{"id":287,"date":"2015-09-30T17:04:21","date_gmt":"2015-09-30T15:04:21","guid":{"rendered":"https:\/\/preblogs.deusto.es\/euskalgaiak\/?p=287"},"modified":"2015-09-30T17:04:21","modified_gmt":"2015-09-30T15:04:21","slug":"garbizaletasun-beharra-edo-garbizalekeria-beharra-xxi-mendeko-iruzurra","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.deusto.es\/euskalgaiak\/garbizaletasun-beharra-edo-garbizalekeria-beharra-xxi-mendeko-iruzurra\/","title":{"rendered":"Garbizaletasun beharra edo garbizalekeria beharra?  XXI. mendeko iruzurra"},"content":{"rendered":"<p>[Alex Uriarte Atxikallende Euskal Filologiako ikasleak eta Euskal Gaien Institutuko kolaboratzaileak bidalitako testua]<\/p>\n<p>Kirol gorena, XXI. mendeko opioa, egungo entretenimentu modu nagusia,\u00a0 masak mugiarazten (edo geldiarazten) dabezana. Futbola. Baina \u201cel deporte rey\u201d dalakoa guzur handi bat ete? Galdera arriskatua baloiaren mendean, kirolaren mendean eta batez be kirol garbizaletasunaren mendean egiteko, inondik inora.<\/p>\n<address style=\"text-align: center;\"><a href=\"https:\/\/blogs.deusto.es\/euskalgaiak\/wp-content\/uploads\/sites\/42\/2015\/09\/ironman.jpg\"><img fetchpriority=\"high\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter size-large wp-image-288\" alt=\"ironman\" src=\"https:\/\/blogs.deusto.es\/euskalgaiak\/wp-content\/uploads\/sites\/42\/2015\/09\/ironman-1024x627.jpg\" width=\"474\" height=\"290\" srcset=\"https:\/\/blogs.deusto.es\/wp-content\/uploads\/sites\/42\/2015\/09\/ironman-1024x627.jpg 1024w, https:\/\/blogs.deusto.es\/wp-content\/uploads\/sites\/42\/2015\/09\/ironman-300x183.jpg 300w, https:\/\/blogs.deusto.es\/wp-content\/uploads\/sites\/42\/2015\/09\/ironman.jpg 1600w\" sizes=\"(max-width: 474px) 100vw, 474px\" \/><\/a>Iturria: www.ironman.com<\/address>\n<p>Ondo jakinekoa da joandako hamarkadatan kirolaren munduan dopajearekin lotutako eskandaluek zer nolako zeresana eta oihartzuna izan dabeen. Hamaikatxo golengatik irabazitako partidak, Frantziako Tourra zazpitan irabaztea erreskadan, errekor itzelak hamaikatxu maratoi eta lasterketatan, ultraman eta ironman moduko proba basatiatan lortutako datu eta emaitza jainkotiarrak\u2026 Egin daigun berba argi, hau guztia sineskaitza da, edo halan izan beharko leike behintzat.<\/p>\n<p>Baina zeresan handiena emoten dabena zera da, kirol gehienak aldaketarako bideari ekin deutseela jarraitzaileon fedea\u00a0 berreskuratzearen, sinesgarritasunaren eta ikuskizun gizatiarren (eta ez jainkotiarren) bila. Iragan ilundun kirolek, txirrindularitzak, atletismoak, igeriketak edota triatloiak (ironman, ultraman, sprint eta bestelango azpigeneroak barne) erreformarik zorrotzenak jarri dabez abian azken urteotan. Aldaketa horreen artean, besteak beste, pasaporte biologikoarena dago: kirol-organismoek kirolariei hareen datu fisiologikoen profil bat sortzen deutse eta edozein substantziak datu horreek aldatzen dabezanean automatikoki detektatzen da.<\/p>\n<p>Baina konparaketa saihestezina dan lez, igez Frantzian prentsa nazionalera \u00a0filtraturiko informaziona plazaratu beharra sentiduten dot. Bertan, azken lau urteotako (kirolaren erreforma garbizalearen urteotako) dopaje kasuak\u00a0 agertzen dira.\u00a0 Batzuentzat sinestezina izan arren, dopaje kasu gitxien eukezen kirolak iragan zikindunak ziren eta batez be, txirrindularitza zein atletismoa. Kasualidadea? Ez dot uste. Beste muturrean, barriz, \u201csinesgarri eta segurutzat\u201d jotzen ebezen \u00a0kirolak egoazen, batik bat errugbia eta batez be futbola, beste danan ganetik.<\/p>\n<p>Honegaz guztiagaz, ez dot futbolzaletasuna kritikatuteko helbururik. Kirolen arteko bardintasuna bultzatzea da neure helmugea, eta baita \u00a0gaur egungo ustezko kirol fidagarrienaren fidagarritasun-eza salatzea be. Ez neuke pare bat kontutxo aipatu bage amaitu gura. Batetik, Bernd Schuster entrenatzaile alemana Real Madrid talde ahalguztidunetik modu txarrean kaleratu ebenean, ondorengo deklazinoak egin ebazen, neure ustez oso adierazgarriak diranak<i>: \u201cEn el mundo del f\u00fatbol profesional es bastante frecuente el consumo de medicamentos. Los m\u00e9dicos y fisioterapeutas siempre nos daban algo y lo tom\u00e1bamos sin rechistar, era parte de nuestra profesi\u00f3n y rutina. Incluso hoy en d\u00eda, much\u00edsimos jugadores de \u00e9lite tienen consigo m\u00e1s tabletas y p\u00edldoras que desodorante y perfume. Siempre necesitan tomar algo por alg\u00fan motivo.\u201d <\/i><\/p>\n<p>Bestetik, orain dala ez asko egunkari batzuetan irakurritakoak aipatu gura neukez. Baten, Atl\u00e9tico de Madrid taldeak antidoping kontrol bat saltatu ebala jartzen eban, Europa League-eko titulua lortu osteko ospakizun eta jaialdian egoazala esanez.\u00a0 Beste baten, ostera, arreta deitu eta asko pentsarazi eustan Australiako talde txiki batean jazotako eskandalua egunkarien kirolen alorreko azken orrialdeko behekaldean agertuteak. Izan be, talde horretako 34 jokalari esteroidez eta nandrolonaz (estimulatzaile oso gogorrak, hasikeran animaliekaz erabiltzeko sortuak) dopatuta harrapatu ebezela kontatzen zan. Horrelango zer edo ha geurean lehen orriko titularra izango litzake zalantza barik. Gatxa da esaten, baina gaur egun garbizaletasunak ez dauko lekurik kirolean. Garbizaletasuna barik, garbizalekeria behar da egunean-egunean agertzen diran dopaje kasuekaz amaitzeko eta kirola barrutik garbitzeko.<\/p>\n<p>Prentsaren papera hain erabakigarria dan gizarte honetan, antza danez gauza batzuk ez dira lau haizetara zabaldu behar, kirolaren osasunerako. Edo kirol eta talde haundien osasunerako ete zan? Ez nago seguru\u2026 Baina dana dala, bien bitartean jarraitu daigun Frantziako mendietara Tourra ikustera joaten, domekatan Katedralean garrasi egiten edo pilota frontoi hotzak berotzen, euskal gizartean kirolak \u2013kirol sano, herrikoi eta sinesgarriak- oraindik be badauko lekurik-eta.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>[Alex Uriarte Atxikallende Euskal Filologiako ikasleak eta Euskal Gaien Institutuko kolaboratzaileak bidalitako testua] Kirol gorena, XXI. mendeko opioa, egungo entretenimentu modu nagusia,\u00a0 masak mugiarazten (edo geldiarazten) dabezana. Futbola. Baina \u201cel deporte rey\u201d dalakoa guzur handi bat ete? Galdera arriskatua baloiaren mendean, kirolaren mendean eta batez be kirol garbizaletasunaren mendean egiteko, inondik inora. Iturria: www.ironman.com Ondo &hellip; <a href=\"https:\/\/blogs.deusto.es\/euskalgaiak\/garbizaletasun-beharra-edo-garbizalekeria-beharra-xxi-mendeko-iruzurra\/\" class=\"more-link\">Jarraitu <span class=\"screen-reader-text\">Garbizaletasun beharra edo garbizalekeria beharra?  XXI. mendeko iruzurra<\/span> irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span> <\/a><\/p>\n","protected":false},"author":443,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-287","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sin-categoria"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/euskalgaiak\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/287","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/euskalgaiak\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/euskalgaiak\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/euskalgaiak\/wp-json\/wp\/v2\/users\/443"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/euskalgaiak\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=287"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/euskalgaiak\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/287\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":290,"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/euskalgaiak\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/287\/revisions\/290"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/euskalgaiak\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=287"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/euskalgaiak\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=287"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/euskalgaiak\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=287"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}