Bilatu

Atalak

Txat

Erantzunaupaa 16.06.2014 11:00
neskak kirol gehienetan baztertuta uzten dira,mutilak baino kalitate gutxiago dugula uste dute askok
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 11:00
denok omen gaude ez konforme, baina "la viiiddaaaa sssiiiiiguuue iguuuuuaaaalllll!
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 11:00
neskak profesionalak direnean beste soldata bat behar dute baita euren familia aurrera ateratzeko, nire ustez ez da bidezkoa mutilek hainbeste izanda emakumeek beste soldata bat behar izatea
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:58
eta nesken taldeak? noizko profesional?
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:54
Opioa …. nire ustez, hori baino txarragoa da… "Ogi eta zirku" horrekin…kokoteraino nago!!!! Posible baldin balitz, intsumisoa izango nintzateke
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:54
herriaren opioa da zalantzarik gabe, izan ere, orain mundialaren aitzakiarekin murrizketak egiten ari dira, eta hiritarrak futbolarekin tontotuta daudenez ez diete murrizketei kontra egiten.
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:54
ondo ikusten duzue umeak hain gazteri, profesional gisa tratatzea Lezaman eta halako lekuetan?
ErantzunIru 16.06.2014 10:53
Gaur egun futbolak nagusitasun handia du eta bestelako arazoak alde batera lagatzen ditugu, askotan garrantzia handiagokoak direnak.
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:51
dudarik gabe!
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:51
futbola herriaren opioa?
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:49
kotxeak bidegorrietan aparkatzen badute izuna mereziko dute
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:49
Irakurri nuen Bilbon autobusak moldatuko dituztela bizikletak eramateko, atzeko aldean……hori ona izango litzateke, ezta? Nahiz eta bidegorri ez izan, edo aldapatsuegia izatekotan … arazorik ez!!!
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:45
Zaila da hiri oso bat bidegorrien bidez konektaturik egotea. Bidegorriak ondo planifikatu behar dira.
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:43
Nire iritziz, kalitatea kantitatea baino garrantzitsuagoa da. Hain zuzen, bidegorrien arazo nagusia mantenua da.Adibidez, nik behin istripua eduki nuen lurrean motorr olioa izateagatik
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:42
Broma da eh.. :))))))))))
ErantzunItziar 16.06.2014 10:42
Bizikleta hartzea errazagoa izan beharko litzateke, herriko edozein puntutik gai izan beharko ginatekelako erdigunera edota nahi dugun lekura heltzeko. Hori bidegorri gehiago jarriz lortuko litzateke.
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:41
Nire ustez Bilbo da bidegorri onenetakoak dituena
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:41
Nire ustez oso polital dira.
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:40
ez dut uste politikarekin zerikusia dutenik
ErantzunKatxiporreta 16.06.2014 10:40
Herri batzuetan nahiko hedatuta daude bidegorriak, baina Bilbon adibidez nahiko zaila da leku guztietara ailetgatzea.
Publish
😉😐😡😈🙂😯🙁🙄😛😳😮😆💡😀👿😥😎😕

Artxiboak

Iruzkin berriak

Etiketak

maiatza 23 2012

“Euskaraz bizi, sentitu, adierazi” Ikastaro berezia Bilbon, ekainerako.

Gaztezulo aldizkarian irakurri ahal izan dugunez, datorren ekainean oso ikastaro berezia da burutzekoa Bilbon: “Euskaraz bizi, sentitu, adierazi” du izenburua. Berton daukazue berorri buruzko azalpena eta informazioa. Esango diguzue.

 

‘Euskaraz Bizi, Sentitu, Adierazi’ ikastaroak ekainean Bilbon 2012-05-23

Euskarazko ekoizpen kulturalari buruz hausnartu eta bizipenak konpartitzeko helburua du ‘Euskaraz Bizi, Sentitu, Adierazi’ ikastaroak, eta horretarako Eñaut Elorrieta, Maialen Lujanbio, Estitxu Fernandez eta Ander Lipus euskal kulturako pertsonaia ezagunak, beste hainbatekin batera, hurbilduko dira solasera Bilboko Bizkaia Aretora. Ikastaroa ekainean izango da.

– –

Bizkaia Bilbao Arte eta Kulturak eta EHUk antolatutako ekimena da, euskara-eduki erakargarriak sortu eta gazteengana hurbiltzeko asmoz prestatutakoa. Izan ere, euskarak, hizkuntza gutxitu gisa, gaitasuna izan behar du kultura adierazpideen luze-zabalerara egokitzeko, eta gainontzeko hizkuntza nagusiekiko ukipenean, ikus-entzuleei gustagarri egingo zaizkien lanak ekoitzi eta esparru anitzetan berauek lantzeko bideak garatzeko.

 

Beraz, horren inguruan hausnartu eta jarraibideak partekatzeko, kulturaren alorretik etorritako sei egile esanguratsu eta ezagun hurbilduko dira bi eguneko mintzaldietara: Eñaut Elorrieta Ken Zazpiko abeslaria, Maialen Lujanbio bertsolaria, Katixa Agirre idazle eta gidoilaria, Ander Lipus aktorea, Asier Altuna zinema zuzendaria eta Estitxu Fernandez telebista-aurkezle eta kazetaria.

 

Bi eguneko mintzaldiak EHUren paraninfoan egingo dituzte, Bilbon. 20 orduko ikastaroa izango da, eta dagoeneko izena eman duten EHUko ikasleek aukera askeko kreditu bat lortu ahal izango dute bertan parte hartzeagatik. Gainerakoentzat, egileen bizipenak ezagutu eta kultura adierapideetan euskarak bizi duen egoeraz mintzatzeko aukera paregabea izango da.

EGITARAUA
Ekainak 25, astelehena9:00 Dokumentazioaren banaketa

9:15 Ander Lipus aktorearen eskutik, Euskal aktoreak taula gainean: imajinariotik errealitatera mintzaldia.

10:45 Eduki erakargarriak hedabideetan. Zertaz ari gara? izenburupean arituko da Estitxu Fernandez kazetaria.

12:15 Asier Altuna zine zuzendariak Ekoizpen sistema merkantiletatik planteamendu sortzaileetara: Gora krisia!!! gaia landuko du.

Bazkaltzeko etena

16:30 Mahai ingurua: Euskarak zabaltzen dituen leihoak, ixten dituen ateakgaia oinarri hartuta arituko dira Eñaut Elorrieta, Ander Lipus, Estitxu Fernandez eta Asier Altuna.

Ekainak 26, asteartea

9:00 Dokumentazioaren banaketa

9:15 Katixa Agirre idazleak Euskaraz sortzeko, euskara ahaztu: euskal literaturaren erronkak eta abantailak gaiaren inguruan hitz egingo du.

10:45 Sugandilaren bideak: hizkuntza eta musika uztartuz izenburupean, Eñaut Elorrieta abeslaria izango da hizlari.

12:15 Maialen Lunabio bertsolariak Bertsolaritzatik edonora mintzaldia eskainiko du.

13:45 Ikastaroaren amaiera

ShareZabaldu

Eñaut Elorrieta
Maialen Lujanbio
Katixa Agirre
Ander Lipus
Asier Altuna
Estitxu Fernandez
estekak

Info gehiago
Matrikula egiteko