Deustuko Uniberstiateko Etika Aplikatuko Zentroaren helburua blog honekin, zentroaren jatorrizko helburuak betetzen laguntzea da. Alegia, justizia soziala, bizikidetasun baketsua, pertsonen duintasuna eta bizitza sozial, politiko eta ekonomikoan parte-hartzeko eskubidea bermatzen duten praktikak (banakoak eta kolektiboak) aztertzea eta sustatzea.

Konbentzituta gaude, ezagutzaren transferentzia, egiten den ikerkuntzaren emaitzen eztabaida publikoa, eta etika publikoaren inguruko iritzien zabalkuntza eta eztabaida beharrezkoak direla helburu horiek betetzeko.

Blog honek bi eduki mota dauzka:

“Berriak” atalean, Etika Aplikatuko Zentroari buruzko informazioa aurkituko duzu. Helburua EAZaren proiektu, argitalpen eta jarduerak ezagutzera ematea da.
“Begiradak” atalean EAZko ikerlarien iritzi artikuluak aurkituko dituzu. Etika Aplikatuko Zentroak ez du bere ikerlariek diotenaren ardurarik, berariaz halaxe jakinarazi ezean.

Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroari buruzko eta bere helburu, ikerketa proiektu edo hezkuntza jarduerei buruzko informazio gehiago jasotzeko, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko webgunera jo ezazu.