Gonzalo Fanjul: «El problema son las fronteras. Cómo reemplazar un sistema migratorio fallido»

Colabora | Laguntzen du:

Día | Eguna: martes, 10 de diciembre de 2019 |
2019ko abenduaren 10a, asteartea.  
Hora | Ordua: 19:00.
Idioma | Hizkuntza: Castellano | Gaztelera.
Lugar | Lekua: Salón de Grados | Gradu Aretoa.
Dirección | Helbidea: Edificio Central de la Universidad de Deusto (Bilbao) | Deustuko Unibertsitateko Eraikin Nagusia (Bilbo). Ver mapa | Mapa ikusi

Inscripción | Izena ematea
Aforo limitado. Toki kopurua mugatua

La historia humana es una historia de movilidad y migraciones, de personas que se desplazan buscando horizontes de prosperidad y seguridad, tanto para ellos como para sus familias. Países como el nuestro han sido, según las condiciones del momento, origen o destino de emigrantes. Todos seguramente somos descendientes de la movilidad.  La consecuencia de la violencia y la desigualdad es un máximo histórico del número de desplazados en el mundo. Al mismo tiempo, se extiende una corriente de miedo y rechazo al inmigrante que se traduce en discursos y políticas xenófobas y defensivas.

Existen, sin embargo, numerosas experiencias positivas de modelos de movilidad humana mucho menos restrictivas y temerosas de las que tenemos hoy en día. Necesitamos un relato sobre la movilidad humana que no conteste, sino que reemplace al actual, que tanto desde izquierdas como desde derechas narran la inmigración como problema y como amenaza.

Gonzalo Fanjul, investigador y activista contra la pobreza, abordará la movilidad humana, centrándose en alternativas a un modelo migratorio fallido.   


Giza historia mugikortasun eta migrazioen historia da, batetik bestera doazen pertsonena, etorkizun oparoa eta segurtasun bila beste toki batera joaten direnena. Gurea bezalako herrialdeak migratzaileen jatorri edo hartzaile izan dira, unean-uneko egoeraren arabera. Denok gara, seguru asko, mugikortasun horren ondorengo.  Indarkeria eta desberdintasunak dira munduan lekualdaketarik gehien eragiten dutenak. Aldi berean, beldurra zabaltzen da eta immigranteen kontrako bazterkeriak diskurtso eta politika xenofobo eta defentsiboagoak ekartzen ditu.

Badira, hala ere, giza mugikortasuneko esperientzia positiboak, gaur egun ditugunak bezain murriztaileak eta beldurtiak ez direnak. Giza mugikortasunari buruzko kontakizun bat behar dugu, gaurkoa ordezkatuko duena, ezkerrak eta eskuinak arazo eta mehatxu gisa ikusten duten hori ordezkatuko duena.

Gonzalo Fanjulek, ikertzailea eta pobreziaren aurkako aktibistak, giza mugikortasuna jorratuko du, huts egin duen migrazio ereduari alternatibak emanez.

«Miradas para acompañar». Nuevo ciclo de conferencias / Hitzaldi ziklo berria

Colabora | Laguntzen du:

En esta sociedad cada vez más interconectada, nadie es ajeno al fenómeno de la migración, que alcanza actualmente a 258 millones de personas en todo el mundo.

A través de vínculos familiares, intercambios económicos y/o conexiones culturales, esta realidad afecta en menor o mayor medida a la vida de todas las personas, tanto en los países de origen como en los receptores, donde algunos líderes políticos como Trump, Bolsanaro, Le Pen o Farage hablan con cinismo sobre los Derechos Humanos y fomentan el odio contra los inmigrantes. De esta forma, tal y como hemos podido comprobar en los resultados de las últimas elecciones, las políticas del denominado “populismo autoritario” continúan aplicándose y expandiéndose ante el espanto y la sorpresa de todos.

No obstante, la migración supone un aspecto fundamental del desarrollo, tal y como lo indica la Agenda 2030 de la Organización de Naciones Unidas. De hecho, poner fin a la pobreza, en todas sus formas y en todo el mundo, es el primero de los Objetivos de Desarrollo Sostenible (ODS) para que una gran parte de la población pueda satisfacer sus necesidades más básicas con una correcta alimentación, salud, educación y acceso al agua potable.

Hoy todavía, la pobreza, la violencia y la falta de oportunidades limitan el desarrollo comunitario y empuja a millones de personas a abandonar sus comunidades en busca de un futuro mejor. Afortunadamente, hay personas que hacen de su vida un compromiso, que levantan su voz para denunciar las desigualdades e injusticias sociales, y que miran a los más infelices y se comprometen con ellos. 

«Miradas para acompañar» es un viaje al mundo con la mirada atenta y profunda desde experiencias de compromiso y acompañamiento. Queremos mirar la realidad sufriente y denunciar las injusticias, haciendo visible ese mundo de personas excluidas que las políticas globales han convertido en grupos totalmente invisibles e injustamente tratados. Este ciclo pretende ser una invitación a ser “semillas de cambio” en la sociedad.


Gizarte gero eta konektatuago honetan, ez dago migrazioaren berririk ez dakienik. Gaur egun, mundu osoko 258 milioi pertsonari eragiten dio fenomeno horrek.

Familiako lotura, truke ekonomiko eta/edo kultura arlokoak direla eta, pertsona guztien bizitzan du eragina fenomeno horrek, neurri handiagoan edo txikiagoan, bai jatorrizko herrialdeetan eta bai harrerakoetan. Azken horietan, zenbait lider politiko (Trump, Bolsonaro, Le Pen edo Farage, esaterako) zinismoz mintzo dira Giza Eskubideei buruz eta immigranteen kontrako gorrotoa hauspotzen dute. Horrela, azken hauteskundeetako emaitzetan ikusi ahal izan dugunez, “populismo autoritarioari” lotutako politikak oraindik ere aplikatu eta zabaltzen dira, denen izu eta harridurarako.

Hala ere, migrazioa garapenerako behar-beharrezkoa dugu. Hala adierazten du Nazio Batuen Erakundeko Agenda 2030ek. Izan ere, pobrezia mota guztiak mundu osoan desagerraraztea da Garapen Jasangarrirako lehenengo Helburua (GJH). Helburu hori lortuta, populazioak beteta izango lituzke oinarrizko beharrizanak (elikadura egokia, osasuna, hezkuntza eta edateko ura eskura izatea).

Gaur egun, oraindik, pobreziak, indarkeriak eta aukera faltak mugatu egiten dute elkarte garapena eta milioika pertsona bultzatzen ditu, beren etxea eta komunitatea utzi eta etorkizun hobearen bila joatera. Zorionez, badira pertsonak konpromisoa bizi dutenak, desberdintasun eta gizarte bidegabekeriak salatzen dituztenak, zoritxarrekoenei begiratu eta haien aldeko konpromisoa hartzen dutenak. 

“Laguntzeko adi”mundura begira egindako bidaia bat da, begirada zuhur eta sakonez egina, konpromiso eta laguntzako esperientziak abiaburu harturik. Sufritzen ari direnen errealitateari begiratu eta bidegabekeriak salatu nahi ditugu, erakutsi egin nahi dugu politika globalek baztertu, erabat ikusezin bihurtu eta bidegabe tratatu dituzten pertsonen mundua. Ziklo honek gizartean “aldaketarako hazi” bihurtzeko gonbidapena erein nahi du.