Gizarte Zerbitzuak: elkarrekin iruten dugun sarea
Deustuko Unibertsitateko Gizarte Laneko departamentuak salto egin du ‘sare digitalera’ eta hementxe gaituzue Gizarte Lanaz arituko den bidai-koadernoaren aurkezpenean. Bloga, egunerokoa omen da, baina ez dakit ba ez ote den gehitxo egunero arituko garela esatea… Wikipediak dionaren arabera, blog izena 1997an azaldu zen lehenengoz, orain 16 urte beraz. Urte horietan guztietan jendeak ideiak, asmoak, iritziak, ametsak eta kontakizunak aireratu ditu sarean, sare birtualean, ukitu ezin daiteken baina eragina omen duen sarean. Blogak eta Gizarte Zerbitzuak antzekotasunik badutela esatea ere ausart xamarra izan daiteke, baina, tira, horrela uste dut: biak sare diren heinean, elkar ekintza beharrezkoa dute; biak oinarritzen dira eta oinarritzen dute “elkar” kultura: elkar sortu, elkar lanean aritu, elkar banatu. Gizarte Zerbitzuetan, “elkar” kultura hau ez da berria, ez Euskal Herrian behintzat, sistemaren sorrera eta garapena hainbat agenteen elkar lanari esker egin baita. Erakunde publiko eta elkarte, fundazio eta hainbat erakunde pribatuen lanak egituratu du egun daukagun sarea, non, […]