DeustoPUSH

extraordinary social ventures

Zure giza proiektua bizkortu!

Deja un comentario

hamarproiektubekadun

Deusto Push giza ekintzaileei zuzenduriko entrenamendu trinkoa da. Programa honen helburua gure inguruan hazten diren startup sozialak abiaraztea  eta merkatuan jartzea da, eragin eta etorkizun handiagoa izan dezaten.

Deusto Push Deusto Entrepreneurship Centrek (Deustuko Unibertsitatea) Bizkaiko Foru Aldundiaren babespean (Bizkailab Programa) sustaturiko proiektua da, Bizkaian eragin narbarmena duten proiektu eta giza startup iraunkor, gorenetzaile eta berritzaileen ekosistema (publiko eta pribatua) sustatzea helburu duena.

Nola egingo dugu? Hamar pausutan bakarrik:
1. Ekintzaile batekin identifikatu, baita zeure paperarekin garapen sozioekonomiko zuzenago eta iraunkorrago baten barruan.
2. Merkatua ulertu: zure bezeroa nor den jakin behar duzu eta bere arimara nola iritsi aurkitu behar duzu.
3. Kutxatik kanpo pentsatu! Imajinatu, asmatu eta hibridatu kontzeptu berriekin, konponbide berdingabe eta iraultzailea eskaini ahal izateko.
4. Zure erakundea identifikatu eta bereizi ozeano urdin erraldoiaren barruan. Negozio eredu berdingabea eta sozialki arduraduna sortzen ikasi.
5. Erakunde eta gaitasun handiko talde bat eraiki, zure ikuspuntua gauzatu ahal izateko.
6. Komunikatu. Zure ikuspuntua, zeregina eta helburuak komunikatu koherentzia eta zentzu etiko batekin.
7. Zenbakiak ulertu eta gehitu erasten duzun balioa zure emaitzaren kontaketan.
8. Kanpoko finantziazioa era desberdinean bilatu berdingabea izateko.
9. Sarean dohainik dauden tresnak erabili zure marka sortzeko eta kokatzeko, baita gauza gehiagotara heltzeko: bezero gehiagotara, kolaboratzaile gehiagotara, kontinente gehiagotara.
10. Azkeneko pausua… Deusto Push-en inskribatu (epe-muga: urriaren 20a).

honakoproiektuenbila zereskaintzendizugu

izen ematea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Escudo Universidad de deusto