Bilatu

Atalak

Txat

Erantzunaupaa 16.06.2014 11:00
neskak kirol gehienetan baztertuta uzten dira,mutilak baino kalitate gutxiago dugula uste dute askok
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 11:00
denok omen gaude ez konforme, baina "la viiiddaaaa sssiiiiiguuue iguuuuuaaaalllll!
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 11:00
neskak profesionalak direnean beste soldata bat behar dute baita euren familia aurrera ateratzeko, nire ustez ez da bidezkoa mutilek hainbeste izanda emakumeek beste soldata bat behar izatea
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:58
eta nesken taldeak? noizko profesional?
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:54
Opioa …. nire ustez, hori baino txarragoa da… "Ogi eta zirku" horrekin…kokoteraino nago!!!! Posible baldin balitz, intsumisoa izango nintzateke
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:54
herriaren opioa da zalantzarik gabe, izan ere, orain mundialaren aitzakiarekin murrizketak egiten ari dira, eta hiritarrak futbolarekin tontotuta daudenez ez diete murrizketei kontra egiten.
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:54
ondo ikusten duzue umeak hain gazteri, profesional gisa tratatzea Lezaman eta halako lekuetan?
ErantzunIru 16.06.2014 10:53
Gaur egun futbolak nagusitasun handia du eta bestelako arazoak alde batera lagatzen ditugu, askotan garrantzia handiagokoak direnak.
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:51
dudarik gabe!
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:51
futbola herriaren opioa?
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:49
kotxeak bidegorrietan aparkatzen badute izuna mereziko dute
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:49
Irakurri nuen Bilbon autobusak moldatuko dituztela bizikletak eramateko, atzeko aldean……hori ona izango litzateke, ezta? Nahiz eta bidegorri ez izan, edo aldapatsuegia izatekotan … arazorik ez!!!
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:45
Zaila da hiri oso bat bidegorrien bidez konektaturik egotea. Bidegorriak ondo planifikatu behar dira.
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:43
Nire iritziz, kalitatea kantitatea baino garrantzitsuagoa da. Hain zuzen, bidegorrien arazo nagusia mantenua da.Adibidez, nik behin istripua eduki nuen lurrean motorr olioa izateagatik
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:42
Broma da eh.. :))))))))))
ErantzunItziar 16.06.2014 10:42
Bizikleta hartzea errazagoa izan beharko litzateke, herriko edozein puntutik gai izan beharko ginatekelako erdigunera edota nahi dugun lekura heltzeko. Hori bidegorri gehiago jarriz lortuko litzateke.
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:41
Nire ustez Bilbo da bidegorri onenetakoak dituena
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:41
Nire ustez oso polital dira.
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:40
ez dut uste politikarekin zerikusia dutenik
ErantzunKatxiporreta 16.06.2014 10:40
Herri batzuetan nahiko hedatuta daude bidegorriak, baina Bilbon adibidez nahiko zaila da leku guztietara ailetgatzea.
Publish
😉😐😡😈😯😛😳😮😆💡😀👿😥😎😕

Artxiboak

Iruzkin berriak

Etiketak

Abe 19 2012

“Enbidia” emateko moduko errezeta: Endibiak entsaladan. Gabonetarako aproposa!

Gure Javik “Enbidia” emateko moduko errezeta eskaini digu: Endibiak entsaladan. Segidan duzue:

 

Endibiak  entsaladan

(erreza, polita eta goxoa…zer gehiago eska dezakegu?)

 

Osagaiak: Endibiak, Camembert gazta bat, antxoak oliotan eta ozpinetako pepinoak.

Saltsa: ozpin-olioa Javier estiloan.

 

1-.  Endibiak garbitu urpean. Ostoz osto hartzen dira eta plater handi batean edo hobe erretilu borobil batean, polita posible izango balitz, hasten gara erretilu prestatzen eta lore gisan (bitxilore izango balitz) banan banan endibien hostoak kokatzen ditugu.

2-..Camembert  (Camembert frantziar jatorriko gazta bigun, koipetsu eta leuna da) zatitzen da falka txikietan, kontuz ibili! pixka eranskorra da eta.                                               Endibia hosto bakoitzak ontzi txiki batentzat har dezakegu, eta osto gainean hasten gara kokatzen camembert falka bat eta gero ozpinetako pepinoa.

3-. Ozpinetako pepinoak zatitzen dira xafla argaletan. (Xaflaren zehar argia ikusi behar da, ukitu bat emateko besterik ez da).

4-. Horren gainean, bukatzeko, antxoa oliotan kokatxen da.

 

Saltsa: ozpin-oiloa Javier estiloan

3 goilarakada olio bider ozpin goilarakada bat bol batean. Gehitzen dugun gatza pixka bat eta nahiko pipermin beltza ehotuberria, gero erantsi behar dugu tomate erdi, labainaz ahal dugun bezain txikia eginda. Horrela, kolore gorria ere lortuko dugu (dakizuenez koloreak entsaladetan nahiko garrantsitzuak dira) eta barillaren bidez nahazten da pixka, eta horrela entsalada apailatzen da ostoz ozto. Eta erretilu erdian goilara batekin,  ozpin-oioloaz tomateekin borobil txiki bat jartzen da apainketa osatzeko.

 

 

On egin,  eta gainera arrakasta handia lortuko duzue.