Bilatu

Atalak

Txat

Erantzunaupaa 16.06.2014 11:00
neskak kirol gehienetan baztertuta uzten dira,mutilak baino kalitate gutxiago dugula uste dute askok
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 11:00
denok omen gaude ez konforme, baina "la viiiddaaaa sssiiiiiguuue iguuuuuaaaalllll!
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 11:00
neskak profesionalak direnean beste soldata bat behar dute baita euren familia aurrera ateratzeko, nire ustez ez da bidezkoa mutilek hainbeste izanda emakumeek beste soldata bat behar izatea
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:58
eta nesken taldeak? noizko profesional?
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:54
Opioa …. nire ustez, hori baino txarragoa da… "Ogi eta zirku" horrekin…kokoteraino nago!!!! Posible baldin balitz, intsumisoa izango nintzateke
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:54
herriaren opioa da zalantzarik gabe, izan ere, orain mundialaren aitzakiarekin murrizketak egiten ari dira, eta hiritarrak futbolarekin tontotuta daudenez ez diete murrizketei kontra egiten.
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:54
ondo ikusten duzue umeak hain gazteri, profesional gisa tratatzea Lezaman eta halako lekuetan?
ErantzunIru 16.06.2014 10:53
Gaur egun futbolak nagusitasun handia du eta bestelako arazoak alde batera lagatzen ditugu, askotan garrantzia handiagokoak direnak.
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:51
dudarik gabe!
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:51
futbola herriaren opioa?
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:49
kotxeak bidegorrietan aparkatzen badute izuna mereziko dute
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:49
Irakurri nuen Bilbon autobusak moldatuko dituztela bizikletak eramateko, atzeko aldean……hori ona izango litzateke, ezta? Nahiz eta bidegorri ez izan, edo aldapatsuegia izatekotan … arazorik ez!!!
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:45
Zaila da hiri oso bat bidegorrien bidez konektaturik egotea. Bidegorriak ondo planifikatu behar dira.
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:43
Nire iritziz, kalitatea kantitatea baino garrantzitsuagoa da. Hain zuzen, bidegorrien arazo nagusia mantenua da.Adibidez, nik behin istripua eduki nuen lurrean motorr olioa izateagatik
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:42
Broma da eh.. :))))))))))
ErantzunItziar 16.06.2014 10:42
Bizikleta hartzea errazagoa izan beharko litzateke, herriko edozein puntutik gai izan beharko ginatekelako erdigunera edota nahi dugun lekura heltzeko. Hori bidegorri gehiago jarriz lortuko litzateke.
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:41
Nire ustez Bilbo da bidegorri onenetakoak dituena
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:41
Nire ustez oso polital dira.
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:40
ez dut uste politikarekin zerikusia dutenik
ErantzunKatxiporreta 16.06.2014 10:40
Herri batzuetan nahiko hedatuta daude bidegorriak, baina Bilbon adibidez nahiko zaila da leku guztietara ailetgatzea.
Publish
😉😐😡😈🙂😯🙁🙄😛😳😮😆💡😀👿😥😎😕

Artxiboak

Iruzkin berriak

Etiketak

Urr 31 2012

KAFE SOLASALDIA AZAROAREN 7AN: “Jai-zubiak,egoki?”

Kaixo lagunok!

Aurten ere izango dugu kafe-solasaldirik, jakina! eta azaroaren 7an izango da lehenengoa, oso “sasoikoa” den gai baten inguruan, hain zuzen: jai-zubiak.  Izan ere, oraingo hiruhileko honetan bata bestearen atzetik etorri zaizkigu jai-zubiak; eta eurokin batera, aspaldiko eztabaida: egoki daude dauden moduan? aldatu behar ote ditugu jai egunak?

Horretaz guztiaz hitz egiteko, lasai-lasai lagun artean kafetxo bat (eta pastatxoren bat) hartzen dugun bitartean, elkartuko gara goizeko 10etan, “Mendeurreneko” eraikineko 016.gelan (multimedia gelaren ondoan). Etorriko zara, ezta?

Espero dugu bertan jende ugari bilduko garela (kafe, Kolakao, eta pasta ugari ditugu prest, badaezpada!) 

Eta esperantza dugu, horretaz gainera, ondorengo egunetan ere zuetariko asko sartuko zaretela gure blogean, kafe-solasaldia zer iruditu zaizuen berton kontatzeko! Ea, bada, egia den!

Laster arte!

Kafe-solasaldia:

“Jai-zubiak, egoki?”

Azaroaren 7an, asteazkena,

 goizeko 10etan.

016.gelan (Mendeurreneko eraikinaren beheko solairuan)

Kafetxoa, pastak, eta lagunarteko giro on-lasaia; zatoz!

Deusto

 
Hizkuntza Zentroa. Euskal Irakaslegoa

 

Iruzkinak

zurrukutune
8 azaroa, 2012

gogotsu ibili zen jendea benetan! bai solasean, bai kafe-bixkotxoekin! oso giro polita, egokia eta interesgarria, ezta? ea bada, hurregoan ere halaxe elkartzen garen! Nik, halere, egokiago ikusten dut jaiak urtean zehar hobeto banatzea!