Bilatu

Atalak

Txat

Erantzunaupaa 16.06.2014 11:00
neskak kirol gehienetan baztertuta uzten dira,mutilak baino kalitate gutxiago dugula uste dute askok
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 11:00
denok omen gaude ez konforme, baina "la viiiddaaaa sssiiiiiguuue iguuuuuaaaalllll!
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 11:00
neskak profesionalak direnean beste soldata bat behar dute baita euren familia aurrera ateratzeko, nire ustez ez da bidezkoa mutilek hainbeste izanda emakumeek beste soldata bat behar izatea
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:58
eta nesken taldeak? noizko profesional?
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:54
Opioa …. nire ustez, hori baino txarragoa da… "Ogi eta zirku" horrekin…kokoteraino nago!!!! Posible baldin balitz, intsumisoa izango nintzateke
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:54
herriaren opioa da zalantzarik gabe, izan ere, orain mundialaren aitzakiarekin murrizketak egiten ari dira, eta hiritarrak futbolarekin tontotuta daudenez ez diete murrizketei kontra egiten.
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:54
ondo ikusten duzue umeak hain gazteri, profesional gisa tratatzea Lezaman eta halako lekuetan?
ErantzunIru 16.06.2014 10:53
Gaur egun futbolak nagusitasun handia du eta bestelako arazoak alde batera lagatzen ditugu, askotan garrantzia handiagokoak direnak.
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:51
dudarik gabe!
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:51
futbola herriaren opioa?
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:49
kotxeak bidegorrietan aparkatzen badute izuna mereziko dute
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:49
Irakurri nuen Bilbon autobusak moldatuko dituztela bizikletak eramateko, atzeko aldean……hori ona izango litzateke, ezta? Nahiz eta bidegorri ez izan, edo aldapatsuegia izatekotan … arazorik ez!!!
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:45
Zaila da hiri oso bat bidegorrien bidez konektaturik egotea. Bidegorriak ondo planifikatu behar dira.
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:43
Nire iritziz, kalitatea kantitatea baino garrantzitsuagoa da. Hain zuzen, bidegorrien arazo nagusia mantenua da.Adibidez, nik behin istripua eduki nuen lurrean motorr olioa izateagatik
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:42
Broma da eh.. :))))))))))
ErantzunItziar 16.06.2014 10:42
Bizikleta hartzea errazagoa izan beharko litzateke, herriko edozein puntutik gai izan beharko ginatekelako erdigunera edota nahi dugun lekura heltzeko. Hori bidegorri gehiago jarriz lortuko litzateke.
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:41
Nire ustez Bilbo da bidegorri onenetakoak dituena
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:41
Nire ustez oso polital dira.
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:40
ez dut uste politikarekin zerikusia dutenik
ErantzunKatxiporreta 16.06.2014 10:40
Herri batzuetan nahiko hedatuta daude bidegorriak, baina Bilbon adibidez nahiko zaila da leku guztietara ailetgatzea.
Publish
😉😐😡😈🙂😯🙁🙄😛😳😮😆💡😀👿😥😎😕

Artxiboak

Iruzkin berriak

Etiketak

Mar 02 2012

HABEko azterketetarako egutegia, eta azterketetan izandako aldaketei buruzko ebazpena.

Jaurlaritzak argitaratu berri du HABEko azterketan nolakoak izango diren zehazten deneko ebazpena. Eta badira bertan aldaketa batzuk; tartean, irakurmen eta entzumen frogak euskaltegiaren esku geratuko direla, froga idatziaren emaitza irailerako gordeko dela, edo idazlanen gutxieneko hitz-kopurura ez irizteak zelako puntuazioa jasoko duen.

SEGIDAN DUZUE LABURPENA; iRAKUR EZAZU ARRETAZ!  Eta dokumentua osorik irakurri nahi baduzu,  honako lotura honetan topatuko duzu:

HABEko azterketen gaineko ebazpena.

 Eta, HABEren web orrian ere baduzue informazio interesgarri/komenigarririk:

HABEren web orria.

EBAZPENA, 2012ko otsailaren 13koa, HABEren zuzendari nagusiarena, HABEren Erregistroan inskribatuta dauden euskaltegi eta euskararen autoikaskuntza-zentro homologatuetako ikasleen euskara-mailak Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumaren arabera egiaztatzeko 2012. urteko ohiko gaitasun-proben deialdiak egiten dituena.(LABURTUA)

Deialdi hauetara aurkezteko, azterketariak ondoren zehazten diren baldintzak bete beharko ditu:

1.– Matrikulatuta egotea: azterketariak euskaltegian edo euskararen autoikaskuntza-zentro homologatuan 2011-2012 ikasturtean egon behar du matrikulatuta.

2.– Maila aitortua: azterketariak gaitasun-probetan matrikulatu nahi dueneko maila gainditua izatea 1. artikuluan zehaztutako zentro batean, 2012ko martxoaren 16rako lehenengo, bigarren eta hirugarren mailetarako eta 2012ko apirilaren 16rako laugarren mailarako, lehen deialdiari dagokionez; eta bigarren deialdian 2012ko irailaren 4rako lau mailetarako. Ikasle bati maila aitortutzat emateko, HABEk kontuan hartuko ditu 2011-2012 ikasturtean euskaltegiak ikasle honi Q87n emandako emaitzak bi deialdietarako.

Maila aitortutzat emateak, euskaltegiek eta euskararen autoikaskuntza-zentro homologatuek neurtutakoen bidez entzumenean eta irakurmenean lortutako emaitzek I. Eranskinean adierazitako gutxieneko kalifikazioak gainditzen dituztela dakar berekin, mailaz-mailako epaimahaiei zuzenduriko bi trebetasun horien kalifikazio-proposamen gisa. Ondorio horietarako ulertuko da euskaltegi edo euskararen autoikaskuntza-zentro homologatuetako irakasleek aztertzaile gisa jardun dutela bi trebetasun horien balorazioa egiterakoan./../

Halaber, euskaltegi eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako zuzendariek sinaturiko akta baten bidez ziurtatu beharko dute egiaztatze-probetarako matrikulatu den ikasle bakoitzak entzumenean eta irakurmenean izandako emaitzak. Akta horiek mailaz mailako epaimahaiei bidaliko dizkiete. /…/

Matrikula 18 eurokoa izango da maila bakoitzeko, kopuru hori ezartzen baitu Kulturako sailburuaren 2011ko irailaren 23ko berariazko Aginduak, 5. artikuluan, HABEk eskaini eta betetzen dituen jardueren prezio publikoetarako.

Gutxienekoak bete eta maila batera baino gehiagora aurkeztu nahi duen azterketariak zenbat matrikula, hainbat matrikula-ordain egin beharko ditu.

Matrikula bakoitza deialdi baterako izango da. Halaber, ebazpen honen 15. artikuluaren arabera, bigarren deialdian ahozko-proba besterik egin behar ez duten azterketariek ere 18 euroko matrikula ordaindu beharko dute maila bakoitzeko.

11. artikulua.– Matrikula bideratzeko era.

Gaitasun-proba egiteko izena ematea internet bidez bideratuko da, www.habe.euskadi.net atarian matrikula-inprimakia betez.

Matrikularen ordainketa ere internet bidez egin ahal izango da edo, bestela, horretarako bidea eskaintzen duten aurrezki-kutxa edo banketxeetan, izena ematean eskuratu den matrikula-inprimakia erabiliz eta bertan esaten den epearen barruan. Arrazoiak arrazoi, behin matrikula-eskubideak ordainduz gero, ez dira bueltatuko; oker bat izan, eta maila bereko matrikula birritan egin izana salbuetsiz./…/

2012ko lehen deialdian idazmenaren gaitasun-proba gainditu eta mintzamenarenean «ez gai» izan den azterketariari, emaitza gorde egingo zaio 2012ko bigarren deialdirako, eta horren ondorioz, bigarren deialdiko mintzamenaren gaitasun-probara zuzenean aurkeztea izango du./…/

Gaitasun-probok azterketa norena den jakin gabe zuzenduko dituzte aztertzaile zein tutoreek, zuzenketa anonimoa bermatuz.

3.– Idazmena. Eskatutako hitz-kopuruaren gutxienekoa kontuan hartuz, aztertzaileak irizpideok beteko ditu eta ondoriozko kalifikazioa eman:

a) Eskatutako hitz-kopurua idatzi eta mailari dagozkion gutxienekoak betetzen baditu, 15-30 puntu bitartean kalifikatuko da.

b) Eskatutako hitz-kopurura iristeko % 10a baino gutxiago falta izan bazaio, baina mailari dagozkion gutxienekoak betetzen baditu, 15 puntu jarriko zaizkio, baldin eta 2011ko urtarrilaren 19ko Kulturako sailburuaren Aginduaren 7. artikuluan xedatutako irizpideen arabera eta ebazpen honen eranskinera bildutako mailari dagozkion gutxienekoetan azterketariak ONGI kalifikazioa lortzen badu.

c) Eskatutako hitz-kopurua baino % 10 gutxiago idatzi badu azterketariak, kasu guztietan, 5 puntu emango zaizkio.

4.– Mintzamena. Mintzamena neurtzeko gaitasun-proba guztiak grabatu egingo dira.

ETA HEMEN DITUZUE AZTERKETA-DATAK:

Kaixo Lagunok:

Argitaratu du HABEk bere azterketen  lehenengo deialdirako egutegia; hementxe duzue:

 HABE   –   2012ko lehen deialdiko egutegia

 

1. maila

2. maila

3. maila

4. maila

Matrikulaldia

Martxoaren 22tik 29ra Martxoaren 22tik 29ra Martxoaren 22tik 29ra Apirilaren 24tik maiatzaren 2ra

Onartuen behin-behineko zerrenda

Apirilaren 2a Apirilaren 2a Apirilaren 2a Maiatzaren 7a

Onartuen behin betiko zerrenda

Apirilaren 20a Apirilaren 20a Apirilaren 20a Maiatzaren 18a

Proba idatzia

Maiatzaren 5a Maiatzaren 5a Maiatzaren 5a Maiatzaren 26a

Proba idatziaren behin-behineko emaitzak

Ekainaren 8a Ekainaren 8a Ekainaren 8a Ekainaren 19a

Ahozko proba

Ekainaren 21, 22 eta 23aEkainaren 28, 29 eta 30a Ekainaren 21, 22 eta 23aEkainaren 28, 29 eta 30a Ekainaren 21, 22 eta 23aEkainaren 28, 29 eta 30a Ekainaren 30a

Ahozko probaren behin-behineko emaitzak

Uztailaren 6a Uztailaren 6a Uztailaren 6a Uztailaren 6a

Behin betiko emaitzak

Uztailaren 17a Uztailaren 17a Uztailaren 17a Uztailaren 17a

Ez itzi! Eutsi goiari!