Pertsonak

IKERTZAILEAK:

Lourdes Villardón (ikertzaile nagusia)

Lourdes Villardón

Lourdes Villardón naiz. Psikologian doktorea naiz Deustuko Unibertsitatean. Psikologia eta Hezkuntza Fakultatean Curriculum garapena eta didaktika sailan Katedraduna naiz, Deustuko Unibertsitatean. Psikologia, Gizarte Hezkuntza, Gizarte Lana eta Lehen Hezkuntzako graduetan irakaslea naiz, baita Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Formakuntza –masterrean ere. Hezkuntza Doktoregotzan ere irakaslea naiz (irakasgaiak: Garapenaren Psikologia, Oinarrizko Psikologia, Hezkuntza- ikerketa). Nire ikerketak metodologia didaktikoetan eta konpetentzien ebaluaziorako eta garapenerako ingurune elkarreragileetan oinarritzen dira.

e-posta: lourdes.villardon@deusto.es        Tfnoa:+34-944139160       Researchgate          Deusto Research     ORCID


Manuela Álvarez

Manuela Álvarez naiz, Hispaniar Filologian doktorea Deustuko Unibertsitatean, bai eta Gaztelera Hizkuntza atzerritarra bezala irakasteko Masterra Euskal Herriko Unibertsitatean. Egun, irakasle titularra naiz Hizkuntza Moderno eta Euskal Ikasketa sailan. Diskurtso Analisian eta Hizkuntza trebetasunen ikasketan irakaslea naiz gradu ezberdinetan (Hizkuntza Modernoak, Humanitateak, Lehen Hezkuntza) eta Bigarren Hezkuntzako Irakasle masterrean ere. Jarraitzen dudan ikerketa ildoak testu akademikoen ikerketa diskurtsiboa eta idazketa akademikoaren irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak baitan hartzen ditu.

e-posta: manuela.alvarez@deusto.es          Tfnoa: +34-944139258


Arantza Arruti

Deusto Alumni Aran.02

Arantza Arruti Gómez naiz, Pedagogian doktorea eta Aisialdi-Hezkuntzan aditua Deustuko Unibertsitatean. Didaktika eta Curriculum-garapenerako sailko kidea naiz bai eta Irakaskuntza Berrikuntzarako Unitatean ere, Psikologia eta Hezkuntza fakultatean. Egun Gizarte Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzako graduetan irakaslea naiz eta Aisialdi, Kultura, Kirol eta Olgeta Proiektuen Zuzendaritzarako Masterrean eta Giza Garapenerako Aisia, Kultura eta Komunikazioa-  doktoretzan irakaskuntza burutzen dut. Nire irakaste gaiak ondorengoak dira: Didaktika Orokorra eta Gizarte Zientzien Didaktika, Gizarte eta Hezkuntzako eremuetako Programen Planifikazioa, Ikaslean oinarritutako ikaskuntza eta Aisia giro naturaletan. Nire ikerketek honako ildoak jarraitu dute: pertsona ekintzailea eta haren formakuntza, Aisialdiaren hezkuntza giro naturaletan, konpetentzien garapena eta metodologia didaktikoak.

e-posta: aarruti@deusto.es              http://www.arantzaarruti.com/



María José Bezanilla

marijose google+

Maria José Bezanilla Albisua naiz. Hezkuntzan doktorea naiz Londreseko Hezkuntza Institutuan eta irakasle titularra Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko Berrikuntza eta Antolakuntza sailan, Deustuko Unibertsitatean. Halaber, Irakaskuntza Berrikuntzarako Unitateko IKTen arduradun pedagogikoa naiz Deustuko Unibertsitatean. Lehen Hezkuntzan, Gizarte Hezkuntzan eta Erasmus Munsus European Masters in Lifelong Learning: Policy and Management-en irakaslean naiz. Nire irakaskuntza ildoak hauek dira: IKTak eta hezkuntza baliabideak, konpetentzien garapena eta Hezkuntza Birtuala. Era berean, nire ikerketa ildoak Goi Mailako Hezkuntzan konpetentzien garapena eta ebaluazioa, IKT-ak eta irakaskuntza prozesuak unibertsitatean eta konpetentzia orokorrak dira.

e-posta: marijose.bezanilla@deusto.es           Tfnoa: 94-4139000 Ext. 2967      ORCID


 Iciar Elexpuru

Elexpuru 2016

Iciar Elexpuru Albizuri naiz, Pedagogian eta Psikologian lizentziauna. Psikologian doktoreduna Deustuko Unibertsitatean. Psikologia eta Hezkuntzako Fakultateko Didaktika eta Curriculumaren Garapeneko sailean katedraduna naiz Deustuko Unibertsitatean. Lehen Hezkuntzan eta Gizarte Hezkuntzako graduetan irakaslea naiz, bai eta Irakasle Formakuntzako Masterrean eta LifeLong Learning: Policy and Management Europar Masterrean ere. Hezkuntza Doktoretzan honako irakasgaiak burutzen ditut: Garapenaren Psikologia, Ikasketa eta Nortasunaren Garapen, Etika, Ikasketa eta Zerbitzua eta Ikerketa Mintegia. LifeLong Learning: Policy and Management Europar Masterreko koordinatzailea naiz. Nire ikerketa ildoak Balioetan oinarritzen den ebaluazioa eta Bizitza Osoan Zehar ematen den Ikasketa prozesuak dira. Halaber, Mugikortasuna, ingurune elkarreragiletan ematen den ikasketa eta enplegagarritasunari buruzko ikerketa-interesa ere badut

E-posta: elexpuru@deusto.es       Researchgate      Deusto Research       Linkedin


Lirio Flores

lirio

Lirio Gissela Flores Moncada naiz. Hezkuntza Berrikuntzan eta Bizitza Zeharoko ikaskuntzan doktorea Deustuko Unibertsitatean. Hezkuntza Behar Berezien Masterra gainditu nuen Deustuko Unibertsitatean eta Honduras-eko “Francisco Morazán” Estatuko Unibertsitate Pedagogikoan Hezkuntzan Lizentziaduna. Deustuko Unibertsitateko eDuCar ikerketa taldean ikertzailea naiz. Egun Psikologia eta Hezkuntzako Fakultateko irakaslea naiz Pedagogia Terapeutikoko aipamen bikoitzeko arloan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Lanbide Formakuntza eta Hizkuntzen Irakasleen Formakuntzarako Masterrean. Master eta Gradu Amaierako Lanen tutoretza eta zentro ezberdinetan burututako practicum- eko tutoretza batzen duen lan esperientzia dut. Lan esperientzia sakona dut zentro elebidunetako zuzendari gisa eta ingeleseko irakasleen formakuntzan. Halaber, arreta goiztiarren zentroetan ere lan egin dut. Nire ikerketa interesak hauek dira: Hezkuntza inklusiboa, aniztasunarekiko jarrerak, ingeleseko irakasleen formakuntza, ingeleseko irakesle aktiboak eta praktika inklusiboak.

e-posta: lirioflores@deusto.es      Researchgate       ResearcherID:  P-5063-2014      ORCID       Linkedin


Rocio García

rgc

Rocío García naiz. Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultatean Ikerbasque Research Fellow. Marie Curie ikertzailea izan naiz Cambridge-eko Hezkuntzako Fakultatean eta ikertzaile elkartua Wolfson Collegen. Doktorea Bartzelonako Unibertsitatean. Nire ikerketa lana Lehen Hezkuntzako ikaskuntza dialogikoan, helduen eta haurren arteko elkarrekintzetan eta haurren giza eta adimen garapenean oinarritzen da. Europar Ikerketa Marko Programetako proiektu anitzetan burutu dut ikerketa hau (FP6, FP7, H2020) bai eta Estatuko Ikerketa I+D planetan ere lau proiektuak, europar eta estatuko biren ikertzaile nagusia izan naizelarik. Hezkuntza eta Psikologia saileko Inpaktuzko aldizkari zientifikoetan argitaratu dut. Ekarpen hauek, Hezkuntza Jarduera Arrakastatsuen bidez, emaitza akademikoak gora egitera lagundu dute bai eta elkarbizitza hobetzera ere. Jarduera Arrakastatsu horiek 600 eskola baino gehiagoetan aurrera eramaten ari dira. Egun Hezkuntza Ikerketa Elkarte Disziplinanitzearen buru naiz (AMIE) eta WERA (World Educational Research Association)-ko ordezkaria.

e-posta: rocio.garcia@deusto.es


Ana García-Olalla

Ana García- Olalla naiz, Deustuko Unibertsitatean Pedagogian doktorea. Psikologia eta Hezkuntzako Fakultateko irakasle titularra naiz, Lehen Hezkuntza, Gizarte Hezkuntza eta “Hezkuntza Zentroen Zuzendaritza eta Kudeaketa” masterrean hain zuzen ere. Egun, Hezkuntzaren Berrikuntza eta Antolaketa Saileko zuzendaria naiz eta Irakaskuntzaren Ebaluazio eta Kalitateko arduraduna Irakaskuntza Berrikuntzarako Unitatean. “Hezkuntza Zentroen Zuzendaritza eta Kudeaketa” masterra koordinatu dut, bai eta zuzendarien etengabeko formakuntza eta honen mintegi iraunkorra. Bestalde, irakasleen eta zuzendaritza taldeen formakuntzan eta ikastetxeen aholkularitzan parte hartu dut. Nire ikerketa ildoa eta argitalpenak honako gaiak dituzte ardatz: zuzendaritza eta lidergoa, zuzendaritza taldeak, konpetentziak, goi mailako hezkuntzako kalitatea eta berrikuntza, irakaskuntzaren ebaluazioa eta kalitatea, konpetentziak eta irakasleen garapen profesionala.

E-mail: ana.garciaolalla@deusto.es


Oihane Korres

oihane

Ohiane Korres naiz. Hezkuntza Berrikuntzan eta Bizitza zehar-ko ikasketan doktorean naiz Deustuko Unibertsitatean. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Hezkuntza eta Hizkuntza Irakaskuntzako Masterra egin dut Deustuko Unibertsitatean. Ikusentzuneko komunikabideetan lizentziaduna naiz Euskal Herriko Unibertsitatean eta Ikus entzunezkoen eta ikuskizunen produkzioan goi mailako teknikoa, Tartanga Institutuan. Egun, Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko irakaslea naiz, Lehen Hezkuntzako Graduan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Bachilergoko, Lanbide Heziketa, eta Hizkuntza irakasle formakuntzarako Masterrean ere. Ikertzailea naiz eDucaR ikerketa taldean eta honen komunikazio arduraduna. Baloreen garapena, nerabezaroa, komunikabidean eta IKT-ak dira nire ikerketa ildoak.

e-posta: oihane.korres@deusto.es         Researchgate 


Zoe Martínez de la Hidalga

Foto_equipo_Zoe

Zoe Martínez de la Hidalga naiz. Pedagogian lizentziaduna. Didaktika eta Curriculum Garapen sailean irakaslea naiz. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Bachilergoko, Lanbide Heziketa, eta Hizkuntza irakasle formakuntzarako Masterra zuzentzen dut. Lehen Hezkuntzako Graduan irakaslea naiz Familia eta Eskola irakasgaian, Practicum-a eta Gradu Amaierako Lanetan ere. Bigarren Hezkuntzako Irakasleen formakuntzako Masterreko talde baten tutorea naiz (Familia eta Hezkuntza, Tutoretza ekintza, Lanbide Orientabidea, Ikasleen identitatea eta Master Amaierako Lana). Nire ikerketa ildoak irakasleen identitatea eta haren garapen profesionala, tutoretza eta orientazioa eta ikasketa inguru elkarreragileak dira.

e-posta: zoe@deusto.es       Tfnoa:  +34944139135      Researchgate   ORCID


Jessica Paños 

Soy Jessica Paños Castro, Licenciada en Administración y Dirección de Empresas (UPV-EHU), Graduada en Educación Primaria por la Universidad de Deusto y Máster en Desarrollo y Gestión de proyectos de innovación didáctico-metodológica en Instituciones Educativas por la Universidad de Mondragón. Actualmente soy profesora y doctoranda en la Facultad de Psicología y Educación en los grados de Educación Primaria y Ciencias de las Actividad Física y del Deporte, y en Educación Social y Trabajo Social.
Mis líneas de investigación versan en torno a la competencia emprendedora, el espíritu emprendedor, las competencias genéricas y las metodologías activas.

Visitación Pereda

Visitacion pereda

Visitación Pereda Herrero naiz. Pedagogian lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean eta Hezkuntza Zientzian doktorea Oportoko Unibertsitatean (Portugal). Gaur egun Berrikuntza eta Hezkuntza Antolakuntza eta Didaktika sailean irakasle titularra naiz. Egun, irakasle titularra naiz berrikuntza, hezkuntza antolakuntzako sailan, Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza fakultatean. Lehen Hezkuntzako graduan eta Gizarte Hezkuntza eta Gizarte lana gradu bikoitzan irakaslea naiz, bai eta Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Formakuntza Masterrean eta Hezkuntza zentoen zuzendaritza eta kudeaketarako Unibertsitateko Masterretan ere. Halaber, Hezkuntza doktoretza programan ere Hezkuntzaren Teoria, Hezkuntza Sistema Garaikideak, Ingeleseko aipameneko Practicum-a, Zuzendaritza eta Lidergoa, Zuzendaritza talde gisa, Antolakuntza, Irakasle zentroen funtzionamendu eta planifikazio irakasgaiak ematen ditut. Bestalde, Zentroen zuzendaritza eta kudeaketarako masterreko koordinatzailea naiz. Nire ikerketa ildoak ondokoak dira: hezkuntza errealitatearen analisia ikuspegi historikotik, teorikoa edo/eta konparatzailea, Hezkuntza Teoria eta historia irakasteko espazio berriak, lidergoa, hezkuntza zentroek zuzendaritza eta kudeaketa, komunikabideak, NNTT eta bizitza zaharoko ikasketa

e-posta: visi.pereda@deusto.es             Tfnoa. +34944139223            Research Deusto


Erlantz Velasco

foto_erlantz

Erlantz Velasco Luzuriaga naiz, Doktorea Deustuko Unibertsitatean. Historian lizentziaduna naiz eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Bachilergoko, Lanbide Heziketa, eta Hizkuntza irakasle formakuntzarako Masterra burutu nuen. Gaur egun eDucaR ikerketa taldeko kidea naiz, bai eta Gorputz Heziketako Zientziak eta Lehen Hezkuntzako gradu bikoitzan irakaslea. Nire ikerketa lana idazketa akademikoaren ikas-irakas prozesuetan eta gizarte zientzien didaktikan oinarritzen da.

e-posta: erlantz.velasco@deusto.es


Beatriz Villarejo

BeaBeatriz Villarejo Carballido naiz. Hezkuntzan doktorea naiz Bartzekonako Unibertsitatean. Ikertzaile posdoktorala naiz Deustuko Unibertsitateko eDucaR ikerketa taldean. Proiektu lehiakor anitzetan parte hartu dut (FP6 eta I+D) eta inpaktuzko hezkuntza-aldizkari zientifikoetan argitaratu dut. Nire ikerketa interesak online Genero Indarkeriaren aurkako gizarteratze prebentiboan, gizarte inklusioa, giza-talde ahulen parte hartze demokratikoa eta hezkuntza hobekuntza dira.

e-posta: beatriz.villarejo@deusto.es

Tfnoa:  +34 944 139 003  Ext. 3217       ORCID


Concepción Yániz

ConcepcionYanizConcepción Yániz Alvarez de Eulate naiz. Filosofian eta Hezkuntza Zientzietan doktorea naiz, Neurozientzian Masterra, Pedagogian eta Psikologian lizentziaduna. Didaktika eta Garapen Curricularra sailean irakasle titularra naiz Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultatean. Gizarte Hezkuntzan, Gizarte lanean, Lehen Hezkuntzako graduetan, Bigarren Hezkuntzako irakasleen formakuntza masterrean irakaslea naiz, bai eta Hezkuntza Doktoradutzan ere ondoko irakasgaietan: Hezkuntzaren Psikologia, Garapenaren Psikologia, Ikasketa eta Nortasunaren garapena, Hezkuntza aldizkari zientifikoetan argitaratzea. Berrikuntza eta Bizitza Zeharreko ikasketako Doktoradutza Programa zuzentzen dut. Nire ikerketa ildoak bizitza zeharreko ikasketa, formakuntza eta ikasteko konpetentzia dira.

e-posta: cyaniz@deusto.es  Deusto ResearchResearchgate    ORCID

Teléfono: +34 944 139 003 Ext. 2068/2697   Web


Lara Yáñez

Lara Yañez Marquina naiz, Fisikan lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean eta Hezkuntzan doktorea Deustuko Unibertsitatean. Egun, Didaktika eta Curriculum Garapenerako Saileko irakaslea naiz, Psikologia eta Hezkuntza Fakultatean. Bai Lehen Hezkuntzako graduan bai Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak + Lehen Hezkuntzako gradu bikoitzean irakasten dut (ikasgaiak: Natur Zientziak eta bere Didaktika I, Matematika eta bere Didaktika II eta Matematika eta bere Didaktika III). Horrez gain, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasle formakuntzarako graduondoko MALaren koordinatzailea ere banaiz. Nire ikerketa interesak metodologia didaktikoek eta zenbait aldagai afektibok (antsietate matematikoak eta matematikarekiko jarrerek) matematikarako konpetentziaren garapenean duten eraginean oinarritzen dira.


 LAGUNTZAILEAK:

Álvaro Moro

2016 byn

Álvaro Moro Inchaurieta naiz, Soziologian lizentziaduna eta bi master burutu ditut: Parte Hartzea eta Garapen Komunitarioa eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Hizkuntzen irakasketa. Egun Ikerketa Metodo eta Tekniken irakaslea naiz Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultatean. Bertan Lehen Hezkuntza eta Gizarte Hezkuntzan irakaslea izan naiz, bai eta Bigarren Hezkuntzako masterrean ere. Berrikuntza eta Bizitza Zeharroko ikasketa doktoretza programan burutu nien nire tesia, Deustuko Unibertsitateko Erasmus programan dauden ikasleen mugikortasun akademiko eta nazioartekoan izandako esperientzietan zentratuta. Orain arte, nire ikerketa lana konpetentzien garapenean, mugikortasun akademikoan eta goi mailako ikasleen  enplegagarritasunean oinarritu da.

e-posta: alvaro.moro@deusto.esResearchgate     ORCID


IKERTZAILEAK FORMAKUNTZAN:

Icy Anabo 

IcyIcy Anabo Fresno naiz. Terapia Okupazionalean lizentziaduna naiz Filipinas-Manilako unibertsitatean eta behar bereziak dituzten pertsonekin lan egun nuen sei urtez. Ondoren, Erasmus Mundus-eko Lifelong Learning: Policy and Management en la UCL – Institute of Education Erresuma Batuan eta Deustuko Unibertsitatean. Egun FPI bekaduna naiz Deustuko Unibertsitatean. Nire ikerketa ildoak hauek dira, batetik, Ikasleen mugikortasun globalaren bidezko ikasketa eraldatzailea eta kulturanitza. Bestetik, sare sozialen erabilera ikerketan eta ikasleen online komunitateen garapena.

e-posta: icyanabo@deusto.es        LinkedIn     ORCID     Researchgate     Academia


Ariane Diaz Iso 

unnamedAriane Diaz Iso naiz, Lehen Hezkuntzan graduatua (pedagogia terapeutikoko aipamenarekin) Deustuko Unibertsitatean eta Mintzaira, Komunikazio eta bere Patologiei buruzko masterra Salamancako Unibertsitatean. Deustuko Unibertsitateko Hezkuntza programako ikertzaile predoktorala naiz eta ONISEE proiektuan (Eusko Jaurlaritzaren ikerketa-proiektu konpetitiboa) parte hartzen dut. Proiektu honetan, unibertsitateek eskualdeen garapen sozioekonomikoan duten inpaktua aztertzen ari gara.

e-posta: ariane.diaz.iso@deusto.es


Luana Ferreira

Luana Ferreira naiz. São Paulon jaio nintzen, Brasilen, eta FPI bekaduna naiz Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultatean. Pedagogian lizentziaduna naiz eta negozioetan masterra. Energia sektorean 9 urtez lan egin ondoren, nire jatorrizko formakutnza arlora bueltatzeko erabakia hartu nuen eta Kopenagen  Erasmus Mundus en Lifelong Learning masterra egin nuen. Esperientzia honek kultura ezberdinen arteko erlazioetan sakonki interesatzera eraman ninduen. Gauzak horrela, egun mugikortasun birtualari buruz ikertzen dut. Hau da, herrialde ezberdinetako talde unibertsitarioak konektatzeko erabiltzen diren teknologietan interesatuta nago, konkretuki horien ahalmenean konpetentzia intertulturala lantzeko.

e-posta: luana.ferreira@deusto.es


Andrea Khalfaoui

Andrea Khalfaoui Larrañaga naiz, Haur Hezkuntzan graduatua eta Gizarte eta Hezkuntzako Eremuen Ikerketa masterra Euskal Herriko Unibertsitatean. Eusko Jaurlaritzako predoc programako ikertzaile predoktorala naiz Deustuko Unibertsitatean. Ikas Komunitatetan ikerketarako azpisare Unibertsiarioko kidea naiz (IKUBAS) bai eta Hezkuntza Ikerketarako Elkarte Multidisziplinarrekoa ere (AMIE). Deustuko Unibertsitateak zuzendutako I+D proiektu batean parte hartu dut bai eta H2020ko programako beste proiektu batean ere Bartzelonako Unibertsitatean. Nire ikerketa interes nagusiena bat dator tesiaren gaiarekin: ikasketa eta elkarbizitzaren hobekuntzan zuzendutako kultura ezberdinetako Haur hezkuntzako umeen arteko elkarrekintzak

e-posta: andrea.khalfaoui@deusto.es    Tfna: +34 944 139 003  Ext. 3217  ORCID  


Olga Khokhotva

OlKh

Olga Khokhotva naiz. Ingelesa Atzerritar Hizkuntzaren Irakaskuntzan lizentziaduna naiz, Semey State Pedagogical University-n (Kazajstán). Erasmus Mundus-eko “Lifelong Learning: Policy and Management: Politika eta Kudeaketan Masterra egin nuen Aarhus-eko Unibertsitatean (Danimarkan), Deustuko Unibertsitatean (Espainian) eta Londreseko University College (Erresuma Batua). Halaber, irakasleen formakuntzarako instruktore gisa tituluduna naiz,  Cambridgeko Unibertsitatean. Egun, Deustuko Unibertsitatean doktorego ikaslea naiz, bai eta FPI bekaduna ere. Nire ikerketa ildoak hauek dira: irakaskuntza-ikaskuntza eraginkorrak, helduen hezkuntza eta garapen profesionala, baloreen garapena, politiken azterketa eta irakasleen ikasketarako Lesson Study-k dituen ikuspegiak.

e-posta: olga.khokhotva@opendeusto.es  

Escudo Universidad de deusto