurrez\naurreko saioetara itzultzen garenerako. Berritzeko, gauza berriak egiteko eta ikasteko aukera\nbat da.<\/p>\n\n\n\n<p><em><a href=\"https:\/\/es.recursosdocentes.deusto.es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\" aria-label=\"recursosdocentes.deusto.es (se abre en una nueva pesta\u00f1a)\">recursosdocentes.deusto.es<\/a><\/em> <em>webgunean argibide zehatzagoak aurkituko dituzu puntu hauei guztiei buruz, baita beste baliabide asko ere<\/em>.<em> DUko irakaslea bazara, gai honen eta urrutiko irakaskuntzarako garrantzitsuak diren beste gai batzuen inguruan antolatutako prestakuntzako hurrengo bideokonferentzien berri ere aurkituko duzu.<\/em><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hasteko, bereizi egin behar da online hezkuntza eta urrutiko premiazko irakaskuntza. Covid-19ak larrialdi egoera sortu du eta horrek eskatu du hezkuntza erakundeek egoera horretan berehalako erantzuna eman beharra. Premiazko erantzunak dira. Egungo egoeran bideragarrienak direlako hautatzen dira, aurrez aurreko irakaskuntzari&#8230; <a class=\"more-link\" href=\"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/eu\/10-claves-para-mejorar-mi-docencia-en-remoto\/\">Continue Reading &rarr;<\/a><\/p>\n","protected":false},"author":609,"featured_media":3918,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[547],"tags":[615,617,600,614,131,616,53],"class_list":["post-3920","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-uncategorized-eu","tag-aprendizaje-online","tag-consejos","tag-coronavirus","tag-covid-19","tag-ecampus","tag-ensenanza-en-remoto","tag-formacion-online"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v26.4 - https:\/\/yoast.com\/wordpress\/plugins\/seo\/ -->\n<title>10 gako nire urrutiko irakaskuntza hobetzeko - Aprender para ense\u00f1ar<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/eu\/10-claves-para-mejorar-mi-docencia-en-remoto\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"eu_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"10 gako nire urrutiko irakaskuntza hobetzeko - Aprender para ense\u00f1ar\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Hasteko, bereizi egin behar da online hezkuntza eta urrutiko premiazko irakaskuntza. Covid-19ak larrialdi egoera sortu du eta horrek eskatu du hezkuntza erakundeek egoera horretan berehalako erantzuna eman beharra. Premiazko erantzunak dira. Egungo egoeran bideragarrienak direlako hautatzen dira, aurrez aurreko irakaskuntzari... Continue Reading &rarr;\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/eu\/10-claves-para-mejorar-mi-docencia-en-remoto\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Aprender para ense\u00f1ar\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2020-04-21T08:01:15+00:00\" \/>\n<meta property=\"article:modified_time\" content=\"2020-04-23T09:05:17+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/blogs.deusto.es\/alumni\/wp-content\/uploads\/sites\/7\/2020\/04\/10-claves-para-mejora-rmi-docencia-en-remoto-1.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"1998\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"850\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Sonia Arranz y Matxalen Belausteguigoitia\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Sonia Arranz y Matxalen Belausteguigoitia\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"8 minutes\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\/\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/eu\/10-claves-para-mejorar-mi-docencia-en-remoto\/\",\"url\":\"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/eu\/10-claves-para-mejorar-mi-docencia-en-remoto\/\",\"name\":\"10 gako nire urrutiko irakaskuntza hobetzeko - Aprender para ense\u00f1ar\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/eu\/10-claves-para-mejorar-mi-docencia-en-remoto\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/eu\/10-claves-para-mejorar-mi-docencia-en-remoto\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\/\/blogs.deusto.es\/wp-content\/uploads\/sites\/7\/2020\/04\/10-claves-para-mejora-rmi-docencia-en-remoto-1.png\",\"datePublished\":\"2020-04-21T08:01:15+00:00\",\"dateModified\":\"2020-04-23T09:05:17+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/#\/schema\/person\/53b11edd5f4405b4991ea00b9ed84d8c\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/eu\/10-claves-para-mejorar-mi-docencia-en-remoto\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu-ES\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/eu\/10-claves-para-mejorar-mi-docencia-en-remoto\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu-ES\",\"@id\":\"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/eu\/10-claves-para-mejorar-mi-docencia-en-remoto\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\/\/blogs.deusto.es\/wp-content\/uploads\/sites\/7\/2020\/04\/10-claves-para-mejora-rmi-docencia-en-remoto-1.png\",\"contentUrl\":\"https:\/\/blogs.deusto.es\/wp-content\/uploads\/sites\/7\/2020\/04\/10-claves-para-mejora-rmi-docencia-en-remoto-1.png\",\"width\":1998,\"height\":850},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/eu\/10-claves-para-mejorar-mi-docencia-en-remoto\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"10 gako nire urrutiko irakaskuntza hobetzeko\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/#website\",\"url\":\"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/\",\"name\":\"Aprender para ense\u00f1ar\",\"description\":\"Innovaci\u00f3n docente, Formaci\u00f3n Online, Formaci\u00f3n Dual  y TIC en la Universidad de Deusto\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu-ES\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/#\/schema\/person\/53b11edd5f4405b4991ea00b9ed84d8c\",\"name\":\"Sonia Arranz y Matxalen Belausteguigoitia\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu-ES\",\"@id\":\"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/#\/schema\/person\/image\/\",\"url\":\"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/9bc0be224475e3896d5caabf5d6fe20896e3447f28fada7a431a74f7b8ef3c9e?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/9bc0be224475e3896d5caabf5d6fe20896e3447f28fada7a431a74f7b8ef3c9e?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Sonia Arranz y Matxalen Belausteguigoitia\"},\"description\":\"eCampus\",\"url\":\"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/eu\/author\/soniaarranzymatxalenbelausteguigoitia\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"10 gako nire urrutiko irakaskuntza hobetzeko - Aprender para ense\u00f1ar","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/eu\/10-claves-para-mejorar-mi-docencia-en-remoto\/","og_locale":"eu_ES","og_type":"article","og_title":"10 gako nire urrutiko irakaskuntza hobetzeko - Aprender para ense\u00f1ar","og_description":"Hasteko, bereizi egin behar da online hezkuntza eta urrutiko premiazko irakaskuntza. Covid-19ak larrialdi egoera sortu du eta horrek eskatu du hezkuntza erakundeek egoera horretan berehalako erantzuna eman beharra. Premiazko erantzunak dira. Egungo egoeran bideragarrienak direlako hautatzen dira, aurrez aurreko irakaskuntzari... Continue Reading &rarr;","og_url":"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/eu\/10-claves-para-mejorar-mi-docencia-en-remoto\/","og_site_name":"Aprender para ense\u00f1ar","article_published_time":"2020-04-21T08:01:15+00:00","article_modified_time":"2020-04-23T09:05:17+00:00","og_image":[{"width":1998,"height":850,"url":"https:\/\/blogs.deusto.es\/alumni\/wp-content\/uploads\/sites\/7\/2020\/04\/10-claves-para-mejora-rmi-docencia-en-remoto-1.png","type":"image\/png"}],"author":"Sonia Arranz y Matxalen Belausteguigoitia","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"Sonia Arranz y Matxalen Belausteguigoitia","Est. reading time":"8 minutes"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/eu\/10-claves-para-mejorar-mi-docencia-en-remoto\/","url":"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/eu\/10-claves-para-mejorar-mi-docencia-en-remoto\/","name":"10 gako nire urrutiko irakaskuntza hobetzeko - Aprender para ense\u00f1ar","isPartOf":{"@id":"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/eu\/10-claves-para-mejorar-mi-docencia-en-remoto\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/eu\/10-claves-para-mejorar-mi-docencia-en-remoto\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/blogs.deusto.es\/wp-content\/uploads\/sites\/7\/2020\/04\/10-claves-para-mejora-rmi-docencia-en-remoto-1.png","datePublished":"2020-04-21T08:01:15+00:00","dateModified":"2020-04-23T09:05:17+00:00","author":{"@id":"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/#\/schema\/person\/53b11edd5f4405b4991ea00b9ed84d8c"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/eu\/10-claves-para-mejorar-mi-docencia-en-remoto\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu-ES","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/eu\/10-claves-para-mejorar-mi-docencia-en-remoto\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu-ES","@id":"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/eu\/10-claves-para-mejorar-mi-docencia-en-remoto\/#primaryimage","url":"https:\/\/blogs.deusto.es\/wp-content\/uploads\/sites\/7\/2020\/04\/10-claves-para-mejora-rmi-docencia-en-remoto-1.png","contentUrl":"https:\/\/blogs.deusto.es\/wp-content\/uploads\/sites\/7\/2020\/04\/10-claves-para-mejora-rmi-docencia-en-remoto-1.png","width":1998,"height":850},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/eu\/10-claves-para-mejorar-mi-docencia-en-remoto\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"10 gako nire urrutiko irakaskuntza hobetzeko"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/#website","url":"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/","name":"Aprender para ense\u00f1ar","description":"Innovaci\u00f3n docente, Formaci\u00f3n Online, Formaci\u00f3n Dual  y TIC en la Universidad de Deusto","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu-ES"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/#\/schema\/person\/53b11edd5f4405b4991ea00b9ed84d8c","name":"Sonia Arranz y Matxalen Belausteguigoitia","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu-ES","@id":"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/#\/schema\/person\/image\/","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/9bc0be224475e3896d5caabf5d6fe20896e3447f28fada7a431a74f7b8ef3c9e?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/9bc0be224475e3896d5caabf5d6fe20896e3447f28fada7a431a74f7b8ef3c9e?s=96&d=mm&r=g","caption":"Sonia Arranz y Matxalen Belausteguigoitia"},"description":"eCampus","url":"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/eu\/author\/soniaarranzymatxalenbelausteguigoitia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3920","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/609"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3920"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3920\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":3934,"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3920\/revisions\/3934"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/3918"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3920"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3920"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/aprender-ensenar\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3920"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}