Bilatu

Atalak

Txat

Erantzunaupaa 16.06.2014 11:00
neskak kirol gehienetan baztertuta uzten dira,mutilak baino kalitate gutxiago dugula uste dute askok
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 11:00
denok omen gaude ez konforme, baina "la viiiddaaaa sssiiiiiguuue iguuuuuaaaalllll!
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 11:00
neskak profesionalak direnean beste soldata bat behar dute baita euren familia aurrera ateratzeko, nire ustez ez da bidezkoa mutilek hainbeste izanda emakumeek beste soldata bat behar izatea
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:58
eta nesken taldeak? noizko profesional?
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:54
Opioa …. nire ustez, hori baino txarragoa da… "Ogi eta zirku" horrekin…kokoteraino nago!!!! Posible baldin balitz, intsumisoa izango nintzateke
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:54
herriaren opioa da zalantzarik gabe, izan ere, orain mundialaren aitzakiarekin murrizketak egiten ari dira, eta hiritarrak futbolarekin tontotuta daudenez ez diete murrizketei kontra egiten.
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:54
ondo ikusten duzue umeak hain gazteri, profesional gisa tratatzea Lezaman eta halako lekuetan?
ErantzunIru 16.06.2014 10:53
Gaur egun futbolak nagusitasun handia du eta bestelako arazoak alde batera lagatzen ditugu, askotan garrantzia handiagokoak direnak.
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:51
dudarik gabe!
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:51
futbola herriaren opioa?
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:49
kotxeak bidegorrietan aparkatzen badute izuna mereziko dute
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:49
Irakurri nuen Bilbon autobusak moldatuko dituztela bizikletak eramateko, atzeko aldean……hori ona izango litzateke, ezta? Nahiz eta bidegorri ez izan, edo aldapatsuegia izatekotan … arazorik ez!!!
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:45
Zaila da hiri oso bat bidegorrien bidez konektaturik egotea. Bidegorriak ondo planifikatu behar dira.
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:43
Nire iritziz, kalitatea kantitatea baino garrantzitsuagoa da. Hain zuzen, bidegorrien arazo nagusia mantenua da.Adibidez, nik behin istripua eduki nuen lurrean motorr olioa izateagatik
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:42
Broma da eh.. :))))))))))
ErantzunItziar 16.06.2014 10:42
Bizikleta hartzea errazagoa izan beharko litzateke, herriko edozein puntutik gai izan beharko ginatekelako erdigunera edota nahi dugun lekura heltzeko. Hori bidegorri gehiago jarriz lortuko litzateke.
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:41
Nire ustez Bilbo da bidegorri onenetakoak dituena
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:41
Nire ustez oso polital dira.
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:40
ez dut uste politikarekin zerikusia dutenik
ErantzunKatxiporreta 16.06.2014 10:40
Herri batzuetan nahiko hedatuta daude bidegorriak, baina Bilbon adibidez nahiko zaila da leku guztietara ailetgatzea.
Publish
😉😐😡😈🙂😯🙁🙄😛😳😮😆💡😀👿😥😎😕

Artxiboak

Iruzkin berriak

Etiketak

Mar 09 2012

zomorroak

 

ESKERRIK ASKO ETA ZORIONAK kafe-solasaldian parte hartu duzuen ikasle guztioi.

“Zomorroak”  film laburra berriz ikusi nahi izanez gero, hona hemen esteka; egin klik irudian:

 

 

Hala ere, honako galdera hauek eztabaidatu gabe geratu dira:

·         ZER DA GARRANTZITSUA PERTSONEN ARTEAN KOMUNIKAZIOA EGON DADIN? ZERK EGITEN DU HUTS KOMUNIKAZIOA FALTA DENEAN?

 

·         FILMEAN ZEHAR BITAN IKUSTEN DA NOLA NESKA AFARIAZ ARDURATZEN DEN (ZAINTZAILE ETA ZERBITZARIAREN  PAPERA), ETA   BESTEAK BERE MUNDUAN SARTUTA, BEREAZ BAINO ARDURATZEN  EZ DEN. ZERGATIK GERTATZEN DA? GENERO KONTUA DA? NOLA ALDATU EGOERA HAU?

·         ASKOTAN AIPATZEN DA AZKEN ASPALDION EMAKUMEAREN IKUSEZINTASUNAREN KONTUA. ZERTAN DIRA EMAKUMEAK GIZARTE HONETAN IKUSEZINAK? FILMEAN BEZALA, ERASORA PASA BEHAR AL DUGU, ETA GIZONEKIN BERDIN EGIN?

 

Eta Lander Garro Zomorroak filmaren gidoilari, zuzendari eta aktoreari egindako elkarrizketa irakurri nahi baduzu, egin klik argazki honetan:

 

 

 Mosen Bernat Etxepareren “emazteen fabore” entzuteko parada ere baduzu hemen: 

Andreen fabore (Emazten fabore)(1545)

B. Etxepare- G.Aresti

Gizon asko dabil hortik andrez gaizki esaten,

Lotsagabe desoneski baidituzte aipatzen

isilik egotea hobeki litzateke

gizonekin baizik hutsik ez baitute giten

 

Ez dut ikusi andreak bortxaturik gizona

baina bera zoraturik andreari darraika.

Zenbait andre heltzen bada maitasunez hargana

Zein gizonek andreari eman dio hogena

 

Munduan ez da gauzarik hain eder ez plazentik

Nola andrea gizonaren pean biluzkorririk

Beso biak zabaldurik dago errendaturik

Gizonak egin dezala hrtzaz nahi duenik

 

Dardoaz joko balio gorputzaren erditik,

Nork esan beharko luke beragatik gaizkirik?

Dardoa ematu eta zauria sendaturik,

Elkarrekin geratuko dirade baketurik