Bilatu

Atalak

Txat

Erantzunaupaa 16.06.2014 11:00
neskak kirol gehienetan baztertuta uzten dira,mutilak baino kalitate gutxiago dugula uste dute askok
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 11:00
denok omen gaude ez konforme, baina "la viiiddaaaa sssiiiiiguuue iguuuuuaaaalllll!
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 11:00
neskak profesionalak direnean beste soldata bat behar dute baita euren familia aurrera ateratzeko, nire ustez ez da bidezkoa mutilek hainbeste izanda emakumeek beste soldata bat behar izatea
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:58
eta nesken taldeak? noizko profesional?
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:54
Opioa …. nire ustez, hori baino txarragoa da… "Ogi eta zirku" horrekin…kokoteraino nago!!!! Posible baldin balitz, intsumisoa izango nintzateke
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:54
herriaren opioa da zalantzarik gabe, izan ere, orain mundialaren aitzakiarekin murrizketak egiten ari dira, eta hiritarrak futbolarekin tontotuta daudenez ez diete murrizketei kontra egiten.
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:54
ondo ikusten duzue umeak hain gazteri, profesional gisa tratatzea Lezaman eta halako lekuetan?
ErantzunIru 16.06.2014 10:53
Gaur egun futbolak nagusitasun handia du eta bestelako arazoak alde batera lagatzen ditugu, askotan garrantzia handiagokoak direnak.
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:51
dudarik gabe!
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:51
futbola herriaren opioa?
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:49
kotxeak bidegorrietan aparkatzen badute izuna mereziko dute
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:49
Irakurri nuen Bilbon autobusak moldatuko dituztela bizikletak eramateko, atzeko aldean……hori ona izango litzateke, ezta? Nahiz eta bidegorri ez izan, edo aldapatsuegia izatekotan … arazorik ez!!!
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:45
Zaila da hiri oso bat bidegorrien bidez konektaturik egotea. Bidegorriak ondo planifikatu behar dira.
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:43
Nire iritziz, kalitatea kantitatea baino garrantzitsuagoa da. Hain zuzen, bidegorrien arazo nagusia mantenua da.Adibidez, nik behin istripua eduki nuen lurrean motorr olioa izateagatik
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:42
Broma da eh.. :))))))))))
ErantzunItziar 16.06.2014 10:42
Bizikleta hartzea errazagoa izan beharko litzateke, herriko edozein puntutik gai izan beharko ginatekelako erdigunera edota nahi dugun lekura heltzeko. Hori bidegorri gehiago jarriz lortuko litzateke.
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:41
Nire ustez Bilbo da bidegorri onenetakoak dituena
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:41
Nire ustez oso polital dira.
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:40
ez dut uste politikarekin zerikusia dutenik
ErantzunKatxiporreta 16.06.2014 10:40
Herri batzuetan nahiko hedatuta daude bidegorriak, baina Bilbon adibidez nahiko zaila da leku guztietara ailetgatzea.
Publish
😉😐😡😈🙂😯🙁🙄😛😳😮😆💡😀👿😥😎😕

Artxiboak

Iruzkin berriak

Etiketak

maiatza 17 2012

Kafe-solasaldia; Azterketak: nola neurtu behar dira ezagutza eta gaitasuna?

Maiatzaren 17an izan da hiruhileko honetako kafe-solasaldia, eta gaia oso sasoi honetakoa izan dela uste dugu: azterketak.

Kafe-solasaldia:

 

“Azterketak:nola neurtu behar dira ezagutza eta gaitasuna?”

 Maiatzaren 17an, osteguna, 10:00etan.

016.gelan (Mendeurreneko eraikinaren beheko solairuan)

 Kafetxoa, pastak, eta lagunarteko giro on-lasaia; zatoz!

  Deusto

 

 
Hizkuntza Zentroa. Euskal Irakaslegoa 

 Oso saio bizia izan delakoan gaude. 35etik gora lagun elkartu gara berton, eta kafe-lurrunaren eta musika leunaren laguntasunean, oso solasaldi polita sortu da. Mr. Beanen aldrebezkeriak ikusi ondoren, taldekako solasaldiari eman diote parte hartzaileek giro gozoan,eta bertatik ateratakoa ideia bakarrean azpimarratu behar bada, honako hau botako dugu: “Azterketak beharrezkotzat jotzen ditugu, oro har, nahiz eta ez izan biderik egokiena edo onena, gaitasuna eta ezagutza neurtzeko.”

Bertan parte hartu duzuen guztioi eskerrak eman gura dizkizuegu, eta bereziki, saioaren azken partean moderatzaile lanak bere kargu hartu dituen Leticiari. Oso ondo bete du bere eginkizuna, eta argi erakutsi digu hizkuntza ikasten tarteko mailan dabilen ikaslea ere ezin hobeto modatu daitekeela jendeaurrean ohiko gaien inguruan bete betean, egoki eta natural komunikatzeko. Biba zu!

Gaurko saioa ikusita, gero eta argiago dugu eskolako eginkizunez gainera, eskolatik kanpo egiten diren ahaleginak, komenigarri eta gomendagarriak ezezik, ezinbestekoak direla hizkuntzaren erabileran maila sendotzeko eta hobetzeko. Guk argi ikusi dugu hori; eta Zuk?

Gora bihotzak!

 

Iruzkinak

fabián
24 maiatza, 2012

Maiatzean egon arren -ihesaldi egunak dira eta-, hainbat ikasle bildu ziren eta hitz eta pitz aritu ziren goxo asko. Niri denbora txiki egin zitzaidan: konturatu orduko berbaldiaren azken txanpan ginen. Lastima. Hurrengo batean, akaso, ahal izanez gero, denbora gehiago emango bagenio, hobe. Hala ere, beste behin, zorionak Landaneko, hi haiz hi “prestatzaile” prestu eta noblezadun.

Landanekue
24 maiatza, 2012

Mila esker, Fabian! Nik hala ere, neure partetxoa baino ez nuen egin, eta ondoan izaten ditudan laguntzaile fonomenook, zeu tartean, lan fina egiten duzue beti; beraz, zeuoi ere zorionak eta eskerrik beroenak! beste kontu bat da ikasle-jendeak zelan baloratzen dituen era horretako ekitaldiak; ustea baitut sarri ez dugula asmatzen ondo trasmititzen zein garrantzitsuak diren eskolatik kanpoko horiek hizkuntzaren trebakuntzan! saiatu, saiatzen gara baina! edozelan ere, GORA BIHOTZAK!