Bilatu

Atalak

Txat

Erantzunaupaa 16.06.2014 11:00
neskak kirol gehienetan baztertuta uzten dira,mutilak baino kalitate gutxiago dugula uste dute askok
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 11:00
denok omen gaude ez konforme, baina "la viiiddaaaa sssiiiiiguuue iguuuuuaaaalllll!
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 11:00
neskak profesionalak direnean beste soldata bat behar dute baita euren familia aurrera ateratzeko, nire ustez ez da bidezkoa mutilek hainbeste izanda emakumeek beste soldata bat behar izatea
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:58
eta nesken taldeak? noizko profesional?
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:54
Opioa …. nire ustez, hori baino txarragoa da… "Ogi eta zirku" horrekin…kokoteraino nago!!!! Posible baldin balitz, intsumisoa izango nintzateke
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:54
herriaren opioa da zalantzarik gabe, izan ere, orain mundialaren aitzakiarekin murrizketak egiten ari dira, eta hiritarrak futbolarekin tontotuta daudenez ez diete murrizketei kontra egiten.
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:54
ondo ikusten duzue umeak hain gazteri, profesional gisa tratatzea Lezaman eta halako lekuetan?
ErantzunIru 16.06.2014 10:53
Gaur egun futbolak nagusitasun handia du eta bestelako arazoak alde batera lagatzen ditugu, askotan garrantzia handiagokoak direnak.
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:51
dudarik gabe!
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:51
futbola herriaren opioa?
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:49
kotxeak bidegorrietan aparkatzen badute izuna mereziko dute
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:49
Irakurri nuen Bilbon autobusak moldatuko dituztela bizikletak eramateko, atzeko aldean……hori ona izango litzateke, ezta? Nahiz eta bidegorri ez izan, edo aldapatsuegia izatekotan … arazorik ez!!!
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:45
Zaila da hiri oso bat bidegorrien bidez konektaturik egotea. Bidegorriak ondo planifikatu behar dira.
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:43
Nire iritziz, kalitatea kantitatea baino garrantzitsuagoa da. Hain zuzen, bidegorrien arazo nagusia mantenua da.Adibidez, nik behin istripua eduki nuen lurrean motorr olioa izateagatik
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:42
Broma da eh.. :))))))))))
ErantzunItziar 16.06.2014 10:42
Bizikleta hartzea errazagoa izan beharko litzateke, herriko edozein puntutik gai izan beharko ginatekelako erdigunera edota nahi dugun lekura heltzeko. Hori bidegorri gehiago jarriz lortuko litzateke.
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:41
Nire ustez Bilbo da bidegorri onenetakoak dituena
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:41
Nire ustez oso polital dira.
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:40
ez dut uste politikarekin zerikusia dutenik
ErantzunKatxiporreta 16.06.2014 10:40
Herri batzuetan nahiko hedatuta daude bidegorriak, baina Bilbon adibidez nahiko zaila da leku guztietara ailetgatzea.
Publish
😉😐😡😈🙂😯🙁🙄😛😳😮😆💡😀👿😥😎😕

Artxiboak

Iruzkin berriak

Etiketak

Mar 28 2012

forjarien kanta, non eta noiz sortua?

 

Martxoaren 29rako greba orokorrerako deia zabaldu da, eta “asteari berea emanaz”-edo, aste honetako “Kantu tailerrera” aspaldiko kanta bat eraman dugu: “Forjarien kanta”.

 

forjarien kanta eta letra

 

 

Tailerrean elkartu zinetenoi bota genizuen erronka, ea  inork lortzen zuen argitzea, han eta hemen bilatuta, “Oskorri” taldearen eskutik hainbestetan entzun izan dugun kanta ederra non, noiz edo zergatik izan zen sortua. Eta horra non gure Mari Josek egin digun ikerketa eta bilaketa lan fina(mila esker, Marijo!):

 

 

                   

FORJARIEN KANTA

Urte asko dira Eibarko kanta zaharrak biltzen hasi nintzela, eta orduan atzeman nion forjarien kanta zati bati. Mende honen lehen partean huelgetan kantatzen omen zen. Zati hura “Igela” aldizkarian argitaratu zuen Peillen-ek (ikus “Igela”, 1. zenbakia, 5. orrialdea, 1962.eko otsailekoa, París).

Geroztik, Agustin Retenagak gehitu zidan beste zati bat, baina oraintsu arte ez dut izan osatzerik. Pepe Bolunbururi eskerrak, osatu ahal izan dut; berak pazientzia handiz, erretiroa hartuta dabiltzan zaharren artean bete ahal izan du nire antzinako gogoa.

Eibartarrek, bertsogintzan jarduten dutenean, Gipuzkoako euskaraz egin ohi dute; eta hemendik sortzen zaigu kanta honen jatorriaren zalantza. Egin ditugun galdeetatik, batzuen iduriz, kanta hau bertan sortua daiteke; baina, beste batzuen iduriz, Mondragoe aldetik ekarria omen da.

Eibarko lehenengo huelga 1897.ean izan zen, Kintana anaien lantegitik, edo, hobeto esan, lantegiagatik sortua. Bertako gertakariak, xehetasunez, Toribio Etxebarriak, bere Viaje por el país de los recuerdos-en, 23-25 orrialdeetan emanak ditu (Mexiko, 1968). Beharbada gehiegizkoa litzateke orduan kantatzen zela esatea, baina beharbada bai. Geroztik, 1913 eta 1920.ean egin ziren huelgetan bai, orain bizi diren zaharrek diotenez.

Beraz, kanta honek ba du bere garrantzia gure sozio-historiarako. Bertan nabari den gogortasuna, libertade eta justiziarekin bat-batean jabetu den herriarena da, sozialismoa eta anarkismoa herria-ren bidegurutzean aurkitzen ziren garaikoa. Gure historiarako, ez dago dudarik, baliozko agiria dugu.

Bere doinua habanera horietakoa da, magnetofonoz hartua dugu, eta gaurkoz letra soilik emanen dugu. Hona hemen:

Gaur forjariak lana utzita

gatoz guztiok kalera,

labeak oso itzaldurikan

jaikera bat egitera,

maillu, burdin ta gaiñerakoak

botarikan bazterrera;

ez degu nai guk berrido sartu

 

leengo tokira lanera.

Dinbili danba! goiz eta gabe,

su eta keian tartean,

sosegu eta deskantsu gabe

gure buruen kaltean;

orregatikan lanak utzita

gatoz guztiok batean.

Gora ta gora beti, gora forjaria!

langille trebe zintzo da maillukaria.

Lurpera ta lurpera beti nagusia!

ez digute egingo eurak nai guzia.

Ez badigu ematen arrazoia guri,

ez badigu ematen bear aiña ongi,

sua emango diogu gure fabrikari

eta nagusiaren etxe guziari.

Iru babarrun jatiagatik

orrenbeste neke, pena;

erdi auldua arkitutzen da

forjariaren barrena.

Gure kontura egin oi dute

nagusiak nai dutena,

langilleen bizkarretik gizendu

dute beren poltsa dena.

Oso goizetik lanian asi

su eta keian tartian,

dinbi ta danba! gelditu gabe

guztiz illundu artian,

erropa denak puskatzen eta

osasunaren kaltian.

Ez badigu guri jornalik aunditzen,

berrido gu ez gera lanera biurtzen;

arrazoiakin degu geiago eskatzen,

iñorgandik ez gera gu ikaratutzen.

Ez badigu ematen arrazoia guri,

ez badigu ematen bear aiña ongi,

sua emango diogu gure fabrikari

eta nagusiaren etxe guziari.

 

(ANAITASUNA  Aldizkarian argitaratua,1971.05.30)