Bilatu

Atalak

Txat

Erantzunaupaa 16.06.2014 11:00
neskak kirol gehienetan baztertuta uzten dira,mutilak baino kalitate gutxiago dugula uste dute askok
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 11:00
denok omen gaude ez konforme, baina "la viiiddaaaa sssiiiiiguuue iguuuuuaaaalllll!
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 11:00
neskak profesionalak direnean beste soldata bat behar dute baita euren familia aurrera ateratzeko, nire ustez ez da bidezkoa mutilek hainbeste izanda emakumeek beste soldata bat behar izatea
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:58
eta nesken taldeak? noizko profesional?
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:54
Opioa …. nire ustez, hori baino txarragoa da… "Ogi eta zirku" horrekin…kokoteraino nago!!!! Posible baldin balitz, intsumisoa izango nintzateke
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:54
herriaren opioa da zalantzarik gabe, izan ere, orain mundialaren aitzakiarekin murrizketak egiten ari dira, eta hiritarrak futbolarekin tontotuta daudenez ez diete murrizketei kontra egiten.
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:54
ondo ikusten duzue umeak hain gazteri, profesional gisa tratatzea Lezaman eta halako lekuetan?
ErantzunIru 16.06.2014 10:53
Gaur egun futbolak nagusitasun handia du eta bestelako arazoak alde batera lagatzen ditugu, askotan garrantzia handiagokoak direnak.
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:51
dudarik gabe!
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:51
futbola herriaren opioa?
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:49
kotxeak bidegorrietan aparkatzen badute izuna mereziko dute
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:49
Irakurri nuen Bilbon autobusak moldatuko dituztela bizikletak eramateko, atzeko aldean……hori ona izango litzateke, ezta? Nahiz eta bidegorri ez izan, edo aldapatsuegia izatekotan … arazorik ez!!!
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:45
Zaila da hiri oso bat bidegorrien bidez konektaturik egotea. Bidegorriak ondo planifikatu behar dira.
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:43
Nire iritziz, kalitatea kantitatea baino garrantzitsuagoa da. Hain zuzen, bidegorrien arazo nagusia mantenua da.Adibidez, nik behin istripua eduki nuen lurrean motorr olioa izateagatik
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:42
Broma da eh.. :))))))))))
ErantzunItziar 16.06.2014 10:42
Bizikleta hartzea errazagoa izan beharko litzateke, herriko edozein puntutik gai izan beharko ginatekelako erdigunera edota nahi dugun lekura heltzeko. Hori bidegorri gehiago jarriz lortuko litzateke.
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:41
Nire ustez Bilbo da bidegorri onenetakoak dituena
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:41
Nire ustez oso polital dira.
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:40
ez dut uste politikarekin zerikusia dutenik
ErantzunKatxiporreta 16.06.2014 10:40
Herri batzuetan nahiko hedatuta daude bidegorriak, baina Bilbon adibidez nahiko zaila da leku guztietara ailetgatzea.
Publish
😉😐😡😈😯😛😳😮😆💡😀👿😥😎😕

Artxiboak

Iruzkin berriak

Etiketak

2012(e)ko otsaila
A A A O O L I
« Urt   Mar »
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829  

Categories

Tags

Sitios de interés

Archive: otsaila, 2012

IVAPeko Hizkuntz eskakizun-azterketarako izen ematea zabalik!

Kaixo lagunok: Informazio jakingarria jarri nahi dizuet, IVAPeko Hizkuntz Eskakizunetan interesa duzuenontzat, behintzat:  Hizkuntz Eskakizunetako azterketetara izena eman nahi duenak zabalik dauka epea otsailaren 25etik martxoaren10era, biak barne. Informazio gehiago nahi baduzue, segidan duzue IVAPen webguneko lotura: http://www.ivap.euskadi.net/r61-perfiles/eu/contenidos/informacion/hizkuntza_eskakizunak2/eu_perfiles/convocat_primera.html Argi ibili!

Nontzeberri.com: KULTURA hizki handitan. Ez itzi bisitatu barik!

    NONTZEBERRI web orria benetan interesgarria duzu, euskara ikasten ari zaren horrek ere, kulturaren atal desberdinetan murgildu,ezagutu, gozatu eta ikasteko;bi hitzetan esanda, kultura euskaraz bizitzeko.  Egin aproba, sartu; ez zaizu damutuko! www.nontzeberri.com

Kantutegia: Blogean bildutako kantak irakurri eta entzuteko moduan

Kaixo irakasblogariok: Han eta hemen joan gara orain arte kantak biltzen; sasoian-sasoian. Eta akaso hobe izango dela denak batean biltzea pentsatuta, hemen dituzue orainartekoak. Eta ez ahaztu: ” euskaldunak, kantatu egin behar du!” agate deuna           agur xiberua        aldapeko     araban bagare          boga,boga     euskal herrian euskaraz       gaueko izar       gaur gabon      gernikako arbola       guk euskaraz   haika mutil       haurtxo polita     isil-isilik dago    ituringo arotza     kanpaiak jaietan   […]

Katalanbroxa

Katalanbroxa Ez da katalanen krema, ez horixe. Ihauteriko postreak direla eta, tostadak edo “esne frijitua” besterik ez dagoela-eta aspertuta zaudetenentzat, horra beste aukera bat.Errezeta entzun egin beharko duzue. Hori bai, ez dago euskara batuan. Mayi Ossafrainek ematen du Anhauze herritik. Baigorri inguruko euskara erabiltzen du, eta harrituko zarete zeinen ongi ulertzen zaion. Nafar gobernuko mediatekatik […]

Ogizko tostaden errezeta (Ama Guadaren erara)

Tostadekin hainbeste buelta eman ondoren, eta “lapikotxu honi hasiera ematearren, geure am Guadaluperengandik jasotako errezeta berton idazten ahaleginduko naiz. Osagaiak:  Ogi zuri sikua,  hatz baten lodierako ataletan moztuta. litro bat esne. 200 gr. azukre. Makilatxo bat kanela. Limoi azal ataltxo bat. 3 arrautza. Oliba olioa. Azukrea eta kanela hautsa, gainetik apaintzeko. Esnea lapikotxo batean jarri […]

Zergaitik esaten diote “bejetala” urdaiazpikodun sandwichari!!!!!

Kopetaraino nago hainbeste gezurrekin! Zer demontre dela-eta deitu behar diote “bejetala” urdaiazpikoa edota atuna eta gazta duen sandwichari? Ezin dut ulertu! Gaur bertan gertatu zait(eta, jakina, ez da lehenengo aldia izan) ;sandwich “plastifikatu” horietako bat hartu dut( polito ordainduta, porzierto!) eta etiketa berde-letra-txikiz-betetako-eta-barrukoa-ikusten-uzten-ez-dutenetakoa zuen paketearen azalean, handi eta argi (latinez, alegia, ze halako makinek ez […]

“Zelan ulertu filmak?” mintzaldi/mahai-ingurua ostegunean.

Datorren ostegunean, otsailak 23, mintzaldi ezin-interesgarriagoa eskainiko digu ikusentzunezkoen irakasle Unai Santosek goizeko 11etan, 153.gelan( egurrezko eskaileretan gora, 1.solairuan).Segidan bertan biltzen garenon arteko solasladia ere izango da, nork bere iritzia emateko eta, hala suertatuz gero, zinemaren gorabeherez eztabaidatzeko. Bazatoz ala?

Lehendakariaren “euskaltegiko”matrikula

Hemen duzue eztabaidarako puntua: Aurten 49.000€ omen dira lehendakariak euskara ikas dezan gastatuko den dirua. Iaz baino 8.000€ altuagoa omen da aurrekontua aurten; horren arrazoia? Irakasleak Bilbotik Gasteizera egin behar dituen joan-etorriak. Zer deritzozue? Eman zuen iritzia!

zuzeu.com. Euskaldunon albistari horizontala

Oso interesgarria deritzot gune honi euskaldun ororentzat, eta euskalduntze bidean dabiltzanentzat ere bai, jakina! http://zuzeu.com/

inauteriak: “Hou pitxu hou” dokumentala, eta “karnabal kopla berriak”

Kaixo lagunok!  Inauteriak dira berton; Aratusteak, Karnabalak,… Datorren astelehenean, otsailak 2o, “Hou pitxu hou” izeneko dokumentala (ba ote dakizue zergatik duen izen hori?) ikusgai izango dugu gure bideogelan, 3 saiotan: goizeko 10:15ean, 12:30etan eta arratsaldeko 4etan.     Dokumentalaren amaieran, solasalditxoa egingo dugu inauterien eta halako ospakizunen inguruan; eta amaitzeko “karnabal kopla berriak” kantatuko ditugu; Hemen […]