Bilatu

Atalak

Txat

Erantzunaupaa 16.06.2014 11:00
neskak kirol gehienetan baztertuta uzten dira,mutilak baino kalitate gutxiago dugula uste dute askok
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 11:00
denok omen gaude ez konforme, baina "la viiiddaaaa sssiiiiiguuue iguuuuuaaaalllll!
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 11:00
neskak profesionalak direnean beste soldata bat behar dute baita euren familia aurrera ateratzeko, nire ustez ez da bidezkoa mutilek hainbeste izanda emakumeek beste soldata bat behar izatea
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:58
eta nesken taldeak? noizko profesional?
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:54
Opioa …. nire ustez, hori baino txarragoa da… "Ogi eta zirku" horrekin…kokoteraino nago!!!! Posible baldin balitz, intsumisoa izango nintzateke
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:54
herriaren opioa da zalantzarik gabe, izan ere, orain mundialaren aitzakiarekin murrizketak egiten ari dira, eta hiritarrak futbolarekin tontotuta daudenez ez diete murrizketei kontra egiten.
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:54
ondo ikusten duzue umeak hain gazteri, profesional gisa tratatzea Lezaman eta halako lekuetan?
ErantzunIru 16.06.2014 10:53
Gaur egun futbolak nagusitasun handia du eta bestelako arazoak alde batera lagatzen ditugu, askotan garrantzia handiagokoak direnak.
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:51
dudarik gabe!
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:51
futbola herriaren opioa?
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:49
kotxeak bidegorrietan aparkatzen badute izuna mereziko dute
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:49
Irakurri nuen Bilbon autobusak moldatuko dituztela bizikletak eramateko, atzeko aldean……hori ona izango litzateke, ezta? Nahiz eta bidegorri ez izan, edo aldapatsuegia izatekotan … arazorik ez!!!
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:45
Zaila da hiri oso bat bidegorrien bidez konektaturik egotea. Bidegorriak ondo planifikatu behar dira.
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:43
Nire iritziz, kalitatea kantitatea baino garrantzitsuagoa da. Hain zuzen, bidegorrien arazo nagusia mantenua da.Adibidez, nik behin istripua eduki nuen lurrean motorr olioa izateagatik
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:42
Broma da eh.. :))))))))))
ErantzunItziar 16.06.2014 10:42
Bizikleta hartzea errazagoa izan beharko litzateke, herriko edozein puntutik gai izan beharko ginatekelako erdigunera edota nahi dugun lekura heltzeko. Hori bidegorri gehiago jarriz lortuko litzateke.
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:41
Nire ustez Bilbo da bidegorri onenetakoak dituena
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:41
Nire ustez oso polital dira.
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:40
ez dut uste politikarekin zerikusia dutenik
ErantzunKatxiporreta 16.06.2014 10:40
Herri batzuetan nahiko hedatuta daude bidegorriak, baina Bilbon adibidez nahiko zaila da leku guztietara ailetgatzea.
Publish
😉😐😡😈😯😛😳😮😆💡😀👿😥😎😕

Artxiboak

Iruzkin berriak

Etiketak

Mar 01 2017
5 iruzkinak

Sagardotegira MARTXOAREN 17an, ostirala! Egin txotx!

Egin txotx, bai horixe!  Amorebietako Uxarte baserrira joatekoak gara aspaldiko partez, MARTXOAREN  17an, OSTIRALA. Deustutik arratsaldeko 19ak aldera irtenda eta gaueko 12etarako bueltan Deustun izateko , eta seguru gaudenez oso-oso gustura ibiliko zarela gurekin etorriz gero, animatu nahi zaituztegu izen ematera. Parranda  polit-polita egingo dugu, ez dudarik izan, euskaldun giroan. Eman izena martxoaren 10a BAINO LEHEN Euskal Irakaslegoan!( 10€ko fidantza jarrita)  Egin txox! 

Egin txox!

…eta dantzan, euskara ahoan; eta koplatan, euskara ahoan; eta kantuan, euskara ahoan; ezagutu sagardogintza, euskara ahoan; eta baserri tradizionalaren  erronkak(www.uxarte.com)

kantatu ere, ugari kantatuko ditugu! euskara ahoan

GOGORATU GURE KANTU LIBURUXKA LANKOPI FOTOKOPISTEGIAN DUZULA ESKURAGARRI, EDO BLOG HONETAN BERTAN ERE BAI!

 

Uxarte baserria,Amorebieta.

Arratsaldeko 7ak aldera irten Deustutik, gaueko 12etan bueltan.

Autobusa eta bazkaria, 40€.    IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: OSTIRALA, martxoak 10,

EUSKAL IRAKASLEGOAN.(ADI, GUTXIENEKO KOPURUA BEHAR DUGU BUSA BETETZEKO!)

ETA SAGARDOGINTZAZ GEHIAGO JAKIN NAHI BADUZU, HONA HEMEN GUNE INTERESGARRI BATZUK:

 

UXARTEKO SAGARDOGINTZA

SAGARDOGINTZA

SAGARDOA BIZKAIAN

 SAGARDOGINTZA PAUSOZ PAUSO 

BASERRIKO SAGARDOAREN PROZESUA

Deusto
           Euskal Irakaslegoa

Hizkuntza Zentroa.

 

Abe 15 2016
0 iruzkin

GABON KANTUAK

Kaixo lagunok:

Aurten ere, Gabonak edo Eguberriak hurbil daudela-eta, ABENDUAREN 21ean, asteazkena, eta 22an, osteguna, Mendeurreneko eraikinaren sarreran  elkartuko gara GOIZEKO 11:00etan,  gabon kanta batzuk kantatuaz, garaiari berea emateko; Etorriko zara, ezta?

Ez dituzula kantak ezagutzen? ez dakizula nolako musika duten? Lasai!   Abenduaren 19an, astelehenean, entsegu txiki bat egingo dugu DeustoCampus-en lokaletan(egurrezko eskaileretan gora), goizeko 10:45etik, 11:15era; etorri lasai!

Eta horrekin nahikoa ez baduzu, hemen dituzu kanten letrak eta musikak, etxetik preparatuta etortzeko!

GABON KANTEN LIBRETOA. (Deustuko LANKOPIn ere salgai, merke eta ondo!)

kanten doinuak-eta entzun nahi badituzue, berton jarri dizkizuegu esteka batzuk, HORRELA entseatu ahal izango duzue. Ez daukazue aitzakiarik ez etortzeko! Zatozte, ederto pasatuko dugu eta!            Alaken   Birjina maite  Hator,hator  Olentzero Dringilin-dron Din-dan-don  Gabeko izar argitsuena Kanpaiak jaietan  Kanta alleluia Mesias    Zatozte kristauak(Adeste Fideles) Pozkarioz kanta dezagun   ez dauko bixiguak  lo dago gure haurtxoa

HATOR HATOR(DOC) OLENTZERO/DOC) MESIAS(DOC) KANTA ALLELUIA(DOC) KANPAIAK JAIETAN(DOC) GAUR GABON(DOC) GAUEKO IZAR(DOC) EZ DEUKO BEXIGUAK(DOC) DINDANDON(DOC) DRINGILINDRON.GABON GABIAN(DOC)  HATOR HATOR.HORRA MARI DOMINGI(DOC) ZATOZTE KRISTAUAK/GAU IXILA(DOC) OLENTZERO(DOC)

ETORRI ENTZUTERA, ETORRI KONTATZERA, ETORRI KANTATZERA!

Mai 31 2016
Iruzkin 1

Gorbeian ibili dira Garbiñe eta bere “kuttuntxoak”!

Pasa den Barikuan izan zen, 2016ko maiatzaren 30a. Goizean goiz abiatu ziren, Deustutik Gorbeiara!

 

garbi gorbeian ikasleekaz  1 2016 maiatz 27(Girotu nahi duzu irudia?  Egin gainean klik!)

Eta gora eta gora…

garbi gorbeian ikasleekaz 2016 maiatz 27(uneak behar duen emozioa entzuteko, egin gainean klik!)

Gurutzeraino!

Zorionak!

 

Mai 24 2016
0 iruzkin

zuhaitzak ezagutzeko eta gozatzeko tailerra kanpora daramagu asteon!

Kaixo, zuhaitz zaleok:

Ikasturtean zehar, hilean behin-edo bildu izan gara Euskal Irakaslegoan tartetxo batean zuhaitz batzuk ezagutzeko, eta elkarrekin solasean aritzeko goxo-goxo, ezta?

adarrez_adar 1  2016otsailak 3

Arreta handiz baina, bai horixe!

DSC_0058

Eta maiatzarekin batera, gure “jakituria” guztia “aireatzea” erabaki dugu, eta ostegun honetan, maiatzak 26 Unibertsitateko zelaira aterako gara 10 eta erdietan, ordu erditxo batez edo, zuzen-zuzenean disfrutatzeko hain lagun handiak ditugun zuhaitz eder horietako batzuen laguntasunean. Bazatoz, ala?

hostoak

Api 18 2016
28 iruzkinak

Triste, oso triste; guztiz saminduta; Jabitxu gure lagun eta lankidea zendu zaigu gaur, 2016ko apirilaren 14an. Francisco Javier Subinas Elorriaga, agur eta ohore! Betirarte, Jabitxu!

Jabitxu60

Bilbok irakasle handi bat galdu du.

Ez da bere izena historia liburuetan azalduko, Bilbok ez dio kale bat eskainiko, ez du omenaldi handirik jasoko, baina Jabi Subinasek ondo merezia du gure aitortza eta esker ona. Zenbat pertsona erakarri ote ditu euskararen mundura Bilbo erdaldunean?

Lan isilean, 1981eko lehen eskolako ikasle haietatik hasi eta astearte honetan azken eskola eman dien ikasleetara, zenbat eskola ordu? Zenbat ariketa? Zenbat idazlan zuzendu? Zenbat hitz aspertu? Zenbat?

Atera kontuak 35 urte euskara irakasle lanetan. Herri eta gizarte honen euskalduntzeari egin zezakeen ekarpenik handiena egin dio. Euskara xamur eta gozo irakatsi, ezer egingo ez balu bezala, ikasle zahar eta gazte, hango eta hemengo guztiengan euskararen hazia erein. Bere xumean handi, gizatasunez.

Lankide eta lagunoi esker oneko hitzak baino ez zaizkigu ateratzen. Deustuko Unibertsitatean, Euskal Irakaslegoan, ez dugu ez ahaztuko bere lan handia, eta eskertu egingo diogu astelehenean, hilak 18, Karmengo elizan bere aldeko elizkizunean. Gonbidatuta zaude.

(EGIN KLIK GOIKO “IRUZKINAK” GLOBOTXOAN, MEZU ETA OHAR GUZTIAK IRAKURTZEKO!)

Ots 01 2016
Iruzkin 1

Agate Deunaren koplak, Deustuko Unibertsitatean.

Kaixo lagunok,

Urtero legez, aurton ere batuko gara otsailaren 4an, ostegunean, goizeko 11etan  “Santa Ageda” koplak kantatzeko. Etorriko zara, ezta?

 

Otsailaren 2an, asteartean, entseatzeko bilduko gara 11etan, Irakaslegoko 035. gelan.

badaezpada, hementxe dituzu koplak, zeure kontura entseatu nahi baduzu-edo:

SANTA AGEDA

DIOS TE SALVE

Urt 31 2016
0 iruzkin

Bilboko Udalaren 2016ko Kultura programazioa, esku-eskura!

Bilboko Udalaren  Kultura Sailak 2016ko Kultura programazioa aurkeztu du,   “Kulturak edertu egiten zaitu” izenburupean, aurten Udalak martxan jarriko dituen kultura eta aisialdiko jardueren aurkezpena eta informazioa biltzen dituena.

 

Duda ez egin aukera paregabeak eta ugariak topatuko dituzuela bertan, aisialdian kulturaz eta euskaraz gozatzeko. EGIN KLIK IRUDIAN ETA PROGRAMA OSOA IZANGO DUZUE ESKURA:

Urt 25 2016
0 iruzkin

“Lan kooperatiboaren esperientziatik ikasiz” Esther Sanchezen mintzaldia.


Benetan interesgarria eta hunkigarria izan zen ostiralean, urtarrilaren 22an, Esther Sanchez Fuertes; lankide boluntario, erizain eta  Euskal Irakaslegoko ikasleak eskaini zigun hitzaldia, bai eta ondorengo kafe-solasaldia ere. “Osasunaren alde, lan koperatiboaren esperientzietatik ikasiz.” izan zuen izenburua, eta Estherrek ederto azaldu zizkigun berak parte hartzen duen OSALDE Gobernuz Kanpoko Erakundeak Hondurasen eta Malin martxan izan dituen proiektuak.

Ondoren, kafe eta bixkotxo goxoak dastatuaz batera, taldetxotan komentatu genuen bertan izan ginenok lan kooperatiboaren garrantziaz, eta egiteko daukagunaz.  Oso solas-giro ederrean aritu ginen. Ikusi bestela argazkiok!

 

http://www.osalde.org/

Ostiralean, urtarrilak 22, goizeko 11etan,

Euskal Irakaslegoko 35.gelan

 

 

Abe 31 2015
0 iruzkin

Urte berri on!

Urte berri jasangarri on guztioi!   aurrekoa baino txarragoa ez dadila izan behintzat! Eta hobea baldin bada, kalterik ez!

Hemen Bilbokooi gustatuko zaizuen bideoa:

Eta donostiarrok ere zelorik izan ez dezazuen:

Eta guzti-guzti-guztiontzat… gure desiorik onenak:

 

Aza 26 2015
0 iruzkin

Ikasi dantzan! dantza tailerra, 15etan behin Irakaslegoan.

Aurten ere dantza tailerra izango dugu Euskal Irakaslegoan. Hamabostean behin egingo ditugu saiook, ostiraletan, goizeko 10:55etik 11:10era bitartean, Euskal Irakaslegoko 035.gelan!

IKASI DANTZAN!

Hamabost-minutu-baino-ez!

 

 

    OSTIRALEAN,

AZAROAK  27,

10´55ean, 35.gelan.

EUSKAL IRAKASLEGOAN

Bideoa gure blogean: https://blogs.deusto.es/euskalirakaslegoa/

  Deusto  
        Euskal Irakaslegoa

Hizkuntza Zentroa.