Bizkotxoaren errezeta: “Ane eta Katalinen bizkotxoa”
Aurtengo lehenengo kafe solasaldiak, “jai-zubiak, egoki?” izenburupean egin digutun biak, hain zuzen, oso arrakastatsuak izan direla ez dago ukatzerik. Eta badirudi bertan, kafearekin batera, dastatzeko izan dugun bizkotxoak ere egundoko arrakasta izan duela, behin eta berriro eskatu baitigute batzuk errezeta. Hemen da, beraz, errezeta hori, ea besteren bat ere bizkotxoa egitera animatu eta gonbidatzen gaituen zatitxo bat dastatzera!
ANE ETA KATALINEN BIZKOTXOA
OSAGAIAK (Gutxi gorabeherakoak, guk ez baititugu oso zorrotz neurtzen!)
–Ā Ā Ā Ā Ā Ā Ā Ā 4 arrautza.
–Ā Ā Ā Ā Ā Ā Ā Ā 400 gr. azukre.(gehi beste ehun gr. azukre-hauts, pastelari gainetik jartzeko)
–Ā Ā Ā Ā Ā Ā Ā Ā 40gr. gurin.( gehi apur bat gehiago, moldeari barrutik igurzteko)
–Ā Ā Ā Ā Ā Ā Ā Ā 200 ml. esnegain.
–Ā Ā Ā Ā Ā Ā Ā Ā 200 ml. esne.
–Ā Ā Ā Ā Ā Ā Ā Ā Kopatxo bat āKARPIā likorea( edo Cointreau,Triple Sec,ā¦laranja likorea, alegia)
–Ā Ā Ā Ā Ā Ā Ā Ā Mandarina (edo laranja) baten azal birrindua (madarinaĀ laurdenaren azala edo)
–Ā Ā Ā Ā Ā Ā Ā Ā 400 gr. Irin (āindar-irinaā bada, hobe).(gehi Ā beste apurtxo bat, moldea barrutik hautseztatzeko).
–Ā Ā Ā Ā Ā Ā Ā Ā Sobretxo bat legamin eta goilaratxo erdi bikarbonato (edo gaseosa-hauts.)
EGITEKO MODUA:
Prestaketan hasi aurretik, komeni zaigu labea berotzen jartzea; 170-180 gradutara.
Lehenengo eta behin, arrautzen zuringoakĀ bereiztu egingo ditugu, eta ondo irabiatuko ditugu, harrotu arte.
Jarraian, gorringoak ere gehituko ditugu; bai eta azukrea, likorea, gurin urtua, esnegaina, esnea eta mandarina-azal birrindua ere. Dena ondo nahasten joango gara ābarilla-irabiagailuā batekin.( nik nahiago dut eskuz, irabiagailu elektrikoz baino, baina zuek ikusi).
Aparte, irinari legamina eta bikarbonatoa nahastuko dizkiogu.( ez dago soberan aurretik irina iragazkitik pasatzea).
Segidan, apurka-apurka gehitu behar zaio irina aurretik prestatutako nahaski edo oreari barillarekin(edo irabiagailuarekin), eta ondo nahastu.
Ondoren, gurin eta irin apur batez igurtzi-hautseztatu dugun modean isuriko dugu orea, eta labera eroango dugu. 30-40 minututan prest egon litekeela esango nuke nik, beti ere suaren arabera. Ohartxo bat: berotu ahala, erdialdetik harrotzen hasten bada, beroegi dagoen seinale, eta hobe duzue sua pixka bat moteldu. Alboetatik harrotu eta erditik behean geratzen bada, berriz, su motelaren seinale; hobe duzue pixka bat bizitu.
Eginda noiz dagoen jakiteko, orratz luze edo ganibet fin bat zaztatu diezaiokezue trabesean, eta siku ateratzen bada, eginda dago; bustita edo ore apur bat itsatsita duela ateratzen bada, berriz, oraindik denbora gehixeago beharko du.
Labetik atera, eta hoztu denean, moldetik atera, eta azukre-hautsezĀ ondo estali gainetik.
Zuek erabaki zerekin (eta norekin) lagundu dastatzeko. On egin!Ā Ā Ā Ā Ā
Atalak: Orokorra
Iruzkinak
ane eta katalin
17 azaroa, 2012
mila esker, Fabian!
baietz hurrengoan be
gure pastela jan!
mm
6 otsaila, 2017
Pastela ederra atera zaigu Maddi eta Eleneri. Sukaldari ederrak bait gaude eginak
mm
6 otsaila, 2017
Dudarik gabe, errezeta liluragarria da hau. Prestatu ondoren, probatu eta zirrarak sartu zaizkit barrura, LILURAGARRIIAA!!!!
fabian
16 azaroa, 2012
(Jarri “Dona-dona Katona” soinua)
Oso goxo bizkoxo,
kattalin pinpirin,
ane piper min.
Mundiala pastela,
Josemariren mantela,
eta neure sabela.
Eako hirukote, mila esker,
ea baden mila bider
izateko mila plazer!