Bilatu

Atalak

Txat

Erantzunaupaa 16.06.2014 11:00
neskak kirol gehienetan baztertuta uzten dira,mutilak baino kalitate gutxiago dugula uste dute askok
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 11:00
denok omen gaude ez konforme, baina "la viiiddaaaa sssiiiiiguuue iguuuuuaaaalllll!
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 11:00
neskak profesionalak direnean beste soldata bat behar dute baita euren familia aurrera ateratzeko, nire ustez ez da bidezkoa mutilek hainbeste izanda emakumeek beste soldata bat behar izatea
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:58
eta nesken taldeak? noizko profesional?
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:54
Opioa …. nire ustez, hori baino txarragoa da… "Ogi eta zirku" horrekin…kokoteraino nago!!!! Posible baldin balitz, intsumisoa izango nintzateke
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:54
herriaren opioa da zalantzarik gabe, izan ere, orain mundialaren aitzakiarekin murrizketak egiten ari dira, eta hiritarrak futbolarekin tontotuta daudenez ez diete murrizketei kontra egiten.
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:54
ondo ikusten duzue umeak hain gazteri, profesional gisa tratatzea Lezaman eta halako lekuetan?
ErantzunIru 16.06.2014 10:53
Gaur egun futbolak nagusitasun handia du eta bestelako arazoak alde batera lagatzen ditugu, askotan garrantzia handiagokoak direnak.
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:51
dudarik gabe!
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:51
futbola herriaren opioa?
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:49
kotxeak bidegorrietan aparkatzen badute izuna mereziko dute
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:49
Irakurri nuen Bilbon autobusak moldatuko dituztela bizikletak eramateko, atzeko aldean……hori ona izango litzateke, ezta? Nahiz eta bidegorri ez izan, edo aldapatsuegia izatekotan … arazorik ez!!!
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:45
Zaila da hiri oso bat bidegorrien bidez konektaturik egotea. Bidegorriak ondo planifikatu behar dira.
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:43
Nire iritziz, kalitatea kantitatea baino garrantzitsuagoa da. Hain zuzen, bidegorrien arazo nagusia mantenua da.Adibidez, nik behin istripua eduki nuen lurrean motorr olioa izateagatik
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:42
Broma da eh.. :))))))))))
ErantzunItziar 16.06.2014 10:42
Bizikleta hartzea errazagoa izan beharko litzateke, herriko edozein puntutik gai izan beharko ginatekelako erdigunera edota nahi dugun lekura heltzeko. Hori bidegorri gehiago jarriz lortuko litzateke.
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:41
Nire ustez Bilbo da bidegorri onenetakoak dituena
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:41
Nire ustez oso polital dira.
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:40
ez dut uste politikarekin zerikusia dutenik
ErantzunKatxiporreta 16.06.2014 10:40
Herri batzuetan nahiko hedatuta daude bidegorriak, baina Bilbon adibidez nahiko zaila da leku guztietara ailetgatzea.
Publish
😉😐😡😈😯😛😳😮😆💡😀👿😥😎😕

Artxiboak

Iruzkin berriak

Etiketak

Ots 20 2012

Ogizko tostaden errezeta (Ama Guadaren erara)

Tostadekin hainbeste buelta eman ondoren, eta “lapikotxu honi hasiera ematearren, geure am Guadaluperengandik jasotako errezeta berton idazten ahaleginduko naiz.

Osagaiak:

 Ogi zuri sikua,  hatz baten lodierako ataletan moztuta.

litro bat esne.

200 gr. azukre.

Makilatxo bat kanela.

Limoi azal ataltxo bat.

3 arrautza.

Oliba olioa.

Azukrea eta kanela hautsa, gainetik apaintzeko.

Esnea lapikotxo batean jarri sutara eta gehitu azukrea, kanela makilatxoa eta limoi azala. Asko eragin egurrezko goilara batez, irakin-puntura heldu arte; sutatik atara.

Azpil batean zabaldu ogi atalak, eta kontu handiz gainetik gehitu egositako esnea, ogi guztia ondo bustitzeko. Komeni da guztiz hoztu arte horrela uztea, baina presaz ari bazarete-edo, ordu erdi behintzat, izan ezazue ogia beratzen, ahal dela.

Sartagin batean jarri oliba-olio ugari sutan; arrautzak ondo irabiatu plater sakon batean.

Tostadei bueltan esne-soberakinik geratu bazaie, arrautzetatik pasatu baino lehen beste plater batera atera ditzakezue, gehiegizko esne hori aska dezaten. Ondoren, sardezka baten laguntzaz arrautzetatik pasatu eta olio bero-berotan arin frijitu. Paper xurgatzailez estalitako plater edo azpil batera atera, eta gainetik azukre eta kanela-hauts apur bat gehitu ondoren, prest dituzue jateko. aukeran, nik neuk gurago ditut epeltxo jan, hotz baino. Eta “Pedro Ximenez” ardo goxo apur bategaz lagunduz gero, itzel!  On dagizuela!

 

Iruzkinak

josemaria.landa
22 otsaila, 2012

Mila esker oharragatik, Garbi! Izan ere, baten batek, nire errezetari kasu eginda, KAIENA (hots, pipermin gorria) gehitu izan balie tostadei, KANELA gehitu beharrean, Pedro Ximenez botila osoa hustu beharko zukeen akaso drauskada batean!