Ezjakintasunaz (Amodiozko lehen oihua)
I. EZJAKINTASUNAZ Lurbiran botererik banu Izar guztiak lirateke nire gainean eroriak Lurpeko altxor bihurtu arte Izartegiaren haserrea ez litzateke baina Inondik ere zurearen hainakoa Izaki ahalmentsua ez naizela Esan, esan erreparo barik Zure hitz gordinak, lausoak, horiek danak! Bota ur katilua esnatu berri bati eta zoramen txikiagoa eragingo diozu Ederra edo sotila naizen ez dakit […]