Bilatu

Atalak

Txat

Erantzunaupaa 16.06.2014 11:00
neskak kirol gehienetan baztertuta uzten dira,mutilak baino kalitate gutxiago dugula uste dute askok
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 11:00
denok omen gaude ez konforme, baina "la viiiddaaaa sssiiiiiguuue iguuuuuaaaalllll!
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 11:00
neskak profesionalak direnean beste soldata bat behar dute baita euren familia aurrera ateratzeko, nire ustez ez da bidezkoa mutilek hainbeste izanda emakumeek beste soldata bat behar izatea
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:58
eta nesken taldeak? noizko profesional?
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:54
Opioa …. nire ustez, hori baino txarragoa da… "Ogi eta zirku" horrekin…kokoteraino nago!!!! Posible baldin balitz, intsumisoa izango nintzateke
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:54
herriaren opioa da zalantzarik gabe, izan ere, orain mundialaren aitzakiarekin murrizketak egiten ari dira, eta hiritarrak futbolarekin tontotuta daudenez ez diete murrizketei kontra egiten.
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:54
ondo ikusten duzue umeak hain gazteri, profesional gisa tratatzea Lezaman eta halako lekuetan?
ErantzunIru 16.06.2014 10:53
Gaur egun futbolak nagusitasun handia du eta bestelako arazoak alde batera lagatzen ditugu, askotan garrantzia handiagokoak direnak.
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:51
dudarik gabe!
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:51
futbola herriaren opioa?
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:49
kotxeak bidegorrietan aparkatzen badute izuna mereziko dute
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:49
Irakurri nuen Bilbon autobusak moldatuko dituztela bizikletak eramateko, atzeko aldean……hori ona izango litzateke, ezta? Nahiz eta bidegorri ez izan, edo aldapatsuegia izatekotan … arazorik ez!!!
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:45
Zaila da hiri oso bat bidegorrien bidez konektaturik egotea. Bidegorriak ondo planifikatu behar dira.
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:43
Nire iritziz, kalitatea kantitatea baino garrantzitsuagoa da. Hain zuzen, bidegorrien arazo nagusia mantenua da.Adibidez, nik behin istripua eduki nuen lurrean motorr olioa izateagatik
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:42
Broma da eh.. :))))))))))
ErantzunItziar 16.06.2014 10:42
Bizikleta hartzea errazagoa izan beharko litzateke, herriko edozein puntutik gai izan beharko ginatekelako erdigunera edota nahi dugun lekura heltzeko. Hori bidegorri gehiago jarriz lortuko litzateke.
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:41
Nire ustez Bilbo da bidegorri onenetakoak dituena
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:41
Nire ustez oso polital dira.
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:40
ez dut uste politikarekin zerikusia dutenik
ErantzunKatxiporreta 16.06.2014 10:40
Herri batzuetan nahiko hedatuta daude bidegorriak, baina Bilbon adibidez nahiko zaila da leku guztietara ailetgatzea.
Publish
😉😐😡😈😯😛😳😮😆💡😀👿😥😎😕

Artxiboak

Iruzkin berriak

Etiketak

2012(e)ko martxoa
A A A O O L I
« Ots   Api »
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

Categories

Tags

Sitios de interés

Archive: martxoa, 2012

Baleak Ogoño inguruetan

          Egunotan komunikabideen bidez jakin izan dugu balea agertu dela hilda Bizkaiko kostaldean, hain zuzen ere, Elantxobe ondoan. Eta ez da hain harrigarria ere; baleak gure itsasoan bizi dira oraindik, eta urtero pasatzen dira gure kostatik hurbil. Elantxobe ondora hurreratu eta hango        ” koitada” horren argazkia ekartzeaz batera, pentsatu dut ondo legokeela baleen inguruko […]

forjarien kanta, non eta noiz sortua?

  Martxoaren 29rako greba orokorrerako deia zabaldu da, eta “asteari berea emanaz”-edo, aste honetako “Kantu tailerrera” aspaldiko kanta bat eraman dugu: “Forjarien kanta”.   forjarien kanta eta letra     Tailerrean elkartu zinetenoi bota genizuen erronka, ea  inork lortzen zuen argitzea, han eta hemen bilatuta, “Oskorri” taldearen eskutik hainbestetan entzun izan dugun kanta ederra non, […]

Zenbat erlijio Euskadin? Mintzaldi-solasaldi interesgarria martxoaren 30ean

  Aste Santua hurbil dugun honetan, gai garrantzitsua delakoan gaude erlijioarena; Katolikoa dugu ezagunen eta hurbilen, baina… zenbat erlijio bizi ote dira egun Euskadin? Luzio Uriarte DUko irakasleak  horren berri emango digu “EAEko erlijio aniztasuna” bere hitzaldian, datorren ostiralean, martxoak 30, goizeko 11etan, Unibertsitateko 153. gelan. Etorriko zara, ezta? Eta, giroan sartzeko baino ez bada […]

Negua joan da eta. Zea Mays eta Ainhoa Moiua: Itzel!

Honezkero ezaguna izango duzue Zea Mays taldearen   “negua joan da eta”kantarekin egindako bideoa, baina, hemen duzue badaezpada ere:    egin klik argazkian bideoa entzun/ikusteko.   Itzela, ezta! ze polita gero!  Eta, protagonista, Ainhoa Moiua? Mundiala!  Hemen duzue bideo honen gainean berari egindako elkarrizketa:           Egin klik argazkian elkarrizketa entzun/ikusteko:

Bilbotik New Yorkerako bidaia egin genuen “Irakurle-txokoan”

  “Irakurle-txoko”aren bigarren saioa izan dugu martxoaren 21ean. Bertan elkartu ginenok gustura egon ginela esan bagenuen ere, (halaxe egon baikinen, oso gustura, egia esan) Kontutxo garrantzitsu bi aipatu beharrean gaude; Batetik, bertaratu ginenotatik gutxi batzuk baino ez genuela liburua irakurria ekarri. Eta horrekin lotuta, aurreko “irakurle-txokoan” izandako zenbait lagun ez zirela oraingo honetan etorri, horretarako […]

“Zure doinua”. Lain.

Karmenek eskertuko ahal dit kanta hau hemen jartzea!   Edozelan ere, polita da kanta, eta hementxe duzue, gozagarri.  ZURE DOINUAentzun.   eta… zein da “zure doinu” hori? zein zure bizitzako kanta? Ba ote duzu oso gogoko duzun kantarik?  Esaiguzu, eta ahaleginduko gara hemen jartzen!  

zomorroak

  ESKERRIK ASKO ETA ZORIONAK kafe-solasaldian parte hartu duzuen ikasle guztioi. “Zomorroak”  film laburra berriz ikusi nahi izanez gero, hona hemen esteka; egin klik irudian:     Hala ere, honako galdera hauek eztabaidatu gabe geratu dira: ·         ZER DA GARRANTZITSUA PERTSONEN ARTEAN KOMUNIKAZIOA EGON DADIN? ZERK EGITEN DU HUTS KOMUNIKAZIOA FALTA DENEAN?   ·         FILMEAN ZEHAR BITAN […]

Maitasunaren menpeko pentsamenduaren kritika

Lehengoan Eitbn oso elkarrizketa interesgarria entzun nuen, gaur Word kafean emandako iritzi baten harira, Gizakiok ez garela bakarrik egoteko eginak  eta bikotea eduki behar horren harira. Hauxe da programaren aurkezpena: Mariluz Esteban antropologian doktorea gonbidatu dute ‘Andromedan’, ‘Critica del pensamiento amoroso’ liburuaz hitz egiteko. Bere hitzetan, ‘Maitasun erromantikoaren ideala ahuldu beharra dago emakumearen menpekotasun egoera […]

ZINEAREN KODEA

  Hasierako film haiek mutuak  ziren, eta, gainera, zuri-beltzean. Gaur egun, ordea, bestelakoak dira: kolorea dute, elkarrizketak …… ; gauza guzti horiek garrantzitsuak dira; dena dela, film bat ona den ala ez hainbat gauzek esaten digute Unai Santosek azaldutako moduan,hots, enkooadraketa, planoak, montaiak eta soinuak.   Ekoadraketa garrantzia emateko erabiltzen da. Grabaketa eginda dagoen lekuaren […]

HABEko azterketetarako egutegia, eta azterketetan izandako aldaketei buruzko ebazpena.

Jaurlaritzak argitaratu berri du HABEko azterketan nolakoak izango diren zehazten deneko ebazpena. Eta badira bertan aldaketa batzuk; tartean, irakurmen eta entzumen frogak euskaltegiaren esku geratuko direla, froga idatziaren emaitza irailerako gordeko dela, edo idazlanen gutxieneko hitz-kopurura ez irizteak zelako puntuazioa jasoko duen. SEGIDAN DUZUE LABURPENA; iRAKUR EZAZU ARRETAZ!  Eta dokumentua osorik irakurri nahi baduzu,  honako lotura honetan […]