Bilatu

Atalak

Txat

Erantzunaupaa 16.06.2014 11:00
neskak kirol gehienetan baztertuta uzten dira,mutilak baino kalitate gutxiago dugula uste dute askok
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 11:00
denok omen gaude ez konforme, baina "la viiiddaaaa sssiiiiiguuue iguuuuuaaaalllll!
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 11:00
neskak profesionalak direnean beste soldata bat behar dute baita euren familia aurrera ateratzeko, nire ustez ez da bidezkoa mutilek hainbeste izanda emakumeek beste soldata bat behar izatea
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:58
eta nesken taldeak? noizko profesional?
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:54
Opioa …. nire ustez, hori baino txarragoa da… "Ogi eta zirku" horrekin…kokoteraino nago!!!! Posible baldin balitz, intsumisoa izango nintzateke
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:54
herriaren opioa da zalantzarik gabe, izan ere, orain mundialaren aitzakiarekin murrizketak egiten ari dira, eta hiritarrak futbolarekin tontotuta daudenez ez diete murrizketei kontra egiten.
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:54
ondo ikusten duzue umeak hain gazteri, profesional gisa tratatzea Lezaman eta halako lekuetan?
ErantzunIru 16.06.2014 10:53
Gaur egun futbolak nagusitasun handia du eta bestelako arazoak alde batera lagatzen ditugu, askotan garrantzia handiagokoak direnak.
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:51
dudarik gabe!
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:51
futbola herriaren opioa?
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:49
kotxeak bidegorrietan aparkatzen badute izuna mereziko dute
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:49
Irakurri nuen Bilbon autobusak moldatuko dituztela bizikletak eramateko, atzeko aldean……hori ona izango litzateke, ezta? Nahiz eta bidegorri ez izan, edo aldapatsuegia izatekotan … arazorik ez!!!
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:45
Zaila da hiri oso bat bidegorrien bidez konektaturik egotea. Bidegorriak ondo planifikatu behar dira.
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:43
Nire iritziz, kalitatea kantitatea baino garrantzitsuagoa da. Hain zuzen, bidegorrien arazo nagusia mantenua da.Adibidez, nik behin istripua eduki nuen lurrean motorr olioa izateagatik
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:42
Broma da eh.. :))))))))))
ErantzunItziar 16.06.2014 10:42
Bizikleta hartzea errazagoa izan beharko litzateke, herriko edozein puntutik gai izan beharko ginatekelako erdigunera edota nahi dugun lekura heltzeko. Hori bidegorri gehiago jarriz lortuko litzateke.
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:41
Nire ustez Bilbo da bidegorri onenetakoak dituena
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:41
Nire ustez oso polital dira.
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:40
ez dut uste politikarekin zerikusia dutenik
ErantzunKatxiporreta 16.06.2014 10:40
Herri batzuetan nahiko hedatuta daude bidegorriak, baina Bilbon adibidez nahiko zaila da leku guztietara ailetgatzea.
Publish
😉😐😡😈😯😛😳😮😆💡😀👿😥😎😕

Artxiboak

Iruzkin berriak

Etiketak

Urt 08 2013

gogratu IRAKURLE TXOKOA badatorrela, urtarrilaren 22an: “3 mariak” Arantza Urretabizkaia.

IRAKURLE-TXOKOA –DU

Euskaraz irakurri, eta irakurritakoaz besteekin solasteko aukera eman nahi dizun ekimena duzu hau.

 Aurtengo irakurle-txokoari hasiera emateko, Arantxa Urretabizkaiaren “3 mariak” nobela aukeratu dugu; Uste dugu gustora irakurriko duzuela, eta zer esan ere izango duzuela liburuak iradokitzen dizuenaz hurrengo irakurle txokoan; beraz, animo, eta urtarrilaren 22an elkartuko gara,ezta?

  • Egilea: ARANTXA URRETABIZKAIA
  • ISBN: 978-84-9746-639-4
  • EAN: 9788497466394
  • Argitaletxea: EREIN
  • Hizkuntza: Euskara
  • Edizio urtea: 2010

Sinopsia

Kalera irten, egunero irteten ginen, are alargundu osteko neguan eta udaberri euritsu hartan. Gorrik buru belarri sinesten du onuragarria dela kalera irtetea, onuragarri ibiltzea eta, era berean, jendea ikustea, gure etxean egunero bisitaren bat bagenuen ere. Hori bai, protesta egiten zuen euria zen bakoitzean. Gero esango dute adinarekin itzali egiten direla grinak, ahuldu. Normalean, jendeak zahartzaroari buruz hitz egiten duenean, berari gertatzen zaiona orokortzen du edo, bestela, jaiotza agiriak bizitza osoa gobernatu behar balu bezala jarduten du. Zaharregia zara bizitza berri bati ekiteko, esan zidan semeak eta gorrotoa gorde zalea ez banaiz ere, ez dut oraindik esaldia ahaztu. Esan dezaket, nire kasuan, gaztetan nituen grina eskasak itzali egin direla eta hori, niretzat, zahartzaroaren abantailetako bat da. Gorri, ordea, esango nuke, zenbat eta zaharrago, orduan eta grinatsuago dela edo hori esaten dit, behintzat berez gezurtia den memoriak.

Lotura honetan duzue nobela horri buruzko informazioa:

http://kritikak.armiarma.com/?page_id=4003&non=oro&tes=3%20mariak

Liburu hori irakurtzea proposatuko dizugu, eta hemendik hiru hilabetera –urtarrilaren 22an, hain zuzen—lagun giroan bilduko gara, ordubeteko saiotxo batean; irakurri dugun horri zer deritzogun elkarren artean komentatzeko (eta hurrengorako beste liburu bat aukeratzeko, jakina!).

 

Besterik gabe. Eta ez da gutxi!  Irakurtzeko prest?  Hona hemen gure proposamena:

3 Mariak

Arantza Urretabizkaia, Erein, 2010.

 

 

Ekimen horretan parte hartzeko esperantzan baldin bazaude, eskertuko dizugu abisatzea honako helbide honetara:

josemaria.landa@deusto.es.

 Hartara, liburuari buruzko informazio gehiago  helaraziko dizugu, batetik; eta bestetik, errazago izango dugu saioa antolatzea.

Beste aitzakiarik ez duzu behar irakurtzen hasteko. Erraz irakurriko duzun liburua da, eta seguru gaude gustukoa izango duzula.

 

Ekin, bada, irakurketari, eta animatu parte hartzen!

 

Laster arte!

Euskal Irakaslegoa.